artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilbo Artek erakusketa kolektibo bat antolatu du, ekoizpen zentroan lanean aritutako hamabi artistaren lanekin

Fundazioak Abandoibarran duen erakusketa aretoan egongo dira lanak ikusgai uda osoan.

bilbo-artek-erakusketa-kolektibo-bat-antolatu-du-ekoizpen-zentroan-lanean-aritutako-hamabi-artistaren-lanekin
Bilbo Arte fundazioaren aretoan ikusgai jarritako hainbat artelan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 22 de Julio 2024

Iazko azaroan zabaldu zituen ateak Bilbo Arte fundazioaren areto berriak. Ordura arte, Bilbo Zaharreko Urazurritia kaleko eraikinaren etxabeak hartzen zituen erakusketak, baina, gunea txiki geratzen ari zela sentituta, eraikin berri bat ireki zuten Abandoibarran, Uribitarte kalean. "Hiriko kultur erakunde handien ardatz estrategikoan". Geroztik, Bilbo Zaharrean jarraitzen dute artistentzako tailerrek eta administrazioko bulegoek, Ortxarkoaga auzoan estudioek, eta Guggenheim museotik, Bilboko Arte Ederren museotik, Rekalde aretotik eta Azkuna zentrotik "gertu" ikusdaitezke fundazioak antolatutako erakusketak. Bertan jarri dituzte orain 2023-2024ko ikasturtean Bilbo Arten lanean izandako hamabi artistaren lanez osatutako erakusketa, eta irailaren 8ra bitarte egongo da ikusgai.

Guztira, hogei lan biltzen ditu bildumak. Gela bat hartzen dute Alberto Lomas artista gasteiztarraren bi lanek, esaterako. Batetik, sarraskijaleek desertu erdian garbi utzitako hezur multzo bat ikus daiteke hormako argazki handian.Eta, bestetik, haren ondoan, sabaitik zintzilikatuta, bonbilla bat topatuko du bisitariak. Haren inguruan esaldi batzuk idatzita daramatzan alanbre moduko bat kiribildu du artistak, eta, hala, pilatutako hitz horien itzalak proiektatuko dira horman.

Lehen harrera egiten duen hormaren ertzean jarri du bere eskultura Katherinne Fiedler Gonzales-Dalyk (Lima, Peru, 1982). Sasi baten adaxka arantzatsu bat da obra, bertikalean, eta harentzat propio sortutako metalezko bi euskarrik eusten dute hormara. Albotik ikusita adaxka nola bihurritzen den ikus daiteke, eta aurrez aurre jarriz gero, berriz, marra sigi-sagatsu moduko bat marrazten du horma zuriaren aurka.

Ipurdiak eta hurritzak

Ipurdiak deitu du bere lana Lucia Jaio artista gasteiztarrak, eta horixe da obraren gaia: sei ipurdi. Tinta txinatarrez margotu ditu couche paper gainean. Garden erakusten ditu margolanak artistaren keinuen nondik norakoak, eta, hain zuzen ere, zertzelada horiek dira irudiari bolumena ematen diotenak.

Antton Goikoetxeak mundu digitala eta analogikoa uztartu ditu bere lanean. Aretoko lurrean topatuko ditu bisitariak Kareharriak serieko hiru pieza. Kareharri irregularrak dira guztiak, baina izotz itxura hartzen duen PLA izeneko material bat ere txertatu die artistak inguruan eta oinarrian. Eskultura horiekin batera, ordea, bi material horien arteko sinbiosia nola sortu den simulatzen duen bideo bat ere ikus daiteke erakusketan, eta izotz moduko elementua hazten eta harria besarkatzen ikus daiteke bertan, landare harri-jale bat balitz bezala. Baina, tarte txiki baten ondoren, plano errealistak ziruditen horiek hiru dimentsioko maketak sortzeko ordenagailu programek erabiltzen dituzten planoetan desegiten ikusiko ditu bisitariak. Eta lainotuta geratuko dira horrela mundu naturalaren eta artifizialaren arteko mugak.

Mariñes Agurtok (Lima, 1984), berriz, hurritz hagaz eraiki du erakusketan ikus daitekeen Bidaia eskultura. Torloju batzuen laguntzaz lotu ditu elkarrekin, eta kiribil moduko bat osatzen du piezak, hainbat hankaren gainean zutik dagoen zomorro baten itxura emanez.

Erakusketa bukatzean, Bilbo Arteren arte bildumaren parte izatera pasatuko dira artelan guztiak.

Artistak

  • Mariñes Agurto Hormazabal (Lima, 1984).
  • Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, Bizkaia, 1999).
  • Gabriel Coca (Iruñea, 1989).
  • Katherinne Fiedler Gonzales-Daly (Lima, Peru, 1982).
  • Antton Goikoetxea Aiastui (Mungia, Bizkaia, 1990).
  • Amaia Gracia Azketa (Iruñea, 1985).
  • Maria Hernandez Laplaza (Tutera, Nafarroa, 1990).
  • Lucia Jaio Altomirano (Gasteiz, 1999).
  • Alberto Lomas Gancedo (Gasteiz, 1967).
  • Victor Ortuño (Yecla, Espainia, 1995).
  • Jose Manuel Ruiz Bermudez (Priego de Cordoba, Espainia, 1996).
  • Jorge Sanz Eraña (Bilbo, 2000).



foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Octubre 2026
Al 28 de Febrero 2027

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

essence

Essence

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).