artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Saul Leiterren "mugarik gabeko" paisaia

Donostiako Tabakalerako Artegunea aretoan artistaren lanak jasotzen dituen 'Amaitu gabeko mundua' erakusketa ireki dute. Bihartik azaroaren 10era arte, zuri-beltzeko zein koloretako argazkiak, margotutako argazkiak eta margolanak egongo dira ikusgai.

saul-leiterren-mugarik-gabeko-paisaia
Erakusketako 'In My Room' sortako bi irudi, bata originala eta bestea gainetik margotuta. GORKA RUBIO / FOKU

Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]
| 21 de Julio 2024

Batzuetan gertatzen da artista bat bizi den artean haren obrak garrantzi berezirik ez izatea. Hiltzean, ordea, eta urteen poderioz, haren lanak beste dimentsio bat hartuz joaten dira, eta beste balio bat ematen zaie. Horrelako zerbait gertatu da Saul Leiter artistarekin. Bizirik zela, ez zuen fama askorik atsegin, eta nahiago izaten zuen bigarren mailan geratu. Hori izan zen haren lanek behar besteko itzala ez izatearen arrazoia. 2013an zendu zen artista, New Yorken. DiChroma Photography argazkilaritza artxiboko zuzendaria da Anne Morin, eta pandemia garaian izan zuen Leiterren berri, eta haren lanak biltzen hasi zen. "Hasieratik, bibrazioa eragin zidaten haren lanek, eta horrek bultzatu ninduen proiektuan lan egitera".

Amaitu gabeko mundua erakusketa da lan horren emaitza, eta bihartik azaroaren 10era arte egongo da ikusgai Donostiako Tabakalerako Artegunea aretoan. Leiterren hainbat obra egongo dira ikusgai, hala nola argazkiak —zuri-beltzean eta koloretan—, argazki margotuak eta margolanak, bai eta haren dokumentuak eta kamerak ere. Ane Abalde Kutxa fundazioko Arte eta Ondareko zuzendariaren esanetan, "lorpen izugarria" izan da artistaren lanak Artegunera ekarri izana.

172 argazki biltzen ditu erakusketak, horietako asko lehen aldiz daude erakusgai. 94 zuri-beltzekoak dira, hogei inguru koloretakoak, eta 37 dira margolanak. Morinek esan du —erakusketaren komisarioa da— lehen aldia dela Leiterren obrak horrela erakusten direla; hark landutako diziplina guztietako piezak elkarrekin baitaude, haien artean egon daitekeen muga oro ezabatuz. Haren hitzetan, sarritan historiak artisten hainbat alde ezkutatzen ditu, eta komisarioen lana izaten da artista horien alde guztiak erakustea. Hori izan da bere helburua Amaitu gabeko mundua-rekin. "Leiterri egindako omenaldi polita da, bera ez baitzen ez margolari, ez argazkilari; poeta zen".

Artea bokazio

Pittsburghen (AEB) jaioa zen Leiter, eta bere familia judua zen. Aitak ez zuen batere begi onez ikusten semeak hartu nahi zuen artista bidea, berarentzako beste plan batzuk baitzituen. Amak babesten zuen gehien, eta hark oparitu zion bere lehenengo argazki kamera. Familia giro horri gehiago eutsi ezinik, 23 urte zituela —1946an— New Yorkera joan zen, bere benetako bokazioarekin jarraitzeko asmoz. Prentsa idatzirako argazkiak ateratzen hasi zen, eta moda aldizkarietarako lanean ere aritu zen. 1948an hasi zen koloretan argazkiak ateratzen, eta hori izan da artista gehien nabarmendu izan den arloa.

"Ezin gara soilik artistaren arlo ezagunenarekin geratu, eta, kasu honetan, ikusi nuen Leiter ez zela koloretako argazkilaritza bakarrik", aipatu du Morinek. Hori horrela, "mendeku txiki" gisa aukeratu ditu soilik koloretako hogei bat argazki, zuri-beltzeko 90etik gora aukeratu ordez.

New Yorken egin zuen bere argazkilari ibilbidea, baina ez zen hiriaren handitasunaren atzaparretan erori. Gauza txikiei erreparatzen zien: "Aparteko gauzak topatzen zituen elementu arruntetan", esan du komisarioak. Bestalde, ez zuen gustuko garai hartan sortzen ziren mugimendu artistikoen parte izatea, eta beti geratzen zen horietatik kanpo. Morinek nolabaiteko klandestinitatean mugitzen zela azaldu du, eta bere irudietan beti ezkutatuta agertzen dela.

Margotu, ezabatzeko

Tabakalerako Artegunean dagoen erakusketak ez dio inolako arkitekturari jarraitzen; obrak ia ausaz jarrita daude aretoan, gune batean izan ezik. In My Room lana da —erakusketa guztian izenburua daraman argazki sorta bakarra— bildumaren epizentroa. Leiterrek New Yorkeko bere apartamentuko gelan egindako irudiak dira; inoiz ez zuen horiek erakusteko asmorik izan. Emakumeei egindako 40 irudi dira —gehienak biluzik—, denak zuri-beltzean. Horietako batzuk gainetik margotu zituen, haietan ageri ziren aurpegi eta gorputzak ezabatzeko asmoz.

Nahiz eta bere familiarekin zuen harremana erabat eten, argazkiak egitean ezin izan zuen bere jatorri judua ezkutatu, komisarioak kontatu duenez. Haren irudietan ez da ia aurpegirik ikusten, bizkarrez edo alboz agertzen dira erretratatutako pertsona gehienak: "Munduarekin zuen distantzia erakusten du horrek". Eta detaile txikiei erreparatzeko joera zuela nabarmendu du berriro Morinek: "Zirujau bat bezalakoa zen; inguruan ebaki bat egiten zuen, detailerik txikiena erakusteko". Bestalde, behin argazkiak atera eta inprimatutakoan, haiek lantzen jarraitzen zuen. Sarritan, eskuz mozten zituen, iruditik nabarmendu nahi zuen hori erakusteko.

Bestelako jarduerak

"Publiko desberdinari erakusketaren testuingurua erakusteko ahalegina egin dugu", esan du Kutxa fundazioko Arte eta Ondare zuzendariak. Hori dela eta, haurrentzako zein helduentzako ekintzak antolatu dituzte urrirako. Haurrentzako tailerrak, hitzaldiak eta proiekzioak egingo dituzte, bai eta bisita gidatuak ere. Bisita horiek igandeetan izango dira, 17:30ean euskaraz, eta 18:303an gaztelaniaz.

Lehengo tailerra urriaren 5ean izango da, 17:00etan, 9 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Erretratua izango da tailerraren izenburua, eta parte hartzaileek irudiarekin zerikusia duten gaiei buruzko begirada kritikoa garatzen ikasiko dute. Bigarrena urriaren 19an izango da,11:30ean. Ines Bermejok gidatuko du Erretratuak, ezkutaturik dauden gauzak saioa. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat izango da.

Urriaren 2an, 18:30ean, erakusketaren bisita gidatua eskainiko du Gloria Crespok. Saioa gaztelaniaz izango da. Bestalde, urriaren 31n, 18:30ean, Oskar Alegriak Arratsalde euritsu bat Saul Leiterren argazki batean zinema-hitzaldia emango du, euskaraz. Tabakalerarekin lankidetzan, bi proiekzio antolatu dituzte erakusketaren aitzakian. Urriaren 3an eta 10ean izango dira saioak, 19:00etan, Tabakalerako zinema aretoan.

amaitu-gabeko-mundua

Amaitu gabeko mundua

Saul Leiter

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 19 de Julio 2024
Al 10 de Noviembre 2024


bideko-ezustekoak

Bideko Ezustekoak

Graciela Iturbide

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 30 de Agosto 2026

nicolas-deshayes

Nicolas Deshayes

Champ Lacombe galeria (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 18 de Julio 2026
Al 05 de Septiembre 2026

forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 03 de Octubre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 03 de Julio 2026
Al 10 de Enero 2027

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 de Junio 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

roberto-chartamek-geometria-mundu-naturalera-darama-cristina-enean

Roberto Chartamek geometria mundu naturalera darama Cristina Enean

| 26 de Junio 2026

Cristina Enea Fundazioak uda honetarako egin duen erakusketa-proposamenak, Ura Besterik Ez, herritarrak gonbidatzen ditu mugarik ezagutzen ez duten espazioak eta bolumenak okupatzen dituzten geometrietan murgiltzera. Horren karietara, Roberto Chartamek naturaren hizkuntza berarekin lan egiten du. Bere erreminta airean eta aluminioan tenkatutako hariak dira, eta horiekin Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxeko hiru aretoak marrazki bizigarri handi bihurtzen ditu.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).