artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Jessica Sarah Rinland zinemagilearen erakusketa bat hartuko du Tabakalerak irailean

Artistak propio egitasmo horretarako sortu duen bideo instalazio bat izanen da ikusgai. Irailaren 17an zabalduko dute, Donostiako Zinemaldia hasi bezperetan. Hain justu, Rinland jaialdian izanen da, bere 'Collective Monologue' filmari buruz hitz egiteko.

jessica-sarah-rinland-zinemagilearen-erakusketa-bat-hartuko-du-tabakalerak-irailean
'Extramission. Begi distiratsuen ehizan' erakusketaren lagin bat. TABAKALERA

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 20 de Agosto 2024

Donostiako Zinemaldiaren 72. aldiaren ingurumarietan zabalduko duen erakusketa baten berri eman du Tabakalerak: Jessica Sarah Rinland artista eta zinemagilearen obra hartuko duirailean. Extramission. Begi distiratsuen ehizan izeneko erakusketa jarriko dute ikusgai, zehazki. Tabakalerak eta Rotterdamgo Zinemaldiak elkarlanean antolatu dute, eta artistak eginiko bideo instalazio bat du ardatz; Rinlandek egitasmo horretarako sortu du propio. Aurreratu dutenez, berak grabatutako irudiak eta National Geographic aldizkariaren artxiboko audio zaharrak —XX. mendearen hasierakoak— uztartzen dira lanean. Irailaren 17an zabalduko dute erakusketa, Donostian, eta urtarrilean Rotterdamera eramanen dute.

Tabakaleran erakusketa zabaldu eta hiru egunera abiatuko da Donostiako Zinemaldia. Eta, jaialdiak dagoeneko iragarria zuenez, Rinlanden zinemagintza ere kabiarazi dute aurtengo egitarauan. Haren Monólogo colectivo / Collective Monologue filma emanen dute Zabaltegi-Tabakalera sailean —data zehazteko dago—, eta proiekzioaren egunean zinemagilea bertan izanen da. Hain zuzen, Donostiako Zinemaldiak, Tabakalerak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak antolatzen duten Ikusmira Berriak programaren aterkipean egin zuen filma Rinlandek; 2020an egin zuen egonaldia. Filmaren ardatza honako hau da: zoo berean lan egiten duten zaintzaile batek eta behargin batek bistaz baizik ez dute elkar ezagutzen, harik eta Urtezahar egunean elkartzen diren arte. Ordutik aurrera zooan bertan biek izandako askotariko elkarrizketak bistaratzen ditu Collective Monologue filmak, batik bat.

Zinemagile eta artista argentinar-britainiarra da Jessica Sarah Rinland. Eskarmentu handikoa da, eta haren lanak nazioarteko zinema jaialdi askotan izan dira ikusgai; hainbat sari jaso ditu horiekin. Besteak beste, Bienale jaialdiko sari nagusia irabazi du, eta baita Arts + Science Award saria ere. Gainera, Donostiako Zinemaldian ez ezik, egonaldiak egin dituKingston Unibertsitatean, Locarnoko Akademian eta Berlinale Jaialdian, adibidez. Batez ere, haren zinema lanetako esperimentazioa eta narratiba "pertsonala" goraipatu dizkiote kritikariek azken urteotan.


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).