artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zabalik dago Inmersionesen XVII. ediziora proposamen artistikoak aurkezteko epea

Aurtengo edizioa "agur eta ciao" izenburupean antolatu dute eta Feministaldia jaialdiarekin senidetuko da. Artistek azaroaren erdialdera arte bidal ditzakete beren proposamen artistikoak.

zabalik-dago-inmersionesen-xvii-ediziora-proposamen-artistikoak-aurkezteko-epea

| 22 de Octubre 2024

Inmersiones, artista berrien biltzarra, halako ezaugarriak biltzen dituen ekitaldi bakarra da Euskal Herrian, eta parte hartzeko epea zabaldu du. Hamazazpigarren edizioa du, eta topaketa honen helburu nagusia da artistei eta beren proposamenei ikusgaitasuna ematea, baita jakintza trukatzea ere.

Inmersionesen XVII. edizioa Feministaldiaren XIX. edizioarekin senidetuko da, honako lelo honen pean: "agur eta ciao". Hala, bi egitasmoen programetan, kaixo eta adio esatearekin lotutako guztia landuko da, izan ere, euskarazko agur hitzak eta italierazko ciaok bietarako balio dute, jasotzeko eta adio esateko

Premisa horretatik abiatuta, Inmersionesen aurtengo edizioak bidea emango die topatzearen ideiari, agurtzeko protokoloei, loturei, bai eta ideia horien inguruan mugitzen den guztiari ere.

Feministaldia kultura feministako jaialdi bat da; 2005ean jaio zen, Donostian. Beren planteamenduan, sinetsita daude arte garaikideari eta kulturari begirada transfeministatik heltzeak balio dezakeela kultur politikak eta mundua antolatzen duen menderakuntza- eta desberdinkeria-sistema zulatzeko.

2024ko edizioan, hasteko, prologo bat egingo dute azaroaren 20an; ondoren, jaialdia azaroaren 27tik 30era izango da, eta, azkenik, Inmersiones biltzarra abenduaren 14an. "agur eta ciao" leloa baliatuko da bi edizioetan.

Parte hartzeko modalitateak

Artistek urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bidal ditzakete beren proposamen artistikoak, eta parte hartzeko bi modalitate aurreikusten dira edizio honetan:

1/ Topaketa publikoa. Hitzaldi formatuko esku-hartzeak aurkez daitezke, loturaren eta horren deriben harira.

2/ Lagun bati esan. Enkontruak antolatzeko eta beste batzuekin topo egin nahi duten pertsonak biltzeko, izan elkarrizketa formatuan edo bestelako bilera-mota batean.

Epaimahaikideen ebazpena azaroaren 18an jakinaraziko da publikoki Inmersionesen komunikazio sozialeko kanalen bidez. Aukeratutako proposamenak abenduaren 14ko biltzarrean aurkeztuko dira, Vitoria-Gasteizko ZAS espazioan.

XVII. Inmersionesen oinarriak hemen daude irakurgai: inmersionesgasteiz.com

2024ko Inmersionesek, datorren astean, Educacciones ekintza antolatuko du; helburua: arte garaikidea ikasleei hurbilaraztea, artista edo kolektibo baten bidez. Kasu honetan, Yun Ping argazkilari, artista bisual eta performerrak sormen-proposamenak eta ekintzak partekatuko ditu Federico Baraibar BHI, Ekialdea BHI, Urkide eta Egibide hezkuntza-zentroetan. Lantegien ardatza Feministaldiaren eta Inmersionesen leloa izango da, eta, zehazki, orla-argazkilaritza landuko da, gure bizitzako hezkuntza-etapa bati agur esateko balio baitu.

Aurkeztu da, halaber, Inmersionesen iazko edizioaren katalogoa: Hacer fuego / Sua egin izan zen leloa, eta Ane Rodriguez aritu zen komisario-lanetan.


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 06 de Diciembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 de Octubre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 de Octubre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Octubre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 de Octubre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 de Octubre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).