artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Rekalde aretoak datorren astelehenean zabalduko ditu ateak berriro

Berritze lanen ondorioz, hainbat hilabetez egon da itxita Bilboko gune artistikoa, eta sarrera berria izango du hemendik aurrera, Iparragirre kalean. Inaugurazioa dela eta, hamabi eguneko programazio berezia antolatu dute.

rekalde-aretoak-datorren-astelehenean-zabalduko-ditu-ateak-berriro
Leixuri Arrizabalaga eta Alicia Fernandez Rekalde aretoan. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Beñat Mujika Telleria [BERRIA.eus]
| 24 de Enero 2025

Rekalde aretoa ateak zabaltzeko prest da berriro ere. Datorren astelehenean egingo da berritutako eremuaren inaugurazioa, eta, asteartetik aurrera, hamabi eguneko "programazio berezia" izango dute, eta hainbat jarduera egin. Kulturaren arloarekin lotutako hainbat eragilerekin ia hiru urteko hausnarketa egin ondoren, "ikuspegia berrituta eta instalazioa hobetuta" ekingo dio aretoak aro berriari. "Egungo praktika artistikoak gizartera hurbiltzeko konpromisoa" izango dutela adierazi dute arduradunek. Jarduera bereziak antolatu dituzte, eta, gero, Juan Carlos Egillor artistari eskainitako erakusketarekin berrekingo diote ohiko programazioari. Otsailaren 28an izango da hori.

Rekalde aretoa euskal arte garaikidearen inguruan "elkartzeko eta hausnartzeko" eremu publikoa da, eta egungo arte jarduera askoren "ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzeko" helburua dauka. 1991n sortu zen, eta Bizkaiko Aldundiak kudeatzen du. 30 urteko ibilbidearen ostean, iazko apirilean itxi zituen ateak, eraldaketa bati ekiteko asmoz. Eta, aurrerantzean, Rekalde kaletik beharrean, Iparragirre kaletik izango du sarrera nagusia.

Rekalde aretoaren espazio berritura bisita egin dute asteon Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak eta Alicia Fernandez Rekalde aretoko zuzendariak. Bertan azaldu dutenez, azken xehetasunak amaitzen ari dira oraindik ere, baina datorren astelehenetik aurrera ateak berriro irekitzeko bidean da erakustokia. Etapa berri horrek aldaketa bat dakarrela nabarmendu du Arrizabalagak, "toki fisikoari zein Bilborako, Bizkairako eta euskal arterako duen garrantziari" dagokionez. Haren arabera, eraldaketa honen bitartez, artea "guztiongana" hurbiltzea lortu nahi dute, "artearen formatu eta lengoaia guztietan".

Hainbat berritasun

Aurrerantzean ere, 1.000 metro koadro baino gehiago hartuko ditu aretoak, eta gehien-gehienak —800, zehazki— erakusketetarako erabiliko dituzte. Eta aro berriari "ikuspegi berriarekin" ekingo diotela nabarmendu dute arduradunek.

Hemendik aurrera, "euskal arte garaikidearen erakusleiho izatea" izango du xede; baita "errealitate artistiko eta kultural desberdinetara egokitzea" ere. Horretarako, edozein artistarentzako erakusleiho izan nahi du Rekaldek, arduradunek hedabideei helarazitako prentsa oharrean azaldutakoaren arabera: "Erreferente izango da artista berrientzat, eta haien hazkundea eta ikusgarritasuna bultzatuko du. Era berean, jada nolabaiteko ibilbidea duten artisten lana erakusteko eremua izango da".

Aldaketa ugari egin arren, aretoaren izaera ez da aldatuko. Eremu "publikoa, irisgarria, doakoa eta pertsona guztiei irekia" izango dela nabarmendu dute arduradunek.

Hamabi eguneko programazioa

Gune berrituari ongietorria emateko asmoz, inaugurazio programa berezia antolatu dute arduradunek. Hainbat jarduera izango dira urtarrilaren 28tik otsailaren 9ra bitartean. Guztira, hogei ekitaldi inguru antolatu dituzte. Besteak beste, talde itunduentzako bitartekaritza jarduerak, familian egiteko tailerrak —lau eta hamabi urte bitarteko haurrentzat—, Recalde en obras lanaren proiekzioa edota tokiko sortzaileen topaketa artistikoak.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).