artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hiru artistek Artium Museoko gelaureko espazioak hartuko dituzte 'Bilduma, ikusgai' programaren baitan

Bildumako funtsen aukeraketa berriak Ángela de la Cruz, Ángeles Marco eta Patti Smithen lanak biltzen ditu, eta espazio berean ikusgai dauden Cristina Iglesias, Julia Spínola, Alberto Peral, Katinka Bock eta Susana Solanoren lanei elkartuko zaizkie.

hiru-artistek-artium-museoko-gelaureko-espazioak-hartuko-dituzte-bilduma-ikusgai-programaren-baitan
Stuck. Ángela de la Cruz, 2004. Arg/ Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoaren bilduma

| 13 de Junio 2025

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, bildumako lanen aurkezpen berria iragarri du Bilduma, ikusgai programaren baitan. Horren helburua da Artium Museoan gordeta dagoen ondare publikoa ikusgai jartzea eta publikoei horietara gerturatzeko aukera ematea. Txandakatze berri hori museoaren gelaurreko espazioetan dago ikusgai eta lan hauek biltzen ditu: Ángela de la Cruzen (A Coruña, 1965) Stuck [Trabatuta] lana (2004); Ángeles Marcoren (Valentzia, 1947 – 2008) Ventana (Contraventana) (1983) eta 2008an Artium Museoan antolatu zuen erakusketarekin lotuta Patti Smithek (Chicago, AEB, 1946) museoari dohaintzan eman zizkion argazkien aukeraketa. Lan horiek aurretik toki berean jarritako beste artista batzuen lanekin batera egongo dira ikusgai: Susana Solano (Bartzelona, 1946), Cristina Iglesias (Donostia, 1956), Julia Spínola (Madril, 1979), Katinka Bock (Frankfurt, 1976) edo Alberto Peral (Santurtzi, 1966). Batera egindako aurkezpen hori musoan ikusgai egongo da irailera arte.

Artium Museoak bere bildumako lanen aukeraketa berria egin du eraikineko gelaurreko espazioetan erakusketa prestatzeko han gordeta dagoen ondarea ikusgai jartzeko programaren (Bilduma, ikusgai) baitan. Funtsen aurkezpen berri honetan, Ángela de la Cruzen, Ángeles Marcoren eta Patti Smithen lanak gehituko dira. Hiru artista horien lanak egongo dira ikusgai irailera arte aurretik jarrita zeuden beste lan hauekin batera: Susana Solanoren Mort d' Isolda (1987) eta Cristina Iglesiasen [Sin título] (Hojas de eucaliptos I) -Izenbururik gabe-Eukaliptoen hostoak I- (1994). Hain zuzen ere, eskultura garaikideko bi artista esanguratsu dira eta, XX. mendearen amaieran, obraren, ingurunearen eta arkitekturaren arteko loturak arakatu zituzten eskultura bolumen gisa bakarrik aztertu beharrean, espazioarekin, ikuslearen gorputzarekin edo denborarekin lotutako gailu gisa jorratzen dituzten proposamenekin batera. Hain zuzen ere, horixe bera gertatzen da lan hauetan: Julia Spínolaren Silex Margiela (2023), Katinka Bocken Segment with unknown radius (2021) eta Albert Peralen Tubo I (2021).

Batera egindako aurkezpen hori museoan ikusgai egongo da irailera arte.

Ángela de la Cruz. Stuck [Trabatuta], 2004

Stuck da Ángela de la Cruz (A Coruña, 1965) artistaren lanean gehien errepikatzen den izenburuetako bat. Bere margolanaren gainazalak kontu handiz landu eta amaitu ondoren, artistak bihurritu eta tolestu egiten du, zuzen eta zurrun mantentzen zuen horretan esku hartuz: euskarrian, alegia. Horri esker, margolana hiru dimentsioetara eramaten du. Mihise handia beltza da, distiratsua eta, azkenean, mihisearen tamaina baino askoz formatu txikiagoa du margolanak. Izenburuen bitartez, egileak bere obra figuratibo bihurtzen du. Lan hau Mallorcako Palmako Casal Solleric-i egindako mailegu batetik itzuli berri da.

Ángeles Marco. Ventana (Contraventana), 1983

Lan hori Espacios ambiguos / Imagen y Ficción (Espazio anbiguoak / Irudia eta fikzioa) (1980-1986) seriekoa da eta, bertan, burdinan landutako eraikuntza-oinarri batetik abiatuta, egileak arkitekturari lotutako irakurketa figuratiboak ematen dizkie bere lanei.

Patti Smith. Polaroids, 2008

Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko bildumak abeslari, konpositore, poeta eta ikusizko artista horren 17 argazki biltzen ditu. Aurkezpen honek 2008an Smithi eskainitako erakusketa zela eta Euskadira egindako bidaian zehar artistak ateratako 17 argazkietatik 11 jasotzen ditu. Smithek Gasteiz, Gernika edo Donostiako kaleak zeharkatu zituen bere ohar-koadernoa eta argazki-kamera (Polaroid Land 250 bat) alboan zituela. Harekin, hainbat tokitan argazkiak atera zituen modu zuzen eta berehalakoan, era horretako kamerek eskaintzen dituzten erabileren arabera. Hala, argazki hauek bidaia baten ohar eta memoria modukoa direla esan dezakegu. Bere musikarekin eta poesiarekin gertatzen den moduan, Patti Smithen argazkietan eremutik kanpo deitzen zaion hori etengabe erabiltzen da eta eguneroko objektu eta egoeren irudi intimistak dira. Erresistentzia dute hizpide eta deklarazio politiko bihurtzen dira.

irudi galeria

ventana-contraventana-angeles-marco-1983-arg-euskal-herriko-arte-garaikidearen-museoaren-bilduma
izenbururik-gabea-patti-smith-2008-arg-euskal-herriko-arte-garaikidearen-museoaren-bilduma

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 17 de Julio 2026
Al 18 de Octubre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 30 de Octubre 2026
Al 28 de Febrero 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).