artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Desesperantza hari batek lotuta

Greta Alfaro, Edu Lopez eta Txuspo Poyo artisten obrak elkarren artean solasean jarri dituzte erakusketa batean, Iruñeko Ziudadelan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin osatu dute -solasaldia-. Juan Zapater izan da komisarioa.

desesperantza-hari-batek-lotuta
Edu Lopez artistaren hainbat obra dira ikusgai erakusketan, urtarrilaren 11ra bitarte. IÑIGO URIZ / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 23 de Octubre 2025

Slavoj Zizek eta Fredric Jameson pentsalari marxistek formulatua omen da esaldia. Mark Fisher idazleak bere saiakeren bitartez lau haizeetara zabaldua. Eta, berriki, Nakar musika taldeak ere barreiatu du MBBDB kantuan, euskaraz eta punk abiadako musika elektronikoaren gainean.Honela dio, hitzez hitz: "Errazagoa da irudikatzea munduaren amaiera, kapitalismoaren amaiera baino". Eta, orain, baieztapen hori guztiz egia dela erakusteko ahalegin gisara uler liteke Iruñeko Ziudadelan ikusgai jarri duten Etorkizun ezeztatua erakusketa. Juan Zapater arte komisarioak 29 artistaren berrehundik gora obrako sorta osatu du, Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduman gordeak ziren hainbat pieza azaleratuz, batetik, eta hiru euskal artistaren zenbait obra ekarrita, bestetik: Greta Alfaro, Edu Lopez eta Txuspo Poyo.Estiloan, forman eta intentzioan askotarikoak dira lanak, baina guztiek dute desesperantza airea. Etorkizun hobe bat edo sikiera nolanahiko etorkizun bat irudikatu nahi baibaina ezin duenak daukan horren parekoa.

Ziudadelako Arma Aretoan bistaratu dute erakusketa, lehenbiziko solairuan, eta urtarrilaren 11ra arte izanen da ikusgai. Pinturak eta argazkiak dira nagusi, bainabisitariak eskulturekin eta ikus-entzunezko instalazioekin eretopo eginen du aretoan.

Zehazki, Iruñeko Udalaren enkargu bat du oinarrian erakusketak. Komisarioak azaldu duenez, udalak arte garaikideko funts mardul bat du, batez ere 1990eko hamarkadaz geroztik osatutakoa —dela artelanak erosita, dela dohaintzak jasota—. "Zortziehun bat ahotseko ondarea dute gordea", zehaztu du Zapaterrek, baina, hain justu ere, obra horiek guztiak non eta nola gordeta dituzten, hori zuen problema bildumak, komisarioaren iritziz: "Ezkutuan zegoen". Dioenez, udaleko Kultura eta Hezkuntza Saileko kideak ere ohartuak ziren horretaz, eta, horregatik, hori aldatzea izan zuten asmo nagusia enkarguaren bitartez. "Hori, eta elkarrizketa sortzea bildumaren hautaketa baten eta hemengo hiru artista garaikideren artean", zehaztu du komisarioak. "Horiek eskatu zizkidan udalak, eta horregatik daude orain guztiak hizketan: Greta Alfarorenak, Edu Lopezenak eta Txuspo Poyorenak, bai elkarren artean, eta baita beste guztiekin ere".

Besteak beste, artista hauen lanak bistaratu dituzte bildumako obrak ateraz: Helena Almeida, Carlos Canovas, Eulalia Valldosera, Peter Bialobrzeski, Elssie Ansareo eta Bernard Plossu. Hala, askotariko koordenatu geografikoetan sortutako lanak eman dituzte argitara. Zapater: "Horretarako ere balio du erakusketak, erakusteko udalaren bildumak anbizio unibertsala ere baduela".

Dekadentziaz, ezinbestean

Zapaterrek aurreikusi du eskuinetik abiatutako itzuli bat eginez murgilduko direla herritar gehienak erakusketan, eta, hori aintzat harturik, hau da hark eginiko proposamena: Pedro Manterola artista eta Jorge Oteiza Museoa fundazioko zuzendari izandakoaren Aingeru zaindarien triptikoa margolana (1994) izan dezala ikusleak begien bistan lehenbizi, eta erakusketako hiru protagonisten artelanez inguratuta eman diezaiola akabera birari. Hiru hormako gelaxka moduko batean, zain izanen ditu Alfarorenak, Lopezenak eta Poyorenak. Horietan guztietan, diferente baina aski nabarmen irudikatutadago mundua akaberara hurbiltzen ari delako ideia.

Dekadentzia airea suma dakioke, esaterako, Edu Lopezen Haizetea (2004) margolanari: pintura akrilikoa erabilita eta Georges Prosper Remi Herge binetagile belgikarraren estiloan, New Yorkeko Guggenheim museoaren parte bat irudikatu du artistak lan horretan, baina eraikina hondatua dago, zarpaildua. "Akaso, munduaren amaieraren zorigaiztoko alegoriatzat har daiteke", zehazten da koadroaren ondoko fitxan.

Zapaterren hitzak adituta, irudipena da beste erremediorik ez zeukalako erabaki zuela "etorkizunik ezari" buruzko erakusketa bat ontzea. Egoerak behartuta egin zuela horren alde. "Bizi dugun garaiak mugitzen nau ni, eta, gaur egun, egunero gosaltzen dugu mundua terriblea dela erakusten duten albistez inguratuta", aitortu du, eta "gerra gatazkak" aipatu ditu adibide gisara. Tankera horretako gogoetak buruan zirika zituela, gaiari buruz hausnartu duten pentsalari batzuen oihartzunek ere lagundu diote bidea trazatzen, hala nola Stefan Zweigek eta Franco Berardi Bifo-k esandakoek.

"Jakinen banu zergatik..."

Edonola ere, desesperantza ez ezik, beste gai bat ere ekarri du lehenbiziko lerrora Ziudadelako erakusketak: arroztasuna, gorputz edo irudi estrainioek sor dezaketen ikara, eta fenomeno horiek bere horretan duten potentzialtasuna. Hain justu, Zweigek honela laburtu zuen ideia hori esaldi bakarrean, Zapaterrek gogorarazi duenez: "Kontu arraroek soilik zabaltzen dituzte gure zentzumenak, ikarak soilik handitzen du gure sentsibilitatea".

Deserosotasuna eragiteko gaitasuna ikusi dielako kabiarazidituzte, hain zuzen, obretako asko aretoan; "arraroak" direlako. Arraroa, adibidez, Alfaroren Nartziso / Narcissus instalazioa (2022), zeinetan, besteak beste, urak hartua duen egongela bat ikus baitaiteke 105 minutu irauten duen bideo batean, eta nola egiten duen uraren mailak gora pixkanaka, altzari guztiak ur azalean flotatzen gelditu arte. Begirada askorentzat arraroa izan daiteke Helena Almeida artistaren 2003ko zuri-beltzezko autorretratuaere: bizkarrez eta guztiz makurtuta ageri da, zolan eserita. Eta arraroa, bereziki estrainioa, eta halako mesfidantza sentsazio bat pizteko modukoa, Cristina Martin Lara artista espainiarraren Wenn ich wüste woran das liegt... (2004, Jakinen banu zergatik gertatu den...) obra. 65x400 neurriko argazki zabal bat da hori, eta, hartan, soinean babes jantziak dituzten bederatzi gizon ageri dira Wannsee lakuko ur hotzetan sartzear —gizon taldea bost aldiz dago irudikatuta—.

"Arrarotasunak interpelatu egiten zaituelako du potentzialtasuna", azaldu du Zapaterrek. Gainera, haren ustez, gauza estrainio eta sarri deserosoak irudikatzeabada gaur egun boladan dagoen joeraren aldamenean haize kontra aritzea ere. "Botere mediatiko eta ikus-entzunezkoek nahi dute beren produktuek ez dezatela inor askorik asaldatu, erakar dezatela, baina molestatu gabe, kontsumoa bermatua izan dadin". Horren aldean, ikuslea "harritzeak" daukan indarra nabarmendu du komisarioak. "Batzuetan, mastekatu gabeko gauzak ematea dagokigu, laztasuna erakustea, baldin eta gauzak gertatzea nahi badugu".

Erakusketa muntatzeko garaian, soinua kontrolatzea izan du erronka zailenetakoa komisarioak. "Alderdi akustikoak zeharo kutsatu dezake edozer; kontuz ibili behar da horrekin", zehaztu du. Erakusketan, emeki-emeki aditu daitezke ikus-entzunezko piezek dauzkaten doinu edo soinuak, baina, aretoaren erdi-erdian egonda salbu, ez daude elkarren artean teilakatzeko bezain ozen. Halere, belarriak zorroztuz gero, badago ahots batzuen zurrumurrua aditzea. Izan ere, aretoaren hondo-hondoan, pantaila batean, etengabe dira ikusgai —eta entzungai— Alfarori, Lopezi eta Poyori eginiko elkarrizketa bana, bata bestearen segidan. Blanca Oria arte komisario eta zinema zuzendariak egin ditu horiek.

etorkizun-ezeztatua

Etorkizun ezeztatua

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2025
Al 11 de Enero 2026


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 12 de Octubre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 de Julio 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 de Julio 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 de Julio 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 de Julio 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 de Julio 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 de Julio 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).