artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoaren Bildumak Raisa Alavaren horma-irudi bat gehitu du funtsetara

Artelana publiko gazteenentzako liburutegi-eremuan instalatu da, irakurketaren, esperientziaren eta ikaskuntzaren bidez artea gazteei hurbildu nahi dien "norberaren gela" baten moduko espazioan.

artium-museoaren-bildumak-raisa-alavaren-horma-irudi-bat-gehitu-du-funtsetara
Raisa Álava. Arg/ Artium Museoa

| 26 de Noviembre 2025

Euskal HerrikoArte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak, Nomen Omen aurkeztudu, RaisaÁlava (Zuatza, 1990) artistarenhorma-irudi bat, publiko gazteenentzako irakurketa-espaziorako propio sortua. Espazio horretan, gazteak irakurketaren, esperientziareneta ikaskuntzaren bidez hurbil daitezke artera, eta Artium Museoak han ezartzeko obra bat sortzeko gonbita egin zion artistari, honako helburu honekin: harreman hurbilekoa eta nabarmena sortzea arte garaikidearekineta haren protagonistekin, artistekin. Gonbidapen haren emaitza da paper margotuan inprimatutako Nomen Omen marrazkia, espazio horretan instalatu eta Museoak bere bildumarako erosia. Marrazketaketa gertuko beste praktika batzuek, hala nola ilustrazioak, geroeta presentzia nabariagoa dutearte garaikidearen barruan. Diziplinarteko arte-adierazpen gogoetatsu eta kritikoak museoaren bildumako funtsetan duen presentzia indartzera dator RaisaÁlavaren pieza hau, beste artista batzuenak bezala. Hildo honetan, Álavaren zeramikazko bi lan ere baziren aurretik bilduman, 2021ean eskuratuak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Bilduma Partekatuaprogramaren bidez.

Raisa Álavak komikitik hurbileko egitura narratibo –apenas hautemangarri– batetik abiatuta egituratudu obra, eta egoeraeta espazio surrealistak aurkeztu ditu, eta, pertsonaia neurrigabeez eta hain bereizgarri dituen kolore biziez bete du aretoa. Álavak Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean(EHU), eta teknika grafikoetan espezializatuzen. Ilustrazioeta komikigintzako masterra egin zuen ELISAVAn, Bartzelonako Diseinueta Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan. Zeramikako masterraere egin zuen,eta San FernandokoArte Ederren Errege Akademiaren lehen saria irabazi zuen Arte Grafikoaren arloan.

Artistak marrazkia, grabatua, serigrafia, ilustrazioaeta zeramika lantzen ditu. Bakarkaeta taldean egin ditu erakusketakrekalde aretoan(Bilbo), La Taller galerian(Bilbo) edoMontehermoso Kulturunean(Gasteiz), eta artista egoiliarraizan da AirWro programan (Wroclaw, Polonia), Maisondes Auteurs programan (Angulema, Frantzia) eta BilbaoArte Fundazioan.

Nomen Omenlana kontsultarako eremu batean instalatu da; museoko espazio berribat da, artea publiko gazteenei hurbiltzeko asmoz sortua. Argitalpen-sorta zainduadago bertan bilduta: begiradazeta eskuez ukitu, behatueta aztertu daitezke liburu horiek, eta haien testura, koloreeta formek kontakizunetaneta artisten bizitzetan murgiltzen gaituzte. Abenturak bizitzeko, istorioak esploratzeko, artera modu ludikoan hurbiltzekoeta jolasareneta esperimentazioaren bidez sormena garatzeko sortutako obrak dira. Bildumahorren barruan, gainera, Raisa Álavak berak gomendatutako zenbait argitalpen daude, eta, hala, haren begiradak espazioaren espiritua aberasten lagundudu.

Ekimen honen bidez, txikitatik sorkuntza artistikoarekin harreman bizi, irekieta kitzikatzailea eraikitzen lagundu nahi du Artium Museoak, baita belaunaldi berriei arte garaikidea hobeto ezagutzen lagunduko dieten esperientziak eskaintzeko konpromisoa sendotu ere.

irudi galeria

artium-gazte-txokoko-horma-irudia-arg-if

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 12 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).