artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nafarroako Museoak bere erakusketa iraunkor osoa berriz ireki du

Irekiera energia-eraginkortasuneko lehen faseko obren amaierarekin etorri da. Estalkiaren isolamendua eta kanpoko arotzeria berritu dira, eta aretoak eguneratu eta garbitu. Bigarren fasea martxan da jada eta Museoak 2026rako aldi baterako erakusketa eta programazio zabala aurkeztu du.

nafarroako-museoak-bere-erakusketa-iraunkor-osoa-berriz-ireki-du
Nafarroako Museoaren berrirekiera. Arg/ Nafarroako Museoa

| 9 de Diciembre 2025

Nafarroako Museoak bere erakusketa iraunkor osoa ireki du berriz, 2024ko abenduan hasi eta 2025ean amaitutako energia-eraginkortasuneko lehen faseko lanak bukatu ondoren. Obra hauek, 2,24 milioi euroko aurrekontuarekin eta Next Generation EU funtsen bidez finantzatu dira. Proiektua M.ª del Olmo Íñigo Íñigo arkitektoak zuzendu du.

Kultura, Kirol eta Turismo kontseilaria, Rebeca Esnaola, berrirekieran izan da, eta nabarmendu du egindako esku-hartzeak "Nafarroako ondare kulturala baldintza hobeetan zaindu eta herritarrei modu irisgarrian eskaintzeko" helburua duela. Museoak, lanek iraun duten bitartean zabalik jarraitu du eta programazio zabal bat eskaini du, publikoaren sarbidea bermatuta.

Urtebeteko itxialdi partzialaren ondoren, museoak aretoak garbitu eta egokitu ditu, domotika-sistema berriak doitzearekin batera. Halaber, kartelak eta testu azalpenak eguneratu ditu, eta areto batzuk berrantolatu, hala nola Orizko jauregiko horma-margoen gunea edo estatua togatua ikusgai dagoen aretoa. Gainera, lau hizkuntzatan egindako areto-fitxa berria prestatu dute, Irulegiko Eskua, Loizuko Gizona eta estatua togatua barne hartzen dituen ibilbide gidatu batekin.

Berrirekierarekin batera, bi aldi baterako erakusketa txiki jarri dira martxan: "Visible web" (3.8 aretoa), museoko bildumen katalogazioaren bilakaera azaltzen duena, eta Carlos Cánovas argazkilariaren "Natura eta kontrola" serieko bi lan (4.2 aretoa).

Itxialdi partziala izan arren, Museoaren 2025eko datuak oso onak omen dira: 51.143 bisitari eta 9.533 erabiltzaile jarduera eta zerbitzuetan, guztira 60.676 pertsona, iaz baino %15 gehiago.

Bigarren fasea, martxan

Museoak bigarren faseko lanak ere abiarazi ditu, 820.000 euroko finantzaketarekin. Helburua da bulego eraikinaren eta behe solairuaren kanpoko arotzeria berritzea, energia-eraginkortasuna hobetzeko. Obra hauek ere Construcciones Leache S.L. enpresari esleitu zaizkio eta 2026ko ekainera arte iraungo dute. Ez dute museoko jarduera publikoa baldintzatuko, eta sarrera doakoa izango da martxoaren 1era arte.

2026rako programazio zabala

2026rako aurkeztu duten programazioak aldi baterako erakusketa ugari biltzen ditu. Otsailetik irailera, kobrezko lingote multzo berezia eta Ceda-La Celadako Brontze Aroko zeramika erakutsiko dira. Martxotik abuztura, arte garaikideko azken erosketei eskainitako erakusketa izango da ikusgai. Maiatzean, kapera María Azkarateren Tercer paisaje instalazio multisentsorialarekin beteko da, 2027ra arte.

Udako hilabeteetan Sanferminetako argazki-liburuak protagonista izango dira, eta urritik urtebetez "Paisaiaren aldakiak" erakusketa inauguratuko da. Irailean, Koldo Sebastiánen Physis lana eta Teo Sabando artistari eskainitako monografikoa iritsiko dira. Urrian, Iruñeko Topaketen programako ekintza berezi bat hartuko du Museoak.

Hezkuntza-programak eta kultura ikastaroak ere mantenduko dira, bai eta uda garaian egiten den "9 Eguzki" programa ere.


gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Junio 2026
Al 26 de Octubre 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 12 de Octubre 2026

esentzia

Esentzia

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).