artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Pello Irazuk, Txomin Badiolak eta Dario Urzaik New Yorken bat egin zutenekoa

Hiru artistak elkarren bueltan ibili ziren New Yorken 1990eko hamarkadan, eta orduan sortutako obrak jarri dituzte orain ikusgai Bilbon. Atzera begirako bat egin dute, baina "nostalgiarik gabe", hiru sortzaileen hitzetan.

pello-irazuk-txomin-badiolak-eta-dario-urzaik-new-yorken-bat-egin-zutenekoa
Dario Urzai, Pello Irazu eta Txomin Badiola erakusketaren aurkezpenean Michel Mejuto galerian, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

June Montero Viguera [BERRIA.eus]
| 9 de Enero 2026

"Lehen aldia da 36 urtean erakusketa bat elkarrekin egiten duguna eta seguruenik ez dira beste 36 urte pasatuko hurrengorako".1990ean New Yorken bat egin zuten Dario Urzai,Txomin Badiola eta Pello Irazu euskal artistek. Manhattanen bizi ziren hirurak, elkarren bueltan beti. Eta sasoi hartan sortutako artelanak bildu dituzte orain Bilboko Michel Mejuto galerian.Txomin Badiola, Pello Irazu, Dario Urzai. Nueva York, Primeros años, 1990-1992 deitu dute erakusketa, eta hiru protagonistak batu dituzte aurkezpenean. Urzaikgogorarazi diedatua lagunei: 1989. urtean egin zuten azken erakusketa batera, Londresko Riverside Studios-en. Eta ia berrogei urtepasatu dira berriz ere elkarrekin erakusketa bat aurkeztu ahal izan duten arte.Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai.

Michel Mejuto arte historialari eta galeristak batu ditu berriz hiru artista eta lagunak. "Interesgarria" iruditzen zitzaion hiru euskal artista horiek1990 eta 1992 bitartean New Yorken topo egin izana, eta horrek bultzatu zuen erakusketa proposatzera. "Ipar Amerikako gizartearekin, bizitzarekin, kulturarekin eta artearekin kontaktuan jarri ziren, eta horrek ziklo aldaketa bat ekarri zuen". Aurkezpenean gogoratu zutenez,Arte Ederren Fakultatean ezagutu zuten elkar Irazuk, Badiolak eta Urzaik, Bilbon. Unibertsitateko irakasleak izan ziren hirurak, eta, gainera, garai berean joan ziren atzerrira, lehendabizi Londresera eta ondorenNew Yorkera. Elkarren arteko harremana estua da oraindik ere.

Hemeretzi artelan dituerakusketak, eta galeriako hiru aretoak hartzen ditu. Tartean, badira marrazkiak, olio pinturak, argazkiak eta instalazioak ere, eta artista bakoitzaren nortasuna erakusten dute. Sortzaile bakoitzari gune propio bat eskaini beharrean, batzuen eta besteen lanak elkarrekin jarri dituzte ikusgai. Urzaik adierazi duenez, garai hartan "elkarri eragiteko" zuten moduarekin bat eginez jarri nahi izan dituzte piezak galerian.

Artelanen artean, badaude jada ezagunak diren lanak, baina baita artistek inoiz erakutsi ez dituztenak ere. Urzairi dagokionez, erakusketan dauden obra guztiak dira aurrez erakutsi gabeak. Badiolaren eta Irazuren artelanetako batzuk, ordea, beste zenbait museo edo erakusketatan egondakoak dira. Hala ere, Badiolak uste du saldu gabe geratzen diren horiek direla artelanik "onenak"; artistak bere esku eutsi nahi dielako, edo nazioarteko erakusketan erakutsi osteanez direlako merkatuan sartu.

Bakoitzak bere nortasuna izan arren, Irazuk argitu du ez dela "inolako arazorik" egon hiru artisten lanabateratzeko: "Erakusketa bateratu bat egin nahi genuelako sortu da erakusketa hau, baina, guretzat, ez da inolaz erenostalgikoa. Nolabait, denborak gure lanean zer eraginizan duen ikusteko modu bat da".

Ihes egiteko gogoa

Badiolaren hitzetan,nekeak eta ihes egiteko gogoak bultzatu zuten Euskal Herritik kanpora joatera. Gogoratu du fakultatea "zoritxarreko prozesu batean" zegoela garai hartan, eskola izateari utzi eta unibertsitate bilakatu baitzen. "Egoera gatazkatsu eta ez oso estimulatzaile bat zen", azaldu du. Beraz, Urzaik Londresera joateko aukera eskaini zionean, zalantzarik gabe heldu zion ihes egiteko aukerari. New Yorkera joatea "hurrengo urratsa" izan zen.

90ekohamarkadako New Yorkeko kultura, politika, arteaeta musika giroa"oso biziak" zirela gogoratu du Irazuk. Artista estatubatuarrekin lan egiteko aukera izan zutela ere erantsi du: "Maila handiagoko, bereko eta apalagokoartistekin egon ginen, eszenatoki eta haztegi berean". Geroztik Ameriketako Estatu Batuetako metropolira itzuli den arren, hiriarekin "harreman profesionala" izan du, azaldu duenez. Izan ere, Irazuren aburuz, New York "garai jakin batean bizitzeko moduko" leku bat da: "Zikloak betetzen ditu".

Badiolak deritzo erakusketak agerian uzten dituela hiru artistek izandako bizipenak.Aldi berean, gogorarazi du 90ekohamarkadan New Yorken egin zituzten obrek Euskal Herriko garai bateko arte plastikoaren arauak "hautsi" zituztela. "Ezin dugu ahaztugu hirurok New Yorkera joateak leiho bat ireki ziola euskal artisten hurrengo belaunaldiari, eta gehienek gure bideari jarraitu diote".

new-york-lehen-urteak

New York. Lehen urteak.

Badiola, Irazu, Urzay

Michel Mejuto galeria (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 11 de Diciembre 2025
Al 31 de Enero 2026


mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 09 de Noviembre 2026

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 22 de Noviembre 2026

essence

Essence

Exposición colectiva

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Desde el 12 de Septiembre 2026
Al 04 de Noviembre 2026

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).