artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Esperimentaziozko erakusketa

STRONG BACK, SOFT FRONT | Artista: Maite Gonzalez Martinez. | Non: Tabakaleran, Donostian. | Noiz arte: martxoaren 15era arte.

esperimentaziozko-erakusketa
Donostiako Tabakaleran ikus daitekeen 'Strong back, soft front' erakusketako irudi bat. GORKA RUBIO / FOKU

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 12 de Febrero 2026

Tabakalerako erakusketa areto txikiainstituzioan proiektu esperimentalagoak aurkezteko erabiltzen duten espazioa izan ohi da. Bertan, zinemari lotutako proiektuak, Hezkuntza Sailak bultzatutako erakusketak eta egungo artista gazteen proposamenak aurkezten dituzte, eta azken horientzat, bereziki, erakusleiho ezin egokiagoa izaten da. Hori dela eta, areto horretan inauguratzen diren erakusketen zain izaten naiz; proposamen berritzaileak, freskoak eta maiz ustekabez beterikoak izaten baitira bertan.

Irailetik urtarrilaren hasierara Irati Gorostidiren Arcoiris 82 erakusketa abian izan ostean—hori zinemari loturiko proposamena—, artista gazte bati egin diote lekua. Strong back, soft front izenburuarekin, Maite Gonzalez Martinezen proiektua dago martxan orain, Iñigo Villafranca Apeztegiak komisariatua. Badirudiaurreko urtean Villafrancak instituzio berean egindako komisariotza-egonaldian garatutako proiektuaren emaitza dela aurkezten dena.

Aretoaren izaera esperimentalarekin bat, gunera sartu aurretik topatzen du bisitariak lehen sorpresa. Erakusketari buruzko testua hormen barnealdean egon beharrean, kanpoaldean dago, atearen ezkerraldean, hormari koska bat kendu balitzaio bezala hari lekua egiteko, egitura guztiak bistan utziz. Ageriandago lekualdatzearen keinu horrekarrazoi nagusi bat izan dezakeela: barnean ahalik eta argi gutxien izatea. Eta horrek jada pista bat ematen du barnean topatuko denari buruz: ikus-entzunezkoak nagusituko direla segur aski. Baina ez da pista bakarra. Testuak bertan kokatzeko moduaren nolakotasunakproiektuaren izaeraren estetikarekin ere zerikusirik izan behar duela iradokitzen du; bestela, zergatik egiturak agerian utzi? Zergatik jolastutestuaren kokapenean espazioaren tripekin?

Eta hala da. Aretoaren barnean protagonismo nagusia ikus-entzunezkoek hartzen badute ere —horma perimetraletan proiektaturik daudenak, gehienak—, beste lanen instalazioek espazioko egiturekin jokatzen dute: zutabe eta sarguneekin. Ohiko euskarri izan ohi diren hormak alde batera utzi, eta Gonzalez Martinezen argazkiak bestelako egitura hauen gainean daude; gainazal horiek besarkatuz eta estaliz. Bisitarien pertzepzioarekin eta mugimenduarekin jokatzen dute, begien altuerara eskegi ohi diren lanaknormalean baino beherago ipiniz —zutabeen kasuan—, gorputzak makurraraziz; edo gorago, lepoak eta begiradak luzatuz.

Joko horiek interesgarriak dira; eta interesgarria izan da bereziki, baoarekin egindakoa. Ia sabaira iristen den leiho itxi modukoa da hau, arku batez errematatua, eta artistak guztia estali du begirada arakatzailezko argazkiz eta kolorez. Argi-foku batekin azpimarratua, arkitekturari zelaia gailendu zaiola dirudi; belar eta margaritek irentsi dutela; berdeek eta zuriek; tamaina handiagokoek eta txikiagokoek; ikuspegi ezberdinak nahasiz baina denen artean collage zoragarria sortuz. Ustekabeko ederra da aretoaren iluntasunean.

Zutabeak besarkatzen dituzten irudiak berriz ilunpean gelditzen dira, eta zeloz itsatsita, bata bestearekiko gainjarrita eta eskuz moztuak izatearen behin-behinekotasuna badute ere, ez dira ongi ikusten; iluntasunean galdu egiten dira, eta, beraz, izan zezaketen potentziala ere galdu egiten dute, bai beren baitan eta baita aretoko gainontzeko elementuekin elkarrizketan ere.

Azkenik, proposamenak badu beste berezitasun bat erakusketetan ohikoa ez dena, eta hori zera da, erakusketaren instalazioak bisitaren tempoa markatzen duela. Ikus-entzunezkoak ez daude batera martxan; bat bukatzen denerako hasten da bestea, hurrenkeran. Eta hasiera batean, zentzua izan dezakeela pentsatu arren, bisitarientzat ez da hain erosoa; guztia osoki ikusi nahi izanez gero, bideoren bat gutxienez ia bi aldiz ikustera kondenatzen zaitu —oso zaila baita aretora sartzean justu lehenengo bideoaren hasierarekin kointziditzea—. Eta, bestetik, instalazioa horrela prestatua dagoela ohartzeak ere bere denbora ematen duelako; eta bitartean hor zaude, zain, pantaila beltzari begira, noiz piztuko. Behintzat, esertzeko lekuren bat badago.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 26 de Noviembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

bidaiaren-oihartzunak

Bidaiaren Oihartzunak

Maite Pinto

tTok (Uztaritze, Lapurdi)

Desde el 04 de Septiembre 2026
Al 22 de Octubre 2026

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 17 de Septiembre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).