artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Txuspo Poyoren orain arteko erakusketarik zabalena aurkeztu dute Bilbon

Artistak 1993tik gaur egun arte sortutako lan gehienak jarri ditu ikusgai Azkuna zentroak. Ikus-entzunezko baliabideek garrantzi handia dute haren ibilbidean.

txuspo-poyoren-orain-arteko-erakusketarik-zabalena-aurkeztu-dute-bilbon
Txuspo Poyo artista, 'Gorpu bikainak' obraren aurrean, Bilboko Azkuna zentroan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

June Montero Viguera [BERRIA.eus]
| 24 de Febrero 2026

Urtebetetze ospakizunen grabazioak eta, ondoan, heriotza oharrak. Bi elementu horiek osatzen dute Txuspo Poyo artistaren Gorpu bikainak obra. 2001ean hasi zen artelana lantzen, iaz eman zuen amaitutzat, eta sortu duen azken artelana da. Egilearen hitzetan, "bizitzaren ondareaz" dihardu obrak, eta, hain zuzen ere, pieza horrekin abiatu nahi izan du bere bizitza artistikoaren ondarea biltzen duen erakusketa. Anónima deitu du bilduma, eta Bilboko Azkuna zentroan jarri dute ikusgai. Orain arte sekula eskaini dioten erakusketarik handiena da, eta, guztira, 1993tik orain arte sortutako ehun lan baino gehiago biltzen ditu. Alvaro de los Angeles idazle eta ikertzaileak egin ditu komisario lanak. Maiatzaren 17ra arte egongo da zabalik.

Poyoren instalazio, bideo, eskultura, irudi, film eta argazkiek osatzen dute erakusketa. Eta artelanak multzotan sailkatu dituzte, hamabost titulu orokorren aterkipean. Poyok 1993. eta 1996. urteen artean sortu zuen Zeluloideak instalazioa da bildumako piezarik zaharrena. 35 milimetroko eta 16 milimetroko zinemarako filmez sortutako irudiek osatzen dute. Elkarri gainjartzen zaizkio film horiek, elkarrekin ehunduz, eta panel itxura hartzen dute horrela. Horman zintzilik jarri dituzte.

Horiez gain, badira ikus-entzunezko lanak ere. Izaro izeneko saiakera dokumentala da haietako bat. 2012-2018 urteen bitartean grabatu zuen artistak, eta hainbat kontakizun biltzen ditu. Besteak beste, elementu hauekin jolasten da egilea bertan: lurralde jurisdikzioarekin, Madalena eguneko tradizioarekin, Izaro Films ekoiztetxearen historiarekin eta Seychelleetako bandera duen atunontzi batekin.

Erakusketak hiru gela nagusi ditu. Denbora eta espazioa dira lehen gelaren ardatzak, bertan daude urtebetetzeei eta hilberriei eskainitako Gorpu bikainak instalazioa eta Zeruko gorputzak instalazioa ere, tartean, burezur bat, benetako meteorito bat eta Vaticanoko meteoritoen bildumako ilargiaren irudiak ere badituena. Bi obra horiek egiten dute sarbide lana.

Bigarrena da aretoko gelarik zabalena. Ikus-entzunezko baliabideak dituzten artelanak daude bertan; bost guztira. Bertan, bisitari bakoitzak aukera du entzungailu bat hartu eta, erakusketa ikusi bitartean, bigarren gelako bost bideoen audioak nahi duen ordenan eta lekuan entzuteko. Poyok azaldu duenez, aukera "paregabea" da hori: "Erakusketaren bizipenik onenetarikoa da irudia eta soinua bereizi ahal izatea. Soinua soinean eraman daiteke pantailak aztertu bitartean".

Hirugarren gelan dago, baina, De los Angelesen arabera, proiektuaren "bihotza",Estudioa deitu dutena, hain zuzen ere. Zehaztu dutenez, ez da artistaren tailerraren emulazio zehatz bat, haren estudioaren irudikapen bat baizik. Alegia, ez da Poyoren benetako tailerra. Ez haren maketa bat ere. Arteak ezkutatzen duenaz hitz egiteko sortu dute gune hori. Poyo: "Ohituta gaude objektua ikustera, baina, horren atzean, sorkuntzan igarotako denbora eta lan handia daude". Eta, hain justu, denbora eta lan hori aretora eramateko modu bat da Estudioa harentzat.

Baina, era berean, estudioarena ez da simulazio hutsa. Poyoren benetako estudioa zuzenean ikusteko aukera ere izango baitu bisitariak erakusketan. Tailerreko irudiak zuzenean emititzen dituen telebista bat jarri dute horretarako. Eta umore tanta batekin osatu du azalpena artistak, erakusketan zegoen bitartean: "Begira, atea itxita dago".

Estudioari eskainitako gunearen erdialdean daude artistaren piezarik zaharrenak: 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990eko hamarkadaren hasieran Arte Ederrak ikasten ari zela egin zituen eskulturak dira. Haien ondoan dago Poyok bere amaren ezkontza eraztunarekin sortutako pieza. Eraztunaren jatorrizko forma mantentzen du lanak oraindik ere, baina artistak luzatu eta tenkatu ostean, zabaldutako esku baten neurrikoa da egun, eta koadro txiki baten barruan ikus daiteke. "Bizitzaren haria" deitu dio artistak obrari.

Estudioa leku "oso intimoa" dela aitortu du Poyok: "Espazio honen barnean dago porrota, baita probak eginez berreskuratzeko indarra ere".

Egunkari orriak eta mailuak

Eta zergatik Anónima titulua? De los Angelesen aburuz, izenburuak ez du zerikusirik egilea ezkutatu nahi izatearekin, erakusketak agerian jartzen baitu, haren hitzetan, ibilbide "oso sendoa" izan duen artistaren lana. Poyok obrak sortzeko erabiltzen dituen materialekin harremana du anonimotasunak, komisarioak azaldu duenez: "Artistak gure gizartean ohikoak diren edo ohikoak izan diren materialekin egiten du lan, eta lehengai horiei beste esanahi bat eman die". Besteak beste, egunkari orriak, mailuak, postalak eta natur zientzietako kabineteak dira material horiek.

Artistaren bizitzaren eta ibilbidearen isla ere bada erakusketa. 1963. urtean jaio zen, Altsasun (Nafarroa), baina Euskal Herritik kanpo egin du bere ibilbidearen parte handi bat. Ia hamar urte egin ditu New Yorken, eta Erroma da bere bizitzako beste leku garrantzitsuetako bat. Eta, artistaren hitzetan, inportantea da erakusketako piezetako asko han sortu zituela ulertzea ere. "Erakusketa hau Alvaroren [De Los Angelesen] eta bion arteko elkarrizketaren fruitua izan da. Urte eta erdi egon gara lanean. Une ezberdinetan sortu ziren artelanak bateratu ditugu. Beraz, oso garrantzitsua iruditzen zaigu argi izatea nondik jarduten ari garen, norantz goazen eta zelan egiten dugun. Hori lortzeko gakoa da testuingurua".

Hala ere, Poyok nabarmendu du egindako lana ez dela "atzerako begirada" bat, bere ibilbidean egindako lanak "berraktibatzeko" modu bat baizik. Erakusketan dauden piezetako askok 30 urte baino gehiago zeramaten kutxetan sartuta, eta artistak aitortu du kutxa horiek irekitzerakoan "harritu" egin dela. "Oso interesgarria da nola kutsatzen duten elkar". Komisarioak erantsi du artelanen hautaketa egiteko orduan konturatu dela piezen muntaketa "antzekoa" dela: "Obretan elementu asko nahasten dira: ikerketa etnologikoa eta soziologikoa, hezkuntza, erlijioa, politika, artearen historia eta historia unibertsala. Poyoren lana gai horiek lotzen dituen ehuna da".

an-nima

An¿nima

Txuspo Poyo

Azkuna Zentroa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 19 de Febrero 2026
Al 17 de Mayo 2026


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 17 de Enero 2027

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa (Baiona, Lapurdi)

Desde el 18 de Septiembre 2026
Al 10 de Enero 2027

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).