artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Andrea Canepa artistaren "inurri bideak" erakusketa inauguratu dute Tabakaleran

Erakusketak inurrien erlazionatzeko, komunikatzeko eta mugitzeko moduetan inspiratutako ibilbide sentsorial bat proposatzen du, eta arte garaikidea publikoari hurbiltzen dio jolasaren eta irudimen partekatuaren bitartez.

andrea-canepa-artistaren-inurri-bideak-erakusketa-inauguratu-dute-tabakaleran

| 27 de Marzo 2026

Tabakalerak Andrea Canepa artistak sortu duen Situ-akzioak proiektuaren erakusketa berria inauguratu du. Inurri bideak du izenburua, eta inguruan idatzita dagoena irakurtzen ikasteko nahia du abiapuntu. Espazioak ez da hitzekin mintzatzen, baina markak, aztarnak eta arrastoak dauzka. Proposamen honek pertzepzioa eta arreta fintzera gonbidatzen gaitu, seinaleak irakurtzen ikasteko ez baitugu zertan haiek hitz bihurtu.

Inurriak arrasto kimikoen bidez orientatu eta erlazionatzen diren moduan inspiratuta, Inurri bideak erakusketak irudimen-ariketa bat proposatzen du, zentzumenetan oinarritutako beste kodetze-aukera batzuei bide emateko. Begiekin irakurri ezin diren mezuak dira; usaimenaren, ukimenaren eta larruazalaren bidez baizik.

Gurutzatu eta bitan banatzen diren bideen labirinto bat hartzen du erakusketa-aretoak. Ibilbide bakoitzak materialtasun eta testura propioak dauzka, eta norabideak, topaguneak edo desbideratzeak iradokitzen dituzten usain-arrasto sotilak jasotzen ditu. Publikoak erabakiak hartuko ditu, aurrera edo atzera egiteko modu desberdinak esploratuko ditu, eta gorputz-mugimenduaren bitartez espazioa esperimentatuko du.

Atalasea zeharkatzea, makurtzea, zorua oinekin igurztea edo gelditzea hizkera komun bakarra jolasa den leku honetan esperimentatzeko bideak dira.

Horretarako, Canepak hainbat material eta elementu fisikorekin lan egiten du bere instalazioetan; horien artean, oihalak eta ehunak, hariak eta zura nabarmentzen dira, baita egitura geometrikoak eta modularrak ere, barnebideak, atalaseak eta pasabideak osatzen dituztenak. Hala, elementu horiek konbinatuta, publikoak zeharkatu ahal izango duen ingurune eskultoriko eta espazial bat sortzen du Canepak.

Andrea Canepa

Andrea Canepak (Lima, 1980) instalazioaren, marrazkiaren, bideoaren eta ikerketa espazialaren bidez garatzen du bere lana, pertzepzio-sistemak, hizkuntza eta ezagutzaren transmisio-moduak ardatz hartuta. Interes berezia du esperientzia antolatzen duten egitura ikusezinetan, baita gorputza espazioan orientatzen den eta ikasten duen moduetan ere.

Nazioarteko erakundeetan aurkeztu izan du bere lana eta IVAMen, Condeduque Kultura Garaikidearen Zentroan eta Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalean egindako erakusketetan parte hartu du. Gaur egun, Reina Sofia Museoak antolatutako Retiro Parkeko Kristalezko Jauregian bisita daiteke bere instalazio handienetako bat. Bere ikerketak arkitekturaren, pedagogiaren eta memoriaren arteko erlazioak jorratzen ditu, baita jolasaren, geometriaren eta ikaskuntza-prozesuen arteko loturak ere. Parte-hartze aktiboa bultzatzen duten dispositibo espazialen bidez, hezkuntza-sistemek, kode bisualek eta egitura sinbolikoek ingurunea bizitzeko eta ulertzeko moduan nola eragiten duten aztertzen du Canepak.

Situ-akzioak proiektua

Situ-akzioak 2018an jarri zen abian, adin guztietako publikoari arte garaikidea hainbat ikuspegitatik hurbiltzeko. Proiektu honek erakusketa-espazioekin interakzioan aritzeko modu alternatiboak proposatzen ditu, ikaskuntza-prozesuetan eta esperientzia estetikoan jolasak betetzen duen funtsezko zeregina aintzat hartuta.

Aurreko edizioetan 84.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute proposamen hauetan, tartean Julio Le Parc eta Emma Kunz artistenak, baita artisten parte-hartzearekin ere, Priscila Fernandes, María Jerez eta Anna Irina Russell artistak kasu.

Jarduera paraleloak

Erakusketarekin batera, Tabakalerak saio dinamizatuak eskainiko ditu igandeetan, 11:00etan; parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Era berean, eskola-taldeentzako eta beste kolektibo batzuentzako jarduera espezifikoak programatuko dira goizetan, ohiko irekiera-ordutegitik kanpo.

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 26 de Marzo 2026
Al 19 de Julio 2026


fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 12 de Octubre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 24 de Enero 2027

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 01 de Octubre 2026
Al 15 de Noviembre 2026

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 18 de Mayo 2026
Al 28 de Febrero 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 de Septiembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).