artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Warhol, Haring eta Banksyren artelanen faltsifikazioak konfiskatu dituzte Italian

Belgikako enpresa batek mailegatutako 143 obra horiek Italiako hegoaldeko erakusketa batean zeuden ikusgai.

warhol-haring-eta-banksyren-artelanen-faltsifikazioak-konfiskatu-dituzte-italian
Pop to Street Art: Influences erakusketaren irudi bat. Arg/ Academy of Fine Arts of Reggio Calabria

| 12 de Mayo 2026

Reggio de Calabrian (Italia), Andy Warhol, Keith Haring eta Banksyri eskainitako pop art eta street art erakusketa bat artelan faltsuak zuritzeko erabiltzen ari zirela azaleratu da. Carabinieriek (Italiako jendarmeek) artista horiei faltsuki egotzitako obrak konfiskatu dituzte, Liejaraino (Belgika) iristen den nazioarteko ikerketa baten barruan. Obra horietatik 133, gehienak Warhol eta Haringenak zirelakoan, Reggion atzeman dituzte; beste hamarrak, Banksyrenak zirelakoan, Liejan identifikatu dituzte. Guztira 143 obra daude, beraz, ikerketaren jomugan. Beste hamaika adituen azterketaren zain daude oraindik. Ikertzaileen ustez, "Cariatide Operazioa" izenaz ezagutzen den falsifikazio-sare baten esku-hartzea dago guzti honen atzean.

Lanak "Pop to Street Art: Influences" izeneko erakusketan zeuden ikusgai, 2024ko uztailetik 2025eko urtarrilera bitartean, Arte Ederren Akademian, "P. Crupi" Kultura Etxean eta Arkeologia Museo Nazionalean. Operazioa Belgikako enpresa baten eta Akademiaren arteko mailegu-kontratu batean oinarritzen zen; kontratu horrek berrogeita hamar mila euro inguruko balioa zuen, eta horri sarreren eta bestelako merchandising produktuen irabaziak gehitu behar zaizkio. Mailegu ofizial gisa aurkezten zirenez, obrek esparru instituzional horren sinesgarritasuna bereganatzen zuten.

Ikertzaileek "dokumentu-zuritzea" deitu diote prozedura honi. Obra bat, nahiz eta kaskarra izan, zalantzan jartzea zaila bihurtzen da ziurtagiriz, ziguluz, katalogoz eta jatorri-istorioz inguratuta badago. Konfiskatutako 143 lanek —Warhol edo Haringenak zirelakoan— identifikazio-zenbakiak eta fundazioen erreferentzia faltsutuak dituzte. Banksyrenak direla diotenek, berriz, zigilu eta marka faltsuak dituzte.

Belgikako enpresa (haren izena ez dute publiko egin) agertzen da sarearen muinean: obrak hornitzen zituen eta, aldi berean, haien jatorri faltsua sortzen zuen. Belgikako hiru herritar daude auzipetuta, eta horietatik bi Liejan ikertzen ari dira; bat 143 lanak alokatu zituen egituraren burua dela uste dute. Etxeetan egindako miaketetan Banksyren beste pieza batzuk atzeman dituzte, baita dokumentu faltsuak modu antolatuan ekoizten zituztela pentsarazten duten frogak ere.

Auzi honek ohikoa den fenomeno bat jarri du agerian: ikusgarritasuna nahi duten erakunde publikoek "dena eginda" erako erakusketak onartzen dituzte, obren jatorria edo adituen irizpideak kontrolatu gabe. Trukean, mailegatzaile pribatuek balioztatze instituzionala lortzen dute, eta horrek obrak "aurkezgarri" bihurtzen ditu, eta ondorioz, saltzeko errazago.

Hortaz, ikerketa zabalik dago oraindik, batez ere Belgikan. Egozten zaizkien delituen artean falsifikazioa, iruzurra, gaizkile-elkartea eta dokumentuak faltsutzea egon daitezke.

Operazio hau Pisako fiskaltzak 2023an irekitako ikerketa batetik dator, Eurojustekin (Europako Batasuneko Justizia Lankidetzarako Agentzia) koordinatuta. Ikerketa horrek Italiar, Espainiar, Frantziar eta Belgikar estatuetan aktibo zegoen falsifikatzaile-sare bat desegin du. Agintariek Banksy, Warhol, Picasso, Modigliani, Monet edo Klimt-i egotzitako 2.100 obra faltsu baino gehiago konfiskatu dituzte, guztira 200 milioi euro inguruko balioa luketenak. Gainera, hainbat ekoizpen-tailer identifikatu dituzte, batez ere Toskanan eta Venezian. Ikertzaileek nabarmendu dutenez, enkante-etxe batzuek ere parte hartu dute Banksy edo Warholen obra faltsuen katalogoak eta erakusketak antolatzen, erakunde publikoetako erakusketak erabiliz piezei itxurazko zilegitasuna emateko, gero arte-merkatuan berriro saltzeko.

—JdA-tik ekarria.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 08 de Noviembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).