artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Basoan' erakusketa: bi emakume artistaren "sinbiosia", Gasteizko ARTgia sorgunea berrirekitzeko

Larraitz Ugartemendia artista gipuzkoarrak eta Jossette Dacosta margolari baxenabartarrak "belaunaldien arteko" erakusketa bat ondu dute. ARTgia sorgunearen "birsortze" gisa aurkeztu du Irantzu Lekuek, hainbat urte "'stand by'" egon ostean.

basoan-erakusketa-bi-emakume-artistaren-sinbiosia-gasteizko-artgia-sorgunea-berrirekitzeko
Larraitz Ugartemendia eta Jossette Dacosta, batera margoturiko koadroaren aurrean. ENDIKA PORTILLO / FOKU

Peru Amorrortu Barrenetxea [BERRIA.eus]
| 25 de Mayo 2026

Basoan izenak ez du tronpatzen: Euskal Herriko oihanak inspirazio hartzen dituzten margolanek osatzen dute Gasteizko ARTgia sorguneak aurkeztu berri duen erakusketa. Dena den, oihanekoa bada ere, Larraitz Ugartemendiak (Irun, Gipuzkoa, 1983) eta Jossette Dacostak (Bordele, 1944) ondu duten erakusketa ez da ohikoa, bi artisten arteko "sinbiosi mistikoaren" emaitza baizik. Hain zuzen ere, elkarrekin batera basoan margotuz sortu dute bi artistek erakusketaren buru egiten duen margolan handia. "Bi belaunaldiren mugaz gaindiko elkarrizketa artistikoa" da ondorioa.

Koadro horrekin batera, beste zazpi artelanek osatzen dute erakusketa. Lehena biek batera margotua da, baina gainerakoak, berriz, bi artistek beren bizitokitik gertuko basoetan beren kasa sorturikoak, eta elkarren ondoan, bata bestearekin elkarrizketan aurkeztu dituzte ARTgia sorguneko hormetan. Izura (Nafarroa Beherea) inguruko basoan ondu zuten lehen margolana, eta bertako zuhaitzak eta hostoak izan ditu inspirazio Dacostak, Bordelen jaioa izanagatik, han bizi baita. Oiartzungo (Gipuzkoa) oihanek piztu dute, berriz, Ugartemendiaren sormena.

Belaunaldiz eta mugaz gaindiko artea

Erakusketaren sorreraren istorioa azaldu du Ugartemendiak: Donibane Garaziko erakusketa batean egin zuten topo Dacostak eta biek. Berehala sentitu zuten bien arteko "konexioa", bien artelanek "motibo bera, natura" erabiltzen baitzuten. Orduan egin zion proposamena Dacostari: biek batera artelan bat sortzea, bien inspirazio komuna, basoa, gaitzat hartuta. Iratiko basoetan ez bezala, basoilarrik kantari ez zuten kausitu, baina bai bien arteko "ulermen magikoa". "Artearen bidezko elkarrizketa bat izan zen, ia hitzik gabekoa, zerbait mistikoa", oroitu du Ugartemendiak.

Dacostarentzat ere esperientzia kitzikagarria izan zen. "Erronka bat zen: sekula horrelako zerbait egin gabea nintzen", azaldu du artista baxenabartartuak. "Larraitzek lan handiagoa egin zuen nik baino", gaineratu du, guztien barre artean. Emaitzaz, ordea, harro agertu da, bien arteko elkarrizketa "kromatiko" horrek "basoaren izpiritua" islatzen duela iritzita. Bi artisten lanaren arteko antzak ere azpimarratu ditu Dacostak, Ugartemendiak egin bezala. Azken horrek ilusioz oroitu du Dacostak zer esan zion proiektua buruturikoan: "Zure obrak duela 40 urteko nire lanak gogorarazten dizkit".

Hain zuzen ere, ia lau hamarkadako tartea dago bi artisten artean, eta "belaunaldien arteko zubi" den arte bat sortu izanak pozten ditu biak ala biak. Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituen mugaren bi aldeak lotu izanari ere garrantzia eman dio sortzaile bikoteak: "Euskal Herriaren bi aldeak batzen dituen erakusketa Gasteizen aurkezteari bereziki sinboliko deritzot", azpimarratu du Ugartemendiak. Artea mugak, belaunaldiak eta hizkuntzak gainditzeko gai den tresna bat dela aldarrikatu dute biek.

ARTgiaren "birsortzea"

Irantzu Lekue eta Alba Tojo izan dira erakusketako komisarioak. ARTgia galeriaren "birsortze" gisa aurkeztu du lehenak erakusketa berria, pandemiaren garaitik "stand by" egon baita sorgunea, tarteka ekintza artistikoak antolatuz, baina garai bateko erakusketen segidarik gabe. "2020an gauza asko gertatu ziren, eta ezin izan nuen hemen pertsona bat mantendu sorguneaz arduratzeko, aurretik egin bezala", azaldu ditu Lekuek azken urteetako apaltzearen arrazoiak.

Orain, ordea, kausitu du Lekuek sorguneaz arduratzea ahalbidetuko dion kudeaketa kide berria: Murgiako (Araba) Alba Tojo artista gaztea da hori. Sarritan izan da Lekueren lankidea beste hainbat egitasmotan, eta ARTgia bere sormen estanpazioko tailerraren egoitza egin du orain. Horren erakusgarri, Tojoren torkuluak —estanpazioak egiteko balio duen prentsa kalkografikoak, alegia— hartzen du orain aretoaren erdigunea. Kudeatzaile berriarekin, espazioa "aukera berrietarako zabalik" dago orain, eta jarduerak ugarituko direla iradoki du Lekuek.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Octubre 2026
Al 21 de Febrero 2027

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 02 de Noviembre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Desde el 11 de Septiembre 2026
Al 16 de Octubre 2026

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 12 de Octubre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 de Octubre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 de Octubre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 de Octubre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).