artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Debris Stevensonen soinu urbano eta elektronikoek Tabakalerako eskailera nagusia hartu dute

Londongo (Ingalaterra) artistaren instalazio berriak bere eguneroko bizitzako soinuak grime eta Bass Culture generoen erritmo bizkorrekin nahasten ditu.

debris-stevensonen-soinu-urbano-eta-elektronikoek-tabakalerako-eskailera-nagusia-hartu-dute
Debris Stevenson, Tabakalerako eskaileretan.

| 2026ko Agorrilaren 27a

Tabakalerak The Music / Is the Body / Is the Word aurkeztu du, Debris Stevensonen soinu-instalazioa. Londongo artistak bere jardun artistikoaren bi oinarrien inguruko hausnarketa proposatzen du bertan: Bass Culture musika eta neuroqueertasuna.

Tabakalerako Scala programaren esku-hartze berriak bertako eskailera nagusia instalazio murgiltzaile bilakatuko du. Gaurtik aurrera, abuztuaren 6tik azaroaren 29ra bitartean egongo da entzungai soinu-esperientzia berria.

Debris Stevenson London ekialdeko Ilford auzoan hazi zen, familia mormoi batean. Musika elektronikoa, eta grime musika bereziki, haren ihesbide bihurtu ziren. Obra honetan, soinuok bere eguneroko bizitzako grabazioekin eta pertsona neurodibergente gisa duen esperientziarekin uztartzen ditu. Artistari 21 urterekin diagnostikatu zioten dislexia, eta, gaztetatik, jendearen usteei aurre egin behar izan zien.

Grime musika Bass Culture korrontearen funtsezko oinarrietako bat da. Londongo ekialdeko musika urbanoaren genero honek 2000ko hamarkadaren hasieran du jatorria. Ezaugarri nagusiak ditu erritmo azkarrak eta hiriko bizitzaren esperientziei eta erronkei buruzko letrak. Hala, Londongo gazteen artean musika-adierazpide ezagunenetakoa da.

Tabakalerak gaur aurkeztu duen obrak grime eta Bass Culture generoen erreferentzia kultural asko dauzka oinarrian. Bass Culture soinu-tradizioak Karibetik Erresuma Batura hedatu eta herrialdeko musika elektronikoa errotik eraldatu zuen.

The Music / Is the Body / Is the Word instalazioak ikusleak gonbidatu nahi ditu bizitzan zehar aurre egin behar izan dieten alderdiekin konektatzera. Piezaren narratiba solairuz solairu doa garatzen, bai fisikoki, bai soinuz, Tabakalerako eskailera nagusian gora egin ahala.

Biografia

Debris Stevenson antzerkigilea da, grime generoko poeta, diziplina anitzeko artista, akademiko neurodibergentea eta raver profesionala. 20 urte daramatza idazten, antzezten eta sortzen; 30 herrialdetan baino gehiagotan aritu da, eta Nottinghameko Unibertsitatean poesiako modulu akademikoak diseinatu ditu.

POET IN DA CORNER (Royal Court) Stevensonen lehenengo grime musikalak bira nazionala egin zuen Erresuma Batuan 2020an. MY BROTHER'S A GENIUS obra (Theatre Centre, Theatre Sheffield, National Youth Theatre) eskola eta antzoki askotan antzeztu zuten 2026ko udaberrian. Eta Simon Evansekin batera egokitutako CYRANO DE BERGERAC obra (Royal Shakespeare Company), Adrian Lester protagonista duela, Londongo West Enden (Noël Coward Theatre) dago ikusgai gaur egun.

Informazio praktikoa

  • Izenburua: The Music/ Is the Body/ Is the Word
  • Artista: Debris Stevenson
  • Komisarioa: Oier Etxeberria
  • Egunak: 2026ko abuztuaren 6tik azaroaren 29ra
  • Ordutegia: asteartetik igandera, 10:00 – 21:00



ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 24a

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.