artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Balentziagaren marrazki eta oharrak bildu dituzte erakusketa batean

Eusko Jaurlaritzak iaz erosi zion funtsa Lorenzo Riva diseinatzaile italiarrari, eta Euskadiko Artxibo Historikoaren barruan dago. 8.000 erreferentzia baino gehiago ditu.

balentziagaren-marrazki-eta-oharrak-bildu-dituzte-erakusketa-batean
Gaur goizean aurkeztu dut erakusketa, Getarian. Gorka Rubio / Foku

Mikel Lizarralde [BERRIA.eus]
| 2023ko Apirilaren 4a

Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga museoak Balentziaga Etxearen marrazkiak 1943-1964-Riva funtsa. Euskadiko Artxibo Historikoa erakusketa zabaldu du gaur, Eusko Jaurlaritzak Lorenzo Riva diseinatzaileari erositako funtsen barruan bildutako marrazkiak, zirriborroak eta oharrak jasotzen dituena. Erakusketa maiatzaren 21era arte egongo da ikusgai, eta, ondoren, agiriak Balentziaga museoan bertan geldituko dira, han aztertu eta ikertu ditzaten. Hori dela eta, erakusketaren bidez, bildumaren garrantzi historikoa zabaldu, haren jatorriaren balioa azpimarratu eta haren "edertasunaren" berri zabaldu nahi dute, museoko arduradunek azaldu dutenez.

Erakusketak ikusgai jartzen du Balentziaga etxean XX. mendearen erdialdeko hamarkadetan egindako lanaren prozesua, 120 marrazki eta dokumenturen bidez. "Diseinua kontzeptualizatzen denetik aurkezten den arteko prozesua azalduko da [erakusketan], eta zati handi bat egikaritzeari buruzkoa da". Zenbait eskuk eta askotariko teknikak erabiliz egindako zirriborroez gain, hainbat dokumentu pribatu eta Cristobal Balentziagak eskuz idatzitako ohar ugari ere bildu dituzte. "Dokumentuok agerian uzten dute jostunak etengabeko inplikazioa izan zuela prozesu osoan, eta multzoari interes gehigarria ematen diote", erakusketaren arduradunek azaldu dutenez.

Funtsaren ia bostena aurretiazko zirriborroek osatzen dute. Oharrik gabeko marrazkiok esplorazio ideiak irudikatzen dituzte, eta ez dira nahitaez bildumako modelo bihurtzen. Horietan, nabarmentzekoa da, museoaren arabera, 1951ko udako bilduman aurkeztutako modelo erdi estutu bat, zeina mugarri izan zen modaren historian.

Erakusketaren zatirik garrantzitsuena 1956. eta 1962 bitartean egindako tailerreko zirriborroei dagokie. Marrazkion bidez, Balentziaga etxeak denboraldi bakoitzean aurkezten dituen modeloei buruzko informazio zehatza ematen da. "Zirriborroetan, erregistro zenbaki bat, gauzatzeaz arduratzen den premièÀƒÂ‚À‚€re d'atelier delakoaren izena eta aurkeztuko duen manikiaren izena jasotzen da". Zirriborro asko materialei eta hornitzaileei buruzko oharrekin eta ehun laginekin osatzen dira.

Balentziagak berak eskuz idatzitako oharretan, zenbait modeloren eraketari buruzko aldaketak eta argibideak ere ikus daitezke. Horietan, Balentziaga etxearen ekoizpen prozesuaren beste alderdi bat islatzen da. Bilduma aurkeztu arte, modelo bakoitzak aldaketa puntualak izan zitzakeen, hala gauzatzeari dagokionez nola multzoko beste jantzi batzuekiko harremanari dagokionez.

Zirriborro komertzialak ez dira hain ohikoak Riva funtsean; 1950eko hamarkadakoak dira, eta bildumen aurkezpenetarako egiten ziren. Desfile horiek, Parisko etxean ez ezik, Europako eta Amerikako beste

hiri batzuetan ere egiten ziren. Kategoria honetan sartzen dira, halaber, erosketa prozesuan hainbat bezerori bidalitako zirriborroak, bai eta publizitate eta sustapen xedea izan zezaketen zirriborro landuagoak ere.

Artxibo publikoa

Halako tamaina eta garrantzia duen artxibo ezagun bakarra da hau. Munduko beste ezein museok ez du gordetzen jostunari buruzko halako beste dokumentu funts espezifikorik, eta gaur egungo Balentziaga etxeak soilik du funts handiago bat, baina ez dago sarbide publikorik haren artxiboetara jotzeko.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak adierazi duenez, "Balentziagaren mota horretako lehen bilduma da, eta arlo publikoaren esku dago; beraz, ondarearen ikuspegitik oso aberasgarria da euskal kultur ondarea eratzeko".

Balentziaga museoko zuzendari Miren Vivesen ustez, zirriborroen bilduma horrek "bultzada handia ematen die museoko dokumentu funtsei. Erosketa horren bidez, museoarekin lotutako dokumentu ondarearen erreferentzialtasuna eta nazioarteko proiekzioa sendotu eta indartu dira".

Funtsari esker, ikerketa ildo garrantzitsuak zabalduko dira, eta, ondorioz, Cristobal Balentziagaren sormen prozesuari buruzko ezagutza sortuko da.


irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 20etik
2026ko Azaroaren 07ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.