artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gehiegi eta gutxiegi

Yayoi Kusama. 'Infinituaren ispilu-gela - Gizakientzako zorion-guraria unibertsoaz harainditik igorria' | Non: Bilboko Guggenheim museoan.

gehiegi-eta-gutxiegi
Yayoi Kusamaren instalazioaren irudi bat. Arg/ YAYOI KUSAMA / GUGGENHEIM MUSEOA

Garazi Ansa [BERRIA.eus]
| 2023ko Ekainaren 8a

Aurreko batean ere aipatu nuen azkenaldian erakusketetara konpainiarekin joan ohi naizela. Eta azkena bisitatutako mostran ere hala egin nuen. Lana dela eta, zortea dut, museo gehientsuenetara sartzeko ez baitut ordaindu beharra izaten. Nirekin datozenen kasua, aldiz, ezberdina da, haiek beti ordaindu behar izaten dutelako sartzeko, ordaindu beharreko sarrerarik baldin bada behintzat. Gehientsuenetan nahiko kopuru sinbolikoak izaten dira, ordaingarriak. Azken honetan, ordea, Guggenheim museora joan ginen: 18 euroan sarrera. Eta horri gehitu beharrekoak joan-etorriko gastuak, bereziki Bizkaitik kanpo bizi garenontzat merkeak ere ez direnak.

Jakin bagenekien aspalditik Guggenheim museoa ez dela bertako herritarroi begira funtzionatzen duen instituzioa, baina arrakala hau gero eta handiagoa den sentsazioa dut. Eta museo honen barnean gauzatzen diren erakusketen inguruko kritika idaztearen inguruko hausnarketak, kezkak eta zalantzak ere sorrarazten dizkit horrek: norentzat idazten dut, testu hau irakurriko duen gehiengo handi batek ziurrenik bertaratzeko aukerarik izango ez baldin badu? Zilegi da termino hauetan Guggenheimeko erakusketa batez idaztea?

Kezka eta zalantza hauen artean, azkenean baiezkoari heldu diot, nahiz eta oraindik kontu eztabaidagarria izaten jarraitu niretzat, hari buruz ez idazteko erabakia hartuta ere museoaren politika hauek bere horretan jarraituko baitute, eta honela, berriz, ikusgarritasun apur bat behintzat hartuko du kontuak. Bestetik, gainera, erakusketen aldi baterako izaera dela eta, ohikoa da hainbat mostraren berri murmurio, zurrumurru eta xuxurlen bidez soilik izatea. Hala bada, honakoa ere izan dadila beste murmurio, zurrumurru edo xuxurla bat.

Izatez, Lynette Yiadom-Boakyeren banako erakusketa ikustera joan ginen museora, baina sarreraren 18 euroak ahalik eta gehien amortizatu behar zirenez, bertako gainontzeko proposamenak ere ikusteko aprobetxatu genuen. Batzuk interesgarriagoak iruditu zitzaizkidan besteak baino, baina guztietan arreta gehien eman zidana Yayoi Kusamaren Infinituaren ispilu-gela - Gizakientzako zorion-guraria unibertsoaz harainditik igorria instalazioa izan zen. 103 gelan dago, ikus-entzunezkoak egon ohi diren horretan, eta ia inertziaz hurbildu ginen, museoan bisitatzea falta zitzaigun azken aretoa zelako, baina esperantza handirik gabe. Izan ere, Interneten martxan zeuden erakusketak ikusteko orduan, Kokoscha, Miro eta Yiadom-Bakyeren banakakoak soilik ematen ziren jakitera. Zer pentsatua ere ematen du.

Aretoaren atarian Kusamaren bizitzari buruzko hainbat zertzelada agertzen dira alde batean, eta bestean, instalazioari sarrera ematen dion testua dago. Baina bertan ere, artistaren bizitzaren halako laburpen bat soilik biltzen da, instalazioari buruz apenas deus esan gabe. Aitortu beharra dut ez naizela bereziki Kusamaren lanen zalea, baina museo barnean ginenez, eta dena ikusteko hura bakarrik falta zitzaigunez, barnera sartu ginen. Espazioaren erabilera dela-eta bideo-instalazio bat topatzea espero nuen, baina horren ordez, ikaragarrizko ilara izan zen aurkitu genuena: gela ilun batera barneratzen zihoana eta, bertan, tamaina handiko kutxa bat inguratzen zuena.

Ilara txikitzen zihoan heinean, instalazioa ikusteko kutxara sartu beharra zegoela ulertzen joan ginen. Sartu eta atera. Sartu eta atera. Minutu baten bueltan, pauso bat ematen genuen aurrera. Ia 20 minutu egongo ginen ilaran museora etorritako turista atzerritarrez inguratuta. Luze egin zitzaigun itxarotea. Kuriositatea areagotuz zihoan. Azkenean, iritsi zen gure txanda, eta instalazioaren zaintzaileak kuboaren atea ireki zigun.

Han hasi zen kolore festa, kolore zaparrada. Instalazioaren izenaz ez nintzen akordatu ere egiten, baina haren beharrik ere ez zegoen. Ez da arrazoimenaren bidez hurbiltzeko proposamena, baizik eta gorputz-esperientziatik gozatzekoa. Ispiluzko hormetan islatzen diren kolore bizietako argiek liluratu egiten dute, baina haren kontzientzia hartu baino lehen ireki du berriz ere zaintzaileak kuboaren atea. Kanpora joateko ordua da. Eraginkortasunaren izenean, ilaran dauden gainontzeko turistak ere instalazioan sartu ahal izateko bakoitzaren esperientzia murrizteko erabakia hartu dute. Murmurio, zurrumurru edo xuxurla hutsa izan da azkenean gorpuztutakoa, beste ezertarako aukerarik ez dut izan, tamalez; ez instalazioan lasai egotekoa, ez eta instalazioaz lasai gozatzeko ere.

Irteerara jo dugu, eta 18 euroek eskainitako goiz gazi-gozoari amaiera eman diogu.


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 23tik
2027ko Otsailaren 07ra

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 03tik
2027ko Urtarrilaren 10era

essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.