artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Estel obra Kursaaleko Gabonetako argiztapenaren protagonista

Kursaal Kongresu Jauregia eta Tabakalera elkarlanean aritu dira bigarren urtez, Jauregiaren fatxada ikonikoaren gabonetako argiztapena sorkuntza digitaleko obra bat izan dadin. Bi erakundeek, berrikuntza eta zabalkunde kulturalaren aldeko apustua berretsiz, laugarren aldiz indarrak batu dituzte proposamen artistiko berri bat garatzeko, eta horrela, fatxada mihise digital bihurtuko da berriro gabonetan.

estel-obra-kursaaleko-gabonetako-argiztapenaren-protagonista
Estel. Alba G. Corral

| 2022ko Abenduaren 20a

Alba G. Corralen bigarren pieza da egunotan Kursaalean proiektatuko dena; 2022ko irailean, Entremaliat instalazioa aurkeztu zuen bertan. Eraikinarekin elkarrizketa bat sortu zuen arte generatiboko pieza izan zen hura, argia paisaiaren beste elementu bat bezala erabiltzen zuena. Oraingoan, Katalunian (La Ràpita) bizi den artistak Estel (katalanez) izeneko pieza garatu du. Hitz hori astroekin lotzen da eta zeruan ikusten den edozein gorputz zerutiar eta distiratsuri erreferentzia egiten dio. Instalazioa programazio-algoritmoekin eta pintura digitalaren teknika denbora errealean erabiliz sortu da, eta zeruan irudizko astroen fintasuna, pintzel digitalen magia eta izar-partikulen lehergarritasuna kontatzen ditu. Aurreko obraren kasuan bezala, orain aurkezten den 7 minutu eta 42 segundoko lana, Medialab Tabakaleran garatu da.

Alba G. Corral (Madril, 1977), La Rápitan (Katalunia) bizi den, artista bisuala, kode garatzailea eta irakaslea da. Informatika ingeniaritzako ikasketak ditu eta azken hamarkadan softwarea erabiltzen du bere sorkuntza artistikoetarako. Bere praktika zuzeneko emanaldien, bideoaren, baliabide digitalen eta narrazio abstraktuak aztertzeko baliatzen dituen instalazioen bidez hedatzen da. Zuzeneko ikus-entzunezko emanaldiengatik egin da ezaguna bere izena, musikariekin lankidetzan, denbora errealeko kodifikazioa eta elaborazioa integratuz.

Irakasle-lanean diseinatzaileei eta artistei zuzendutako ikusizko programazioa irakasten du hainbat gunetan solasaldietan, tailerretan eta software irekiko tresnekin kode sortzailea lantzen duten lantegietan.

Fatxada hilaren 22an piztuko da, 18:00etan, eta urtarrilaren 6ra arte egongo da ikusgai, egunero 18:00etatik 22:00etara.


essence

Essence

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

fig-bilbao

FIG Bilbao

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Azaroaren 26tik
2026ko Azaroaren 29ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.