artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Plácido Arangori omenaldia egingo diote Arte Ederren Bilboko Museoa berrirekitzearen karietara

Plácido Arango Prado Museoaren Errege Patronatuko presidente izan zen (2007 - 2012) eta ondoren, 2015ean; bere antzinako arte-bildumako 25 maisulan eman zituen dohaintzan. Museoaren berriz irekitzeak Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinatutako handitze arkitektonikoaren amaierarekin dator.

placido-arangori-omenaldia-egingo-diote-arte-ederren-bilboko-museoa-berrirekitzearen-karietara
Arangoren omenezko erakusketa, Madrilgo Prado Museoan. Arg/ Arte Ederren Bilboko Museoa

| 30 Juin 2026

Plácido Arango (Tampico, Mexiko, 1931-Madril, 2020) Prado Museoaren Errege Patronatuko presidente izan zen 2007 eta 2012 artean. Erakundearekin zuen lotura estua eta konpromisoa bere dohaintza eskuzabaletan islatu ziren. 2015ean bere antzinako arte-bildumako 25 maisulan eman zituen dohaintzan, besteak beste, Pedro de Campaña, Luis de Morales, Luis Tristán, Francisco de Zurbarán, Herrera el Mozo, Valdés Leal, Corrado Giaquinto eta Francisco de Goya artisten lan bikainak. Dohaintza horrek eta 1991n egindakoak (Goyaren Kapritxoak serieko 80 grabatuk osatua) Plácido Arangoren izena gehitu zion zerrenda bikain bati: Prado Museoaren bildumen kalitatea eta irudikapen historikoa zabaltzen lagundu dutenena.

Gertaera gogoangarri hori dela eta, Bilboko museoak bere jatorrietara itzuliko du begirada, mende bat baino gehiagoko historian zehar bildumazaletasun pribatuak bere funtsak osatzeko eta aberasteko egindako ekarpen erabakigarria aitortzeko.

Testuinguru horretan kokatzen da Hasieraren bilaketa, Plácido Arangori egindako omenaldia. Izan ere, Arangok bildumagile eta mezenas gisa izandako ibilbideak iraupen luzeko ekimen bat inspiratu du, eta haren ondareak Arte Ederren Bilboko Museoa bisitatuko du berriro, hurrengo lau urteetan, museoko lehenengo bost aretoetan.

Dohaintza, gordailu eta artelanen maileguen bidez Arangok bilduma publiko ugariri egindako ekarpenaren aitortza honek proiektuarekiko atxikimendu zabala piztu du. Europan eta Ameriketan erreferentzia diren museo eta bildumek hartuko dute parte proiektuan. Horrela, bildumazaletasun garaikidearen figura esanguratsuenetako bati egindako nazioarte mailako omenaldi baten erdigune bihurtuko da Bilbo.

Proiektuaren abiapuntuak bildumagilearen ondarearen filosofia jasotzen eta zabaltzen du, haren seme-alabek, Plácido, Francisco eta Maite Arango García-Urtiagak, obrak lagatzeko hartutako konpromisoari esker.

Agravitas. Foster eta Uriarteren handitzea Bilboko Museorako

Arte Ederren Bilboko Museoa bere historiako zenbait garai adierazten duten hiru eraikinez osatuta dago, eta bertan dago Espainiar estatuko bilduma publiko entziklopediko garrantzitsuenetako bat. Bilduma hori XX. mendearen hasieran sortu zen, ekimen publikoak eta pribatuak partekatutako ahaleginari esker. Bildumaren ezaugarrietako bat da funtsen %70 inguru legatu eta dohaintzetatik datorrela.

Elkarrekin daude pintura, eskultura, obra grafikoa eta ikus-entzunezkoa, diseinua, arkitektura eta arte aplikatuak, XIII. mendetik XX. mendera bitarteko kronologia nagusian. XXI. mendeko gero eta lan gehiago daude, eta arreta berezia jartzen da euskal artean, baita diseinuan eta arkitekturan ere. Izen handien artean, hauek daude: Lucas Cranach Zaharra, Martin de Vos, Grekoa, José de Ribera, Francisco de Zurbarán, Bartolomé Esteban Murillo, Sofonisba Anguissola, Orazio Gentileschi, Francisco de Goya, Joaquín Sorolla, Mary Cassatt eta Paul Gauguin. Arte garaikidearen erreferente gisa, Ignacio Zuloaga, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Francis Bacon, Antoni Tàpies, Cristina Iglesias, Richard Serra, Susana Solano eta Miquel Barceló artistak dituzte lagun.

Urriaren 5ean, bere hirugarren arkitektura inauguratu ondoren –Norman Foster eta Luis María Uriarteren Agravitas–, museoa etorkizunerako prestatzen ari da, bere gaitasunak nabarmen handituz. 48 milioi euroko aurrekontuarekin, handitzeak 6.000 metro koadro gehitu ditu, eta lehendik zeuden beste 8.000 metro koadro birgaitu dira. Elementu nagusia galeria berria da, 2.500 metro koadro eta sei metroko altuera duen eremua, kanpoko terraza batera ateratzen dena eskultura erakusteko. BBK Banku Fundazioarekin batera kudeatuko den anbizio handiko erakusketa-programa jasoko du gune horrek.

Proiektuaren lehen mugarria, Arriaga Atari berria –Fosterren hitzetan, "museoaren bihotza" izango dena–, joan den astean aurkeztu zuten jendaurrean. Bertan, Richard Serraren Bilbo eskultura dago ikusgai, Plácido Arangoren seme-alaben dohaintzaren bidez museora itzuli zena. Hala, artearenganako grina besteekin partekatzeko hark izan zuen eskuzabaltasuna betikotu dute.

Hasieraren bilaketa

Arkitekturaren zabalkuntzaren azken txanpan, Arte Ederren Bilboko Museoa inaugurazio-programa bat prestatzen ari da, bildumari protagonismo berezia emango diona. Artelanen corpus zabala, neurri handi batean, jatorri pribatuko artelanen eta arte-bildumen dohaintza eta gordailuen emaitza dena.

Aintzatespen hori Plácido Arangoren inguruan egituratuko da. Haren eskuzabaltasunak mesede egin zien hainbat erakunde garrantzitsuri, hala nola New Yorkeko Metropolitan Museumi, Prado Museoari, Arte Ederren Bilboko Museoari eta Arte Ederren Asturiasko Museoari, besteak beste.

Octavio Paz (Mexiko Hiria, 1914-1988) idazlearen testu batetik datorkio izena ekimenari, Hasieraren bilaketa. Arangoren herrikide eta lagun pertsonala izan zen Octavio Paz. Izenburuak bilaketa grinatsuaren nahiari egiten dio erreferentzia, non jatorria eta etorkizuna bateratzen diren.

Jarraitutasun-espiritu horrekin, Arango bildumako ehun artelan baino gehiago egongo dira erakusketako hainbat ibilbidetan, 2030eko amaierara arte. Aipagarria da artelan klasikoen multzo aparta, egile hauen lanekin osatua: Pedro de Campaña, Grekoa, Ribera, Zurbarán, Van der Hamen, Murillo, Antonio Pereda, Goya, Fortuny eta Zuloaga. Arte modernoak eta garaikideak penintsulako arterantz ere gidatuko dute, oraingoan ikuspegi internazionalagoarekin lagunduta, honako hauen adibideei esker, besteak beste: Kees van Dongen, Albert Gleizes, Joan Miró, Germaine Richier, Jean Dubuffet, Antoni Tàpies, Andy Warhol eta John Chamberlain.

Azkenik, eskultura monumentalak hartuko du protagonismoa, proiektua espazialki luzatuz museora sartzeko plazetaraino –Pablo Palazuelo eta Cristina Iglesiasen artelanekin–, Arriaga Atari berriraino –bertan zintzilikatuko da Eduardo Chillidaren Calderri Omenaldia– eta aire zabaleko eskultura-terrazaraino –zeinak Anthony Caroren pieza bat hartuko duen–.

Familiak orain lagatako pieza bikainei, eta bizi zela museo eta bildumei emandakoei gehituko zaizkie Arangoren interes bildumazale bera eduki zuten eta haren adiskide izan ziren beste bilduma eta erakunde batzuetako obrak.

Urrian proiektuaren aurkezpenean parte hartuko duten obra gonbidatuen artean, Estatu Batuetako museo eta bildumen zenbait mailegu nabarmentzen dira, haiekin harreman berezia izan baitzuen Arangok. New Yorkeko Metropolitan Museumek Paolo Veroneseren Santa Katalina Alexandriakoa espetxean mihisea utziko du. San Diego Museum of Artek, berriz, Juan Sánchez Cotánen Natura hila irasagarrarekin, azaburuarekin, meloiarekin eta pepinoarekin ospetsuaren lagapenarekin parte hartuko du, penintsularen artean natura hilaren generoaren sorreraren gailurra den lana, Arangoren interes bildumagile nagusietako bat. Velázquezen Neska koxkor baten erretratua lanak, New Yorkeko Hispanic Societyk maileguan utzitakoak, bete gabe geratu ziren bildumazaleen nahien testigantza emango du.

Azkenik, proiektuaren filosofiarekin bat datorren beste obra bat 1 zenbakia duen esfera izango da, Venezuelako Gego artistarena, Patricia Phelps de Cisnerosen bildumatik datorrena. Azken horrek, gainera, Arte Ederren Bilboko Museoari emateko konpromisoa hartu du, hain zuzen ere, Plácido Arango adiskide onaren oroimenez.

Arango Katedra

Hasieraren bilaketa proiektua gauzatzearekin batera, Arte Ederren Museoak Arte Ederren Bilboko Museoko Arango Katedra sortu du. Programa akademikoa udazkenean inauguratuko da, Metropolitan Museum of Arteko Keith Christiansen arte-historialari eta Europako Pintura kontserbatzaile emerituaren eskutik.

Plácido Arango

Prado Museoaren Errege Patronatuko kide, 1986an izendatua, eta 2007tik 2012ra arte presidente, harik eta ohorezko patroi izatera igaro zen arte. Ekonomialaria eta enpresaria, Zientzia Ekonomikoetan doktorea izan zen Mexikoko Institutu Teknologiko Autonomoan, eta erakunde horretan Honoris Causa doktoretza ere jaso zuen. Mexikarra eta espainiarra zen, eta Madrilen bizi izan zen 1966tik aurrera. Asturiasko Printzearen Fundazioko presidente izan zen 1987tik 1996ra arte, eta BBVA Fundazioko batzordekide. Liburutegi Nazionaleko Patronatuko kide eta Arte Ederren San Fernandoko Errege Akademiako kide, New Yorkeko Metropolitan Museum of Arteko, Tufts Universityko (Massachusetts) eta, 1994tik aurrera, Prado Museoaren Lagunak Fundazioko kide izan zen. Isabel Katolikoaren eta Meritu Zibilaren gurutze handiak, Arte Ederren urrezko domina eta Juan Lladó mezenasgo kulturaleko saria jaso zituen. Asturiasko adopziozko seme izan zen. Penintsulako antzinako artearen bilduma garrantzitsua osatu zuen, baita modernoarena eta garaikidearena ere, nazioarteko maisuak ere barne hartzen dituena. 1991n, Goyaren Kapritxoak seriearen lehen edizioa eman zion Prado Museoari (1991ko abenduaren 5eko ministro-agindua). 2015ean, biziarteko gozamen-eskubidearekin, bere antzinako arte-bildumako hogeita bost maisulan eman zituen dohaintzan, besteak beste, Pedro de Campaña, Luis de Morales, Luis Tristán, Francisco de Zurbarán, Francisco de Herrera el Mozo eta Juan de Valdés Leal artisten pinturak, eta Francisco de Goyaren Bordeleko zezenak grabatu-seriearen kopia bat.


amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 23 Juin 2026
Au 06 Septembre 2026

inurri-bideak

Inurri bideak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

testigantza-liburu-bat-oteizaz-oteizarengatik-eta-oteizari

Testigantza liburu bat Oteizaz, Oteizarengatik eta Oteizari

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 27 Juin 2026

Jorge Oteiza "ezagutzeko" liburu bat ondu du Jose Julian Bakedanok, Pamielarekin. Eskultorearekin izandako "harremana" inportantetzat daukaten 36 lagunen ahotsak jaso ditu, Atxagarena eta Moneorena tartean, eta dozenaka argazkirekin osatu du lana.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).