artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Landarte programaren hamargarren aldian, bost artistak proiektu bana eginen dute, Leotzen, Mirafuentesen, Miranda Argan, Elon eta Uskartzen

Iratxe Perez, Jaime Remirez de Ganuza, Silvia Aierra, Hasier Larretxea eta Irantzu del Valle sortzaileak ariko dira lanean. Hasiak dira herriekin harremanetan jartzen, eta asmoa da proiektuak udazkenerako bukatzea.

landarte-programaren-hamargarren-aldian-bost-artistak-proiektu-bana-eginen-dute-leotzen-mirafuentesen-miranda-argan-elon-eta-uskartzen
Landarte programaren aurtengo edizioko partaideak, instituzio publikoetako zenbait ordezkarirekin. NAFARROAKO GOBERNUA

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2 Juillet 2026

Pausoz pauso aurreraka ibiltzeari utzi gabe nahi du atzera begiratu Landartek. Landa eremuan arte garaikidearekin lotutako kultur sorkuntzako prozesuak sustatzeko helburuz sortu zuen programa Nafarroako Gobernuak, 2017an. Garaian garaiko egoerei moldatuz egin du aitzinera orain arte, eta hamargarrenez antolatu dute aurten. Ordea, antolatzaileen iritziz, nahiz eta urteurren borobila dakarren aldiak aukera paregabea zabal lezakeen abiada pixka batez moteltzeko, kasik pausatzeko, eta eginiko urratsak omentzeko, haiek nahiago dute arian segitu."Landarteren hamargarrena ez da izanen omenaldi kutsuko aldi bat, baizik eta orain arteprogramaren zutabe izan direnak baliozkoak direla azpimarratzeko beste aldi bat; hori baita zerbaitek funtzionatzen duela berresteko modurik hoberena: jarraitzea".

Nafarroako GobernukoKultura zuzendariIñaki Apeztegiarenak dira hitzok,gaur Iruñeko aurkezpenean esanak. Hark jakinaraziditu aurtengo programari buruzko datu inportanteenak ere: herrien eta artisten izenak.Leotzen, Mirafuentesen, Miranda Argan, Elon eta Uskartzen eginen dute Landarte oraingo honetan, eta artista hauek ariko dira udalerri horietako bakoitzean lanean, hurrenez hurren: Iratxe Perez Barandalla, Jaime Remirez de Ganuza, Silvia Aierra, Hasier Larretxea eta Irantzu del Valle.

Landarte aurrenekoz abiarazi zutenez geroztik, eta aurtengoak artean aintzat hartu gabe, guztira 74 prozesu artistiko garatu dira programaren gerizpean, eta 88 artista edo kolektibok hartu dute parte, zehazki. Haiek guztiak sustatzeko helburuz urteotan eginiko lan eskergak daukanbalioa nabarmendu du Apeztegiak:"Programak lortutakoakarte komunitarioen garrantzia utzi du agerian".

Artistak herriari, herriak artistari

Ohi denez, hautatutako artista bakoitzari herri bat esleitu diote antolatzaileek."Bertan" ez ezik, artistak "bertako herritarrekin" jardun daitezela da asmoa; artisten eta herri bakoitzeko herritarren arteko harremanek ardaztu dezatela proposamen bakoitza.

Hain justu ere horretarako, programaren koordinatzaileek ez dute proposamen bakoitzaren alderdi formalei loturiko baldintzarik jartzen. Hori hala, bukaerako emaitza izan daiteke ikus-entzunezko pieza bat, antzerkian oinarritutako proposamen bat, askotariko adierazpide artistikoak biltzen dituen proposamen zabal bat... eta berdin da, horregatik, artista bakoitzak zer diziplinatan garatu duen bere ibilbide profesionala ordura arte. Nahi duen norabidea hartzen ahalko du orain.

"Libre" aritzen ahalko delako pozik azaldu da, besteak beste, Iratxe Perez Barandalla. Zinemagilea eta ekoizlea da, eta orain artean dokumentalgintzan urratu du bidea bereziki. Leotz udalerrian aritzea egokitu zaio, eta dagoeneko ari da buruari bueltaka, bertan zer sortu gogoetatzen. "Ikus-entzunezkoen munduan aritua naiz orain arte, baina oraingo honetan ez dut zertan horretan zentratu. Adibidez, gaur-gaurkoz, ni gehiago ari naiz pentsatzen ea nola lor dezakedan Leotz udalerriaren parte diren hamabi herrietako bizilagunak bilduko dituen zerbait sortzea". Ilusioz azaldu ditu oraintxe bertan dauzkan zalantzak, artean esploratu gabeko bideetan murgiltzeak irrika pizten dion seinale. "Ez dut baztertzenadibidez dantzari edo musikari buruzko zerbait txertatzea...", egin du aitorpena, pozik.

Antzera, esleitu dioten herriak iradokitzen dionari tiraka eginen du lan Jaime Remirez de Ganuzak ere.Batik bat diseinuan aritua da orain arte, baina gaur egun ikus-entzunezkoetan oinarritutako ikerketa bat garatzen ari da Soriako (Espainia) Tierras Altas eskualdean, eta filmaketa modu analogikoetan eta idazketan dago interesatua; Mirafuentesen aritzea egokitu zaio orain. Bestalde, Hasier Larretxeaidazleak Elon garatu beharko dubere proposamena; Irantzu del Valle artista eszenikoa Uskartzen jardunen da, eta Silvia Aierra argazkilaria, berriz, Miranda Argan izanen da.

"Gakoa izanen da ongi antzematea guk [artistok] egin ditzakegunetatik zerk harrapa ditzakeen herritarrak gehien; zerk eragiten ahal dien lilura eta plazera. Erne ibili beharko dugu, sinbiosi horren bila"

SILVIA AIERRA. Artista

Prozesuen hastapenetan dira guzti-guztiak.Hasiak dira herriekin harremanetan jartzen, baina ondoko urratsak non-nola egin ari dira erabakitzen. Ayerraren esanetan, "asmatu" nahibadute, ezinbestekoa izanen zaie norberaren bulkadeiez ezik herritarrenei ere erreparatzea. "Igual kontua ez da hainbeste zer nahi dugun egin, eta ezta herritarrek gugandik zer espero duten ere. Agian gakoa izanen da ongi antzematea guk egin ditzakegunetatik zerk harrapa ditzakeen herritarrak gehien; zerk eragiten ahal dien lilura eta plazera. Erne ibili beharko dugu, sinbiosi horren bila".


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).