artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Arte garaikidearen historia dokumental batera ekarri du Tamara Garciak, feminismotik berrikusita

Sei atal ditu eta 'Harri Biguna' du izena. 1960ko hamarkadatik 2000ko hamarkadara bitartean, kontakizun ofizialetik kanpo geratu direnen ahotsak jasotzen ditu lanak. Haren sorkuntzan emakumeek baino ez dute parte hartu.

arte-garaikidearen-historia-dokumental-batera-ekarri-du-tamara-garciak-feminismotik-berrikusita
Tamara Garcia 'Harri Biguna' dokumentalaren zuzendaria gaur goizean lanaren aurkezpenean, Bilboko Arte Ederren Museoan. ARITZ LOIOLA / FOKU

June Montero Viguera [BERRIA.eus]
| 2 Juillet 2026

Orban zuri txikiak dituen pantaila beltzaren erdian mezu bat taupaka: "Artelanak ez dira norbanakoenak, testuinguru batean jaiotzen dira". Esaldi horrek jasotzen duHarri Biguna dokumentalaren funtsa. Tamara Garcia zinemagile eta kontserbatzaileakzuzendu du, sei atal ditu, eta emakumeek sortua eta emakumeek sortu izan dutenari buruzko dokumentala da: kameraren aurrean eta atzean haiek egon baitira. Leiarraren gibelean, emakumez soilik osatutako lantaldea; eta aurrean, emakume artistak eta kontserbatzaileak.Garciak azaldu duenez, arte garaikidearen historia "berrikusteko" baliatu du ikuspuntu hori lanean. Dokumentala 1960ko hamarkadan abiatzen da, eta berrogei urtean Euskal Herriko arteak izandako bilakaeraren inguruan hausnartzen du. Sei atalak ikusgai daude EITBren Primeran eta ETB On plataformetan, eta Bilboko Arte Ederren Museoan aurkeztu dituzte gaur.

Arte Ederren Museoak lau urtez sustatu du Ikuspuntuak hezkuntza proiektua, eta, hain zuzen ere, programa horrekbultzatu zuen Garcia artearen irakurketa feminista bat egitera. 2021. urteaz geroztik, hiru ikus-entzunezko bideratu ditu egitasmo horren barruan, hirurak artean emakumeek duten irudikapenaren eta rolaren ingurukoak. "Pentsatzen nuen ikusmolde feminista zeukaten istorioak eginda zeudela jada, baina, ikertzen hasi nintzenean, konturatu nintzen lan handia zegoela oraindik egiteko". Aitortu duenez, ezagutzen ez zituen artista ugarirekin topo egin zuen bide horretan, eta bere buruari ondoko galdera egin zion: "Nola ezagutarazditzaket gogor eta inolako aitorpenik gabe lan egin duten artista horiek?". Grina horrek osatzen du Harri Biguna lanaren mamia.

Artisten ikuspuntua biltzeko, elkarrizketak grabatu eta dokumentalean txertatu dituzte. Garciak nabarmendu du material horren zati handi bat moztu behar izan dutela ere; helburua "ikusle guztientzat irisgarria" izatea zenez, atal laburrak egitea lehenetsi baitute —25 minutu ingurukoak—. Oinarriandokumentala euskaraz den arren, elkarrizketa asko gazteleraz egin dituzte eta euskarazko azpitituluak jarri.

Artxiboaren garrantzia ere nabarmendu du Garciak. Dokumentu horietan irakurritakoak konturarazi baitzuen artearen diskurtsoetan talentu, gaitasun artistiko eta jenio hitzak erabiltzen direla oraindik ere. Sinesmen horiek "okerrak" direla deritzo Garciak: "Talentuak, ahaleginak, lan egiteko prestasunak edo gaitasun artistikoak ez dute zerikusirik arrakastarekin eta errekonozimenduarekin. Sistema baten barnean gaude, eta sistema horrek interes jakin batzuk ditu: testuinguruak definitzen du artista". Hori dela eta, dokumentalak frankismotik irten berri den eta "definitzen" ari den euskal herritarren identitatea ere aztertzen du, artearen diskurtso hegemonikoari aurre egin dioten emakume artisten begiradatik betiere.

"Zatika egindakoa"

Txillidaren gogortasun, konstantzia eta materialen guztiz kontrakoa. "Biguna". Horrelakoa da emakumezko euskal artisten lana, Garciaren arabera. Emakumeak ez baitira soilik artista, ama eta langile ere bai baitira, eta, zuzendariaren hitzetan, ez baitute "lan horiek uzterik". Hala, sistemak sortzeko uzten dien txokoan dira artista emakumeak. Haien artea "zatika egindakoa" izan da,eta beste sortzaile batzuekin edo familiarekin partekatzen duten lekuetan sortutakoa. Gaur hasia eta bihar bukatua. Eta hori da "biguna" izatearen zentzuetako bat, Garciaren aburuz.

Talentuak, ahaleginak, lan egiteko prestasunak edo gaitasun artistikoak ez dute zerikusirik arrakastarekin eta errekonozimenduarekin. Testuinguruak definitzen du artista"

TAMARA GARCIA. Zinemagilea eta kontserbatzailea

Baina, urte luzez, ez da aintzat hartua izan biguntasun hori. Are gehiago, Garciak gogora ekarri duenez, orain duela gutxira arte amatasunaren edo bizitza pertsonalaren inguruko sorkuntza ez zen arte politikotzat jotzen. "Emakume artistek ez dute izan lana eta familia banatzerik. Gizonek, aldiz, bai, seme-alabak zaintzen eta gainerako beharrak asetzen zituen emazte bat zutelako. Gizon artistak artistak izan dira, besterik ez".

"Biguna" izateak beste esanahi bat ere badu Garciak zuzendutako dokumentalean. "Biguna izateak zera esan nahi du, moldatzeko, zeure burua zalantzan jartzeko, dudatia izateko eta berrikusteko gai zarela; eta edonor ez da gai". Jarrera "deseroso" hori helarazi nahi du ikus-entzunezkoak, zuzendariaren arabera.

Vanessa Fernandez EITBko Kultura eta Euskara zuzendaria eta Miguel Zugaza Arte Ederren Museoaren zuzendaria ere izan dira aurkezpenean, eta Garciak eta dokumentalaren lantaldeak egindako lana goraipatu dute. Zugazak nabarmendu du emakumeak museoen "gorenean" kokatzeaz gain, leku hartatik ikusten dutena azaltzeko aukera izan behar dutela. "Artelanak bere horretan daude, baina ikuspuntuak ez, eta Harri Biguna etahalako proiektuek erakusten digute berrikustea dela etorkizuna eraikitzeko modua", erantsi du Fernandezek.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).