artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Isiluneari lekua, buztinaren bidez

Bilboko Euskal Museoko Kukula gunean 'Uhinak' erakusketa egongo da ikusgai abenduaren 28ra bitarte. Zeramika ekoizpenari eta ur garraioari lotutako euskal emakumeen memoriaren berrinterpretazio garaikidea aurkeztu du Ra Asensik.

isiluneari-lekua-buztinaren-bidez
Ra Asensi, 'Uhinak' erakusketaren aurkezpenean, Bilboko Euskal Museoan. Arg/ ARITZ LOIOLA - FOKU

Aitor Bilbao Landa [BERRIA.eus]
| 20 Juillet 2026

"Presentzia eman nahi izan diet ahotsei, baina ez dira entzuten: hor dago jokoa". Euskal buztingintzako emakumeen memoria eta ondarea ahots uhinen bidez berregin du Ra Asensi artistak(Bilbo, 1989): "Absentzia horren presentzia erakutsi nahi nuen, nahiz eta kontraesana izan. Hiru dimentsioko forma eman diet ahotsei". Uhinak erakusketa jarri berri du martxan Bilboko Euskal Museoan, eta abenduaren 28ra arte egongo da ikusgai.

Irungo (Gipuzkoa) Porcelanas Bidasoa fabrikako langile ohiei egindako elkarrizketetan oinarritutako entzute eta ikerketa prozesu bat abiatu zuen Asensik 2021ean. Emakumezko behargin ohien testigantzak jaso asmo zituen, baina isiltasuna baino ez zuen aurkitu. Hori dela eta, zeramika tailer bat antolatu zuen Irunen, edonor joateko modukoa, eta bertaratu zirenei azaldu zien zer zebilen ikertzen. Eta eskaera bat egin zien: "eskuak lokatzetan" zituztela bururatzen zitzaien edozein esaldi berari esateko, eta grabatu egingo zuela.

"Ez nuke esango ahotsak isilaraziak izan direnik, baizik guztiz kontrakoa: ahotsak hor zeuden, eta soilik lekua eman behar zitzaien; leku bat eduki dezakeguna, egon eta mintza gaitezkeena, entzun dezakeguna"

RA ASENSI. Artista

Sei parte hartzaileren esaldi bana jaso zuen, eta ahots uhinok terrailetan materializatu zituen. Horiek erabili ditu erakusketaren pieza zentralak osatzeko. Era horretan, isiltasunari ahotsa eman dio, eta ahotsari "hiru dimentsioko forma", nahiz eta "paradoxikoki" ahots horiek ezin diren berriro entzun. "Ez nuke esango ahotsak isilaraziak izan direnik, baizik guztiz kontrakoa: ahotsak hor zeuden, baina lekua eman behar zitzaien; leku bat eduki dezakeguna, egon eta mintza gaitezkeena, entzun dezakeguna", azaldu du Asensik.

Haren obretan, agerikoa da uraren eragina ere. Eltzeen lantegietanbildutako buztinak eta Kantauri itsasoko algen efektuek osatzen dituzte oxidoz beiraztatutako gresak. Corten altzairuzko egituren gainean jarrita daude, eta ura igarotzen da barrutik;"Iturribidekoa", zehaztu du Asensik. Materialak erakusketan zehar eraldatu egiten direla nabarmendu du: "Erakusketa bizia da".

Asensik berak sortutako piezez gainera, erakusketa berean badira Gordailuak (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroak) lagapenean utzitako eta Bilboko Euskal Museoaren bildumako zenbait objektu eta artelan ere. Esate baterako, Eulalia Abaituaren argazkiak, XX. mendera arte emakumeek ur edangarriaren garraioan zuten rola erakusten dutenak, zeramikaz eginiko pegarrak erabiltzen baitzituzten. Historian horren lan garrantzitsua izanagatik, bigarren mailan geratu da, gizonen lanen itzalpean. Hala, Uhinak erakusketaren bidez, Asensik argitara atera nahi ditu emakumeen lan horiek, zeramika eta buztingintza, eta uraren garraioa."Loturak historia geruzak dira; horiek induskatzeaz arduratu naiz, arkeologoak bezala, baina beste era batean: poetikoagoan. Lurraren azalak oso presente daude hemen, eta jendea gonbidatu nahi nuke etortzera, sentitzera, amestera eta gurekin pentsatzera", esan du artistak.

Emakumezko diseinatzaile bakarra

Conchita Lacaren katiluak ere badaude erakusketan, portzelanazko lore fin ederrez apainduak, horiek ere ikertu baititu Asensik. Porcelanas Bidasoako diseinatzaile bat izan zen Laca, Haizea Barcenilla erakusketaren komisarioak azaldu duenez:"Emakumezko diseinatzaile bakarra zen. Normalean, gizonak ziren diseinatzaileak, eta emakumeek dekorazioa aplikatzen zuten". Lacaren piezak aurrez ikusgai izan dira Euskal Museoan, baina orain protagonismo berezia hartu dute, Barcenillaren ustez. Izan ere, aurretik portzelanazko beste objektu batzuen artean ageri ziren, baina erakusketa honetan leku propioa dute. Alabaina, "pieza oso apaindu, pertsonalizatu eta bereziak" dira, Porcelanas Bidasoako seriekoak ez zirenak, eta oparitu egiten zirenak.

Era berean, badira Lacaren pieza esklusibo bi, Asensik Gordailuan topatu zituenak, Artelekuko bilduman."1980ko hamarkadan, Conchitak 60 urte inguru zituela, teknika berriak ikasten jarraitzen zuen; grabatuko ikastaro batera joan zen, eta, bertan, bi lan hauek egin zituen", azaldu du Barcenillak. Porcelanas Bidasoan egiten zituen lanak "ornamentazioz beterikoak eta distiratsuagoak dira, feminitatearen ikuspegi pixka bat klasikoago bat dutenak", eta aurkitu berri diren bi pieza horiek logika hori hausten dute.

"Loturak historia geruzak dira; horiek induskatzeaz arduratu naiz, arkeologoak bezala, baina beste era batean: poetikoagoan. Lurraren azalak oso presente daude hemen, eta jendea gonbidatu nahi nuke etortzera, sentitzera, amestera eta gurekin pentsatzera"

RA ASENSI. Artista

Gainera, badiraikus-entzunezko pare bat ere, erakusketa ulertzen eta osatzen laguntzen dutenak. Bertan ageri dira, Asensiren azalpenak ez ezik, Blanka Gomez de Segura Euskal Buztingintza Museoko zuzendarieta artisauaren "ahotsa eta lana" ere, besteak beste. Ikus-entzunezkoen bidez, erakusketa irakurtzeko jarraibideak emateaz gainera, "immaterialtasuna materialtasunera ekartzen" saiatu direla adierazi du Aloña Intxaurrandieta museoko erakusketa teknikariak: "Nola egiten diren pieza horiek, nork egiten dituen, zer erabilera duten, zer esanahi duten, zer testuingurutan sortu diren... Jakituria hori guztia, askotan ahoz baino transmititzen ez dena, oso garrantzitsua da, eta hemen jarri nahi ditugun proiektu guztien oinarria izatea nahi dugu".

Kukula gune berria

Duela aste batzuk ireki zituen berriro ateak Bilboko Euskal Museoak, obrengatik itxita egon ostean. Aditzera eman dutenez, 20.000 bisitari inguru izan ditu jada. Bada, Asensiren erakusketarekin estreinatu dute Kukula gunea. "Tradizioa eta garaikidetasuna, oroimena eta sorkuntza" lotu asmo ditu guneak, Sorkunde AiarzaBilboko Euskal Museoko zuzendari kudeatzailearen hitzetan: "Espazio berri hau bokazio oso argiarekin sortu da: artista garaikideak gonbidatzea gure bildumarekin elkarrizketak sor ditzaten eta bilduma orainalditik berrinterpretatu dezaten. Gure ondarea aktibatzeko, jarrera berriak sortzeko eta publiko berriarengana hurbiltzeko beste modu bat da".

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 12 Juin 2026
Au 01 Novembre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).