artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Baguette' samur baten ogi mami garratza eta beste galdera konplikatu batzuk

Damaris Panen erakusketa bat ikusgai dago Iruñeko Ziudadelan. Etxepare institutuak, Uharte zentroak eta Bordeleko Zebra3 erakundeak sustatutako Kometak programaren gerizpean ondu du. Identitate kulturalen "azpiko geruza deserosoei" so egin die.

baguette-samur-baten-ogi-mami-garratza-eta-beste-galdera-konplikatu-batzuk
Damaris Pan artistak Bordeleko egonaldian sorturiko piezetako batzuk. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 15 Aout 2026

Ez du baieztatu halakorik egin izana, baina duda hori airean utzita ere baliagarria da eszena irudikatzea. Akaso, labetik atera berritako baguetteitxura samur bati ausiki eginen zion Damaris Pan artistak (Mallabia, Bizkaia, 1983), eta, halako batean, harria baino gogorragoa zela sumatuko zuen ezustean. Edo aterako zion mamiabaguette horri berari, dastatuko zuen, eta, halako batean, ohartuko zen barrenak zapore garratza zeukala. Edo ez. Kontua da, eta hau egia da erabat, uneren batetik aurrera mesfidati hasi zitzaiola begiratzen ogi klase horri. Ez, inondik ere, gustuari edo testurari loturiko deusengatik: baguette batek kulturalki irudikatzen duen guztiarekin, eta aldi berean, ezkutatzen duenarekin dauka ikustekoa arantzak.

Arantza horren bueltan esperimentatzen hasi, eta, orain, Iruñeko Ziudadelako Labea aretoan ikusgai jarri ditu ariketa horretatik tiraka sorturiko piezak, aurrez ere eginik zituen beste batzuekin batera. ErakusketakQu'est-ce que vous voulez me demander avec cette question si compliquée?(Zer galdetu nahi didazu galdera konplikatu hori eginda?) izena du, eta irailaren 20ra arte izanen da zabalik.

Mostraren abiapuntuaKometak izeneko programaren gerizpean ondu zuen Panek, iragan udaberrian. Etxepare Euskal Institutuak, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak eta Bordeleko (Okzitania) Zebra3 erakundeak sustatutako programa da hori, etaikerketa eta esperimentazio artistikorako egonaldiak antolatzea du ardatz nagusia. Laguntzari esker, Pan Zebra3-n izan zen apirilaren 13tik maiatzaren 24ra bitarte, Bordelen, eta han hasi zitzaion, hain justu, baguette-aren inguruko ideia zirika.

"['Baguette'-aren kasuan] Ondare aberats eta ederrari lotutako irudi horren atzean, iragan kolonial eta beltz-tratulari garrantzitsu baten memoria ere badago"

DAMARIS PANArtista

"Ikur hori hartu, eta erreparatu nion kultura horren parte direnek haren kontura harrotasuna sentitzeko daukaten moduari, baina, baita ere, aldi berean, halako ikurrek dauzkaten eta batera edo bestera ahaztu edo ezkutatu nahi izaten diren geruza kultural deserosoei. Eta berdin dabaguette batez ari garen, edo beste edozertaz", azaldu du artistak mostra berriaren aurkezpenean, Iruñean. Eta propio erakusketarako prestatutako liburukian zera zehaztu du: "Adibidez, ondare aberats eta ederrari lotutako irudi horren atzean, iragan kolonial eta beltz-tratulari garrantzitsu baten memoria ere badago".

Hanka mutilatuak ondare

Hala, Bordeleko egonaldian bertan,baguette formako hamabi eskultura pieza egin zituen Panek. Dena dela, ogiok ez dira nolanahikoak, eta sumatzen da, artistak zehaztu gisara, halako "anbiguotasun" bat azaldu nahia ere: gresezkoak dira, arrosa koloreko esmalte batekin bernizatuta daude, eta begi nini beltz distiratsuak dituzte guzti-guztiek gainaldean —bi, hiru, lau, sei... ogiaren arabera—.

Labea aretoaren hondoaren zentroan daude ogiotako zortzi orain, mahai itxurako azpiegitura baten gainean, eta, inguruan, erakusketa osatzen duten beste hainbat pieza ere jaso ditu artistak —eskulturak dira guztiak—. Haren esanetan, Bordelen sorturikoekin "maila materialean elkarrizketan ariko ziren" bestelako lan batzuk ekartzea eta sortzea izan du erronka urrats horretan. Aurrez sorturik zeuzkan pieza batzuk jarri ditu salan, batetik, eta erakusketa ireki aurreko asteetan eginiko beste batzuk ere bildu ditu azkenerako.

Pieza gehien-gehienetan da agerikoa giza anatomiari keinu egin nahia, besteak beste. Begi niniz jositako baguette sortan ez ezik, hori antzeman daiteke, adibidez, eskuin paretaren kontra zolan paratua dagoen hanka itxurako pieza batean ere —takoidun zapata beltz bat dauka jarria—, eta bi oinarri sendoren gainean paratutako behatz formako bi eskultura txikitan, eta, aretoan sartu bezain pronto ikusgai den zutabe zuri garai baten gaineko pieza urdinkara batean: buru bat ematen du, eta begiak iradokitzen dituzten bi zulo ditu.

Panek aurrez ere azaleratua zuen joera hori bere obran; bai pinturan, bai eskulturan ere. "Askotan lan egin dut gorputz atalekin, eta interesatzen zaizkit, esaterako, antzinako kulturen aztarnak, edo, adibidez, museo arkeologikoek zelan aurkezten dituzten antzinako atzamarrak edo hankak, solte". Adibide bat gehiago da, horregatik, orain, Ziudadelakoa.

Kasik deus ez da dirudiena

IruñekoUdaleko Arte Plastikoen teknikariJavier Manzanosen esanetan, "jostetarako eta esploraziorako erakusketa ezin hobea" da Panena. Askotariko eskultura estiloen eta material moten nahasketa nabarmendu du, batik bat. Dioenez, mostran ikusgai dira "eskultura klasikoak, kasik arkaikoak", bai eta, besteak beste, "egitura mizenikoak" ere, baina artistaren begirada ironikoa ere hauteman daiteke piezetan, eta "jostatu nahia". "Erreparatu ongi ertz guztiei; hurbildu", ohartarazi du Manzanosek.

Hain zuzen, begirada zorrozteak erakusketari behatzeko garaian daukan inportantzia nabarmendu du artistak berak ere, zeharka.

"Kasu batzuetan, piezak klasikoa edo noblea ematen du lehenengo bistan, baina halako iruzur bat ere badago hor, begitazio bat"

DAMARIS PANArtista

Materialei erreparatzea da gakoa. Pan: "Kasu batzuetan, piezak klasikoa edo noblea ematen du lehenengo bistan, baina halako iruzur bat ere badago hor, begitazio bat. Piezara hurbildu, eta ikusten da materiala ez dela hain noblea, eta, adibidez, harria ematen duen hori ez dela harria, baizik eta poliespana, edo igeltsua, edo papera, edo collagea. Jolasa etengabekoa da".

Kometak programa, indartzen

Etxepare Euskal Institutuak, Uharteko Arte Garaikidearen Zentroak eta Bordeleko Zebra3 erakundeak sustatutako Kometak proiektuak bigarren aldia izanen duela baieztatu dute. Gainera, jakinarazi dutebeste adar bat ere abiaraziko dutela haren baitan. Arte plastikoei loturikoa ez, musikaren ingurukoa izanen da hori, eta, preseski horretarako, Tabakalerak ere bat eginen du programarekin, besteak beste. Aipatu erakundeek ez ezik, Akitania Berria-EAE-Nafarroa euroeskualdeak ere babestuko du proiektua berriz ere.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).