artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Iruñeko Topaketen irekiera aurreratu bat, laurehun ikasleren "begiradek" osatutako erakusketa batekin

Topaketen Eskola programaren harira hamahiru ikastetxetan eginiko tailerretako esperientziak bildu dituzte, eta Kondestablearen jauregian dira ikusgai. Landutako gaiek lotura zuzena dute biurtekoaren aurtengo egitarauarekin; etzi (urriak 2) hasiko da ofizialki.

iruneko-topaketen-irekiera-aurreratu-bat-laurehun-ikasleren-begiradek-osatutako-erakusketa-batekin
Iruñeko Topaketen Eskola egitasmotik abiatuta Kondestablearen jauregiko patioan jarritako erakusketa, inaugurazio egunean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 1 Octobre 2026

Ez guztien begien bistara, baina, aurten, udaberria ailegatzerako ere batzuk hasiak ziren aurtengo Iruñeko Topaketen fruituak biltzen. Ofizialki, ostiral honetan abiatuko da bi urtean behin 1972ko Arte Topaketak gogoratzeko hirian egiten duten programazioa, eta, hilaren 12ra bitarte,dozenaka solasaldi, musika emanaldi eta arte instalazio dituzte antolatuak hirian barna. Ordea, ez da ordura arte itxaron beharrik dardara artistikoaantzemateko, festibalaren irekiera ekitaldirako bi egun falta direla zabaldu baitute haren babesean ondu dituzten erakusketetako bat. Topaketen Eskola izeneko programatik tiraka ondutako mostra da zehazki, Kondestablearen jauregian dago ikusgai, eta iragan martxotik ekainera Nafarroako hamahiru ikastetxetan eginiko arte tailerretan du sorburua. Udaberri betean, alegia.

Topaketen Eskola antolatu duten hirugarren aldia izan da aurtengoa. Erakusketaren komisario Garbiñe Ortegak zehaztu gisara, guztira 403 haur eta gaztek parte hartu dute, eta, hortaz, haien guztien "begiradak" jaso dituzte. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak dira, Nafarroako ikastetxe publikoetakoak guztiak, eta landa eremuko zentroetakoak asko: hala nola Eloko Santa Barbara eskolakoak, Iruritako Herri Eskolakoak, eta Pitillasko, Beireko eta Uxueko eskoletakoak.

Gainera, Zubiriko Gloria Larrainzar ikastetxeak ere parte hartu du aurten, eta, hain zuzen, zentro horretako hainbat ikaslek lagunduta egin dute mostraren aurkezpena gaur Iruñean, Ainhoa Artxanko irakaslea ere haiekin zela, besteak beste.

Iruñeko Topaketek landa eremuko ikastetxeei zabaldutako aukera eskertu die Artxankok antolatzaileei, baina, orobat, zentrook kultur programetarako eta oro har kultur jardueretarako daukaten sarbideari buruzko diagnostiko mikatz bat ere plazaratu du, zorrotz. Kasurako, nabarmendu duenez, "adierazgarria" da haren ikasleetako batzuentzat oraingo hau izatea Kondestablearen jauregian izan diren lehenbiziko aldia, eta, hala, iradoki du dauzkaten baliabideak ez zaizkiela aski.

Ibilbideetan barna eskolara

Nolanahi dela, orain Topaketen Eskola programaren bitartez ikasleek izandako esperientzia "guztiz aberasgarria" izan dela nabarmendu du Zubiriko irakasleak. "Balio izan digu ikasleei erakusteko artistak bizirik daudela, are hezur-haragizkoak direla, ez direla soilik liburuetan dauden horiek", kontatu du. Mirari Etxabarri eta Marina Lameiro artistak aipatu ditu orduan. Haiek gidatu zituzten ikasleentzako tailerrak Zubirin, eta haiekin eginiko lanaren erakusle da erakusketa bera orain, besteak beste.

Indar ikusezinak izeneko tailerra gidatu zuen Etxabarrik. Aprobetxatuta haren taldean aritzekoak ziren ikasleek eguzki sistemari buruzko eskolak hartuak zituztela, unibertsoari erreparatu zion hark ere ikastarorako. Gorputz mugimenduekin, batetik, eta arte plastikoei loturikoak diren beste teknika batzuekin, bestetik, "unibertsoan elkarri loturik" diren elementuei begira jarri zituen haurrak. Gainera, Iruñeko Topaketen egitarau nagusian jorratuko den ibilbideetako bati ere egiten dio keinu tailer horrek:Zergatik eraiki gara horrela?.

Izan ere, hau da eskolekin elkarlanean ondutako proiektuaren beste helburuetako bat: festibalean lantzen diren ardatz batzuk egokiturik eramatea eskoletara. Etxabarrik egin bezala, adibidez, antzera jardun zen Lameiro ere, eta Zinema, amore ematen ez duen irudia ibilbidea eraman zuen gidatutako tailerrera; Maite Arroitajauregi Mursegok Izan ginen ahotsak ibilbidea izan zuen abiapuntu Barañaingo Alaiz institutuan Soinua soinean izeneko ikastaroa diseinatzeko, eta hari berari begiratuta aritu ziren, preseski, Peru Galbete eta Xabier Erkizia ere; Iruritan bata, eta Lizarran bestea.

"Esperimentazioa guztiz erdigunean izan da prozesuan, asmoa ez baitzen artista bat eskolara joatea eta arte garaikideari buruzko zerbait esplikatzea"

GARBIÑE ORTEGA Erakusketaren komisarioa

Erakusketa urriaren 18ra arte izanen da zabalik Iruñean, astelehenetik ostiralera, goizez eta arratsaldez. Garbiñe Ortegak, gainera, gonbita egin du ikasleek sorturiko piezei ez ezik aretoan barna paratutako argazki bildumari eta ikus-entzunezko laburpenari ere erreparatzeko. "Esperimentazioa guztiz erdigunean izan da prozesuan, asmoa ez baitzen artista bat eskolara joatea eta arte garaikideari buruzko zerbait esplikatzea; jolasa, pentsamendua eta esperimentazioa izan dira gure ezinbesteko zutabeak. Orain, bideoak eta argazkiak ikusita ere agerian gelditzen da hala gertatu zela".

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).