artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Marra gorriak mugetan

Zzzz kolektiboaren 'Frontera-muga' argazki erakusketa zabaldu dute Iruñeko Ziudadelan

marra-gorriak-mugetan
À‚© Zzzz kolektiboa

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 14 Avril 2023

Bi lurralde bereizten dituen marrari deitu dakioke muga. Norbaiten edo zerbaiten garapenerako traba denari ere hala esaten ahal zaio: muga. Inor denbora hitzaren sinonimo bila ari bada, horra: muga. Bistan da: franko luza liteke hitzaren esanahien zerrenda, nahi bada. Bada, hain justu ere, mugei buruzko askotariko gogoetetatik abiatuta ondu du bere azken lana Zzzz kolektiboak: Frontera-muga argazki erakusketa sortu du, eta Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean plazaratu. Maiatzaren 7ra arte dago ikusgai.

Zzzz kolektiboko kideek 2020aren hasieran abiatutako argazkilaritza ikerketa baten emaitza da erakusketa. Hauek dira partaideak: Enrique Aparacio, Ignacio de Alaba, Marcos Garcia, Jose Antonio Larrasoaña, Fernando Lopez, Alvaro Martinez, Paco Sada eta Pilar Sampol. Horien guztien argazkiak jaso dituzte bilduman, desordenatuta, baina bakoitzaren ondoan ez da zehazten bakoitza nork egina den. Izenbururik ere ez diete jarri; "kaotikoki" jarri nahi izan dituzte.

Edukiari dagokionez, askotariko argazkiak daude. Atlas zatikatuak, hiri baten aldirietako etxebizitzen irudiak, erretratuak, zelaiak, neska gazte bat komunontzian eserita, errepide gaineko zubiak... Are, irudiok ikusirik, badirudi artistek ondorio batera bideratu nahi dutela bisitari oro: ezin konta ahala maneratan irudikatu daitekeela muga. Edonola ere, haiek hitz mordoa zerrendatu dute horma batean, inork heldulekurik beharko balu ere. Adibidez: jarraitutasuna, periferia, kontrastea, giroa, ertza, tokia, hesia, protesta, memoria, bereizketa, etena, gatazka, geopolitika, balioa, geometria eta auzotasuna. Ohartarazpen bat ere egin dute: "Beti egonen dira mugak, baina beti desagertuko dira".

Lanak aurkezteko moduan ere, bistakoa da argazkilariek kontrasteak sortu nahi izan dituztela. Bilduma ez dadin izan homogeneoa. Argazki batzuk beste batzuei loturik paratu dituzte aretoaren hormetan. Beste batzuk, aldiz, solte ageri dira.

Ikusleek aise erreparatuko diote erakusketaren harilkatze bereziari. Bi elementuk ematen diote kohesioa bildumari, batik bat. Behin eta berriz errepikatzen den paisaia bat da horietako bat: soro berbera agertzen da dozenaka argazkitan. Antzeman daitekeen gisan, argazkiak urteko garai diferenteetan daude aterata, ordu diferenteetan ere bai. Belarra ez da berdin ageri beti, ezta zerua ere. Zuhaitzak ere ez.

Kolore gorria da erakusketaren beste haria. Ez beti, baina askotan, egileek gorriz pintatu dituzte irudi bakoitzean "muga" gisa funtzionatzen duten elementuak, edizio lana baliatuta.

Bestalde, gorriak dira aretoaren zolan ezarritako geziak, eta gorriak dira, era berean, areto barreneko harrizko arkuak ixteko erabilitako zintak ere. Marra gorriak dira nonahi, zeharkatu ezin diren mugen seinale.

Hamar urteko bidea

Zzzz kolektiboak hamar urte beteko ditu laster. Hain zuzen ere, 2013ko maiatzean lotu zitzaion bideari. Kideek gogora ekarri dutenez, argazkigintzaren eta beste arte adierazpideen arteko loturak garatzeko gune bat sortzea zen hasiera-hasierako asmoa. Segituan erabaki zuten bestela funtzionatuko zutela, ordea: soilik argazkigintzan zentratuko ziren, haren askotariko ertzei erreparatu arren horretarako.

Finean, diotenez, elkarri babesa ematea eta lanen hedapena hauspotzea da helburua; batzuetan, elkarrekin sortzea ere bai. Nabarmendu dutenez, gaur egun jendeak "irudi mordoa" du inguruan etengabe, "gogaitzeraino". Horregatik, iritzi diote gero eta zailagoa dela argazkilarien sormen lanak behar bezala bistaratzea eta ikusleen arreta bereganatzea, "mugak gainditzea". Horri kontra egiteko, lanean segituko dute.

muga

Muga

Zzzz kolektiboa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 24 Mars 2023
Au 07 Mai 2023


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).