artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Goizane Aizpurua: "Museoek badakite ikasleetatik zer jaso, eta ikasleei zer eman"

Kutxa Fundazioa-Gordailua beka irabazi zuen iaz Goizane Aizpuruak. Artelanak kontserbatzeko materialak jasangarri bihurtzeko proiektua garatzen ari da orain, Suitzako Museo Nazionaleko Bilduma Zentroan.

goizane-aizpurua-museoek-badakite-ikasleetatik-zer-jaso-eta-ikasleei-zer-eman
À‚©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Iraia Vieira Gil [BERRIA.eus]
| 26 Avril 2023

Kutxa Fundazioa-Gordailua beka aurkeztu dute aurten bigarrenez Kutxa fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. "Kultura ondarearen kontserbazioa, ikerketa, berrikuntza eta sozializazioa sustatzea" da bekaren helburu nagusia, eta bihar amaitzen da izena emateko epea. Proiektua Gipuzkoako Gordailuan hasi eta bukatzeaz gain, Suitzako Museo Nazionaleko Bildumen Zentroan sei hilabeteko egonaldia eskaintzen du bekak. Horretan ari da, zehazki, Goizane Aizpurua (Deba, Gipuzkoa, 1984) prebentzio alorreko kontserbatzaile eta iazko irabazlea. "Nire jakintzak eta proiektuak besteen eskura jartzen eman ditut azken zazpi urteak; nik neuk jakintza berriak eskuratzeko abagunea izan zitekeela pentsatu nuen".

Arte Ederrak ikasi zituen Aizpuruak Euskal Herriko Unibertsitatean, eta arte biltegietan lan egiten eman ditu azken urteak. Kutxa Fundazioa-Gordailua bekak zaharberritze jasangarriaren arloaren kanpoko egoera ezagutzeko aukera eman dio. "Europan erreferentziazkoa den zentro batean ikasteko aukera oso ona izaten ari da". Horregatik erabaki du, hain zuzen, bere bizitza profesionalean "parentesi bat" egitea. "Hiru ikerketa bide nituen, eta garraio, biltegiratze eta erakusketetarako kultura ondasunen egokitzapenari aplikaturiko jasangarritasunaren ingurukoa hautatu nuen". Helburua? Artelanei ahalik eta bizialdirik luzeena bermatuko dieten kontserbazio material jasangarriak aurkitu, moldatu eta erabilgarri egitea.

Bekaldia hasi eta lehenengo hiru hilabeteak Gordailuan eman zituen, "biltegietako eguneroko lana zein den ikasten". Aurretik ere biltegi desberdinetan aritu zenez, ez zitzaion "arrotza" egin. Suitzara joan zen ondoren, eta han jarraitzen du oraindik ere. "Lehen hilabete eta erdia Museo Nazionaleko Bilduma Zentroko egunerokotasuna ezagutzen eman dut". Departamentuak zeintzuk diren, profesionalek zer egiten duten edota berak zer eman dezakeen aztertzeko denbora izan da. Orain, bere proiektua ere bada museoko egunerokotasunaren parte, eta artelanak kontserbatzeko materialak ikertzen hasi da. "Artelanak kontserbatzeko, plastikoekin egiten dugu lan maiz, eta erabilera bakarra ematen diegu. Hori ez da batere jasangarria".

Museo Nazionaletik bueltan, bestelako zeregina izango du kontserbatzaileak: "Ondorioak ateratzeko ordua izango da". Gipuzkoako Gordailuaren eta Suitzako Museo Nazionaleko Bilduma Zentroaren artean antzekotasunak eta aurkakotasunak aurkituko dituela badaki, baina azpimarratu du bakoitzaren ñabardurak kontuan hartzea ere oso garrantzitsua dela. "Tamaina, funtzionamendua, jasotzen dituzten diru iturri publiko eta pribatuak... Beti egongo dira moldatu beharreko gauzak".

"Konexioen" beharra

Lan egiteko era desberdina da biltegi bietan. "Suitzako Zentroan departamentu desberdinak dituzte, eta 50 bat langile dira guztira". Dinamikak eta prozesuak errazten ditu horrek eta, ondorioz, "inertziak" bultzatzen du egin beharreko lana. Departamentuek, gainera, elkarrekin egiten dute lan, eta Aizpuruaren proiektuan ehungintza sailak eta ikerketa sailak hartzen dute garrantzi berezia. "Kolaborazio bat da. Zer behar dute? Non jarri nahi dute indarra?".

Suitzako Bilduma Zentroak, zehazki, hiru museoko ondare eta artelanak biltzen ditu. Gordailuak, berriz, Gipuzkoako ondasun higigarriak besterik ez ditu gordetzen. Aizpuruaren ustetan, Gipuzkoan eta, oro har Euskal Herrian, "konexio" gehiago beharko lirateke. "Elkarren arteko proiektuak garatzeko harreman gehiago izan beharko lituzke Gordailuak museoekin, unibertsitateekin edota galeriekin". Europako museo askotan, esaterako, praktiketan dauden ikasleak hartzen dituzte, ez bakarrik lan egiteko, baizik eta gradu eta master amaierako lanak garatzeko ere bai. "Hartu-eman bat dago; museoek badakite ikasleetatik zer jaso dezaketen eta ikasleei zer eman ahal dieten".

Beste arlo askotan bezala, artearen mundu profesionalean sartzea ez da erraza. "Itsu-itsuan" ematen dituzte askok lehen pausoak, Aizpuruak bezala. Horregatik dira, haren iritziz, beharrezkoak zentro horietan lan egiteko aukera ematen duten bekak: "Gipuzkoako Gordailuko zaharberritze tailerrean lan egiteko lortu nuen beka izan zen niretzako garrantzitsuena". Prebentzio alorreko kontserbazioa beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera eman baitzion. "Gordailuak izugarrizko lana egiten du horrelako aukerak eman ahal izateko. Eta oso eskertzekoa da". Kutxa Fundazioa-Gordailua bekak, hain zuzen, 30.000 euro eta 12.000 franko suitzar emango dizkio hurrengo bekadunari, Aizpuruak bezala haren proiektua garatu dezan.


kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).