artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

2deo serieak 2023 deialdiko proiektuak aukeratu dituzte

Xabi Ojinagaren "Egia", Monica Lilac eta Sergio Stendhalen "Lonely people, neon cities" eta Ainhoa Artetxeren "Eutsi goiari!" proiektuak izan dira aukeratuak.

2deo-serieak-2023-deialdiko-proiektuak-aukeratu-dituzte

| 5 Mai 2023

2deo, Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak, 2deo serieak 2023 deialdian hautatutako egileak eta lagunduko dituzten aholkulariak hartuko ditu gaurtik aurrera aukeratutako proiektuak lantzen hasteko: EGIA, Xabi Ojinagarena; Lonely People, Neon Cities, Monica Lilac eta Sergio Stendhalena; eta Eutsi goiari!, Ainhoa Artetxerena.

2deo Tabakalerako ikus-entzunezko laborategiak bultzatutako ekimena da 2deo serieak, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua eta Donostia Zinemaldiaren eta EITBren laguntza duena. Programak garapenerako espazio berri bat eskaintzen die edozein formatuko eta generoko serie bat sortzeko apostua egin duten talentu berriei zein ibilbide profesional frogatua duten pertsonei, nazioarteko anbizioarekin eta euskarazko ekoizpenarekiko interes bereziarekin.

2023ko deialdian hautatutako hiru proiektuek 5.000 euroko garapenerako laguntza jasoko dute proiektuan lan egin ahal izateko, eta banakako aholkularitza izango dute, proiektu bakoitzaren esparrura egokitua, industriako profesional ezagunen eskutik. Maiatzetik irailera, aurrez aurrekoak eta online saioak egingo dira, eta sortzaile bakoitzak bere mentoreekin batera lan egingo du:

Koldo Almandoz zinemagileak, Hondar ahoak telesailaren sortzaileak, EGIA proiektua lagunduko du, Anna R. Costa zinemagileak, Arde Madrid eta Fácil telesailen egileak, Eutsi goiari! proiektua, eta Lonely nights, Neon cities proiektuaren aholkularitza Intimidad seriearen zuzendariak, Laura Sarmientok, egingo du.

Hiru aholkulariek euren ekoizpenen sortze-prozesuak partekatuko dituzte, eta hautatutako proiektuen egileek prestakuntza espezifikoa jasoko dute gidoiaren idazketari, narratiba berriei, ikus-entzunezko produkzio-ereduei eta eduki-plataformei dagokienez. Aholkularitza gaur bertan hasiko da Laura Sarmiento eta Marian Fernandez Intimidad (Netflix, 2022)telesailaren gidoilari eta ekoizlearen eskutik jasoko duten formakuntza batekin hiru egun iraungo duen topaketa baten barruan.

Aholkularitza-prozesuaren azken zatia Donostia Zinemaldian egingo da. Hautatutako sortzaileek jaialdiko Industria programan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan, euren proiektuak aurkeztuko dituzte balizko ekoizle, banatzaile edo inbertitzaileen aurrean; batez ere streaming plataformen eta telebista kanalen aurrean.

Nabarmentzekoa da 2deo serieak programaren aurreko bi edizioek jaso duten erantzun ona eta hautatutako proiektuek ibilbide arrakastatsua izan dute Tabakalerako 2deo laborategitik igaro ondoren. Horren adibide argia da Victor Alonso-Berbel eta Jan Matheuren Raval proiektuak Avalon zinema independentearen produktore eta banatzailearekin joan den Donostia Zinemaldiaren edizioan telesaila garatzeko akordioa lortu izana, eta 2deo serieak programaren lehen deialdian hautatutako beste proiektu bat Amerikako Estatu Batuetan telesaila filmatzeko lantaldea osatzen ari dela.

Proiektuak eta sortzaileak

EGIA

Markel, lehertzeko zorian dagoen nerabea da. Anaia nagusia espetxeratu zutenetik, amaren zaindari bihurtu da. 2010eko hamarkadaren hasieran gaude eta boom turistikoarekin batera urteetan desagertuta egon den aita agertuko da hirian. Hizkuntza: EUS

Xabi Ojinaga - Arriguri (Bermeo, 1992) ikus-entzunezkoetan murgilduta bizi da, Arriguri kolektiboko kide gisa. 2010eko hamarkadaren erdialdean elkartu zen lagun autodidakten taldeak bideoklipetan eta formatu txikiko produkzioetan oinarritu du bere jarduera; hala ere, beti izan du istorioak modu zinematografikoan kontatzeko nahia, eta prest dago orain fikzioa egiteko 2deo serieak ekimenean.

EUTSI GOIARI!

Pandemiaren krisiaren ondoren, Leak bere bikotekidearekin hautsi du, ez du aktore gisa onartua izatea lortzen, eta bere izeba Miren, bere bizitzako erreferentea, bat-batean hiltzen da auto istripu batean. Hizkuntza: EUS

Ainhoa Artetxek (Bilbo, 1993) arte dramatikoko ikasketak egin zituen Madrilgo Estudio Corazza-n. Zuzendaritzan, gidoigintzan eta clown-ean prestakuntza du. Bere azken lanen artean daude: Icíar Bollaínek zuzendutako Maixabel filma, Eitb-ren eta Mediaproren Itxaso telesaila, laster ETBn estreinatuko dena. Patria, La línea invisible, Hondar ahoak eta Pikuak filmetan parte hartu du. Antzerkian, Winona & Grace, Khea Ziaterren azken piezaren sortzaile eta aktorea da, 25 antzokitan baino gehiagotan taularatzen den obra da. Tratando de hacer una obra que cambie el mundo, La maniobra Heimlich edo ¿Qué fue de Ana García? antzezlanetan parte hartu du. Sortzaile eta zuzendari gisa, Ainhoa Artetxek Neuke Produkzioak ekoiztetxearen Normala telesaila zuzendu eta idatzi zuen, genero ikuspegia duten film labur sorta bat, eta konfinamenduan zehar, Miren Gotzone online minisaila sortu zuen.

LONELY PEOPLE, NEON CITIES

Egunaren argia desagertzen denean, hiriak argi artifizialez betetzen dira. Farola kontaezinek hartzen dituzte kaleak, eta leiho bakoitzaren atzean bizitza bat ezkutatzen da. Argi orok du bere jatorria, baita bere itzala ere. Neoizko labirinto handi hauetan, zortzi istorio sortzen dira gauean. Hizkuntzak: ES/EN

Mónica Lilac (Madril, 1996) Zineman graduatu zen Camilo José Cela Unibertsitatean, eta Zuzendaritza Artistikoko Espezialitatea ere egin zuen. Fashion filmaren generoan zuzendari gisa egindako lehen lanekin ia milioi erdi bistaratze izan zituen. Geroago, fikziorako jauzia egin zuen Una Historia Azul (2021) bere lehen film laburrarekin eta Madrilgo Erkidegoaren eta ICAAren babesa lortu zuen. Proiektu honekin dozenaka jaialdi ospetsuetan parte hartu du eta 3 izendapen lortu zituen Fugaz Sarien azken edizioan, eta Ribadeoko Jaialdian Film Labur Onenaren Saria irabazi zuen.

Sergio Stendhalek (Madril, 1996) Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasi zuen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta, ondoren, zineman trebatu zen Estudio V-en. Bere karrera produkzioaren eta zuzendaritza eta idazketa zinematografikoaren artean garatzen du. Inked eta Quitameriendas bere film laburrak hainbat lehiaketatan sarituak izan dira.


donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

kooperatiba

Kooperatiba

Taxio Ardanaz eta Carla Filipe

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 03 Juillet 2026
Au 10 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).