artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artearen Ibilbideak Bizkaiaren irudia erakustea izango du helburu

"Bizkaiari begira" jarrita, lurraldearen "erretratu" bat marraztuko da adierazpen artistikoen bidez, 30 artisten 36 obrekin (32 margolan, hiru kartel, bi argazki eta collage bat), kronologia zabalean zehar, XVIII. mendeko azken hamarkadetatik XXI. mendeko lehenengora arte.

artearen-ibilbideak-bizkaiaren-irudia-erakustea-izango-du-helburu
Albia, Mari Purdi Herrero À‚© Artederretako Museoa

| 22 Mai 2023

Irudiek Bizkaiko ikonografia eta geografia jasotzen dute, nola landa-guneak, Kantauriko kostaldea eta horko portuak (Bermeo, Elantxobe, Plentzia eta Abra, esaterako), hala Durango, Balmaseda, Gernika-Lumo, Busturialdea-Urdaibai eta bestelako udalerri eta eskualdeetako hiri eta industria giroko paisaiak (Bilbao, Erandio, meatze-herriak). Era berean, Unamunok esan zuen moduan, giza presentzia, herritar jendea, paisaian urtzen da Bizkaiaren idiosinkrasia irudikatzen duten jardueretan: itsasoko jendearen lana, baserritarrena eta lantokietako beharginena, prozesioak eta mistizismoa, aisialdia erromerietan eta estropadetan, bolo-jokoa eta bertsolaritza... kultura eta historia. Friso zabal-zabala da, hasi Luis Pareten eszena idealizatuekin, eta Agustin Ibarrolaren salaketa politikoarekin amaitu.

Proposamenaren kronologia zabal horrek aukera ematen du hainbat artistaren artean bakoitzak euskal paisaiari eta bertako biztanleei nola begiratu zion ikusteko, bizi zuten aldiko sormen-mugimenduei lotuta batzuetan. Bizkaiaren "album" hori Pareten maisutza rokokoarekin abiatuko da, Bilboko eta Bermeoko ikuspegi delikatuekin. Akademizismo kostunbristak berezko zituen ezaugarriak eta giroak ageri dira deskribatuta Lecuonaren eta Asartaren eszena adierazgarrietan. Guinea, Regoyos, Amarica eta Guiarden artelanetan, ostera, inpresionismoko pintzelkada soltea eta argi aldakorraren efektu atmosferikoak dira protagonista. Geometria kubistaren kutsua darie Artetaren eta Lagarren konposizioei, bai eta, fantasian eta diseinuan iragazita, Tamayoren triptiko handiari ere. Sinbolismoa aditzen da Arruetarren eta Zubiaurretarren margolanetan, Herrero eta Ucelayrenetan errealismo magikoa bezalatsu. Bitartean, argazkigintzaren eraginpekoak dira Losada, Tellaeche eta Guezalaren enkoadratzeak eta Lazkanoren hiri-panorama eskerga, eta eragin hori are esplizituagoa da Basilicoren eta Coboren lanetan. Azkenik, Ibarrolak Picassoren Guernicari buruz egin zuen trama geometrikoko mural handiak gure historia hurbileko drama beliko ikaragarria dakarkigu gogora.

Artisten zerrendan (30) ageri dira, gehienak euskaldunak —Madrilen jaiotako Luis Paret, Ciudad Rodrigoko Celso Lagar eta Milaneko Gabriele Basilico izan ezik—; zerrendan daude Luis Paret (1746-1799), Antonio María Lecuona (1831-1907), Anselmo Guinea (1855-1906), Darío de Regoyos (1857-1913), Adolfo Guiard (1860-1916), Inocencio Asarta (1861-1921), Manuel Losada (1865-1949), Fernando de Amárica (1866-1956), Alberto Arrue (1878-1944), Valentín de Zubiaurre (1879-1963), Aurelio Arteta (1879-1940), Julián de Tellaeche (1884-1957), José Arrue (1885-1977), Ricardo Arrue (1889-1978), Antonio de Guezala (1889-1956), Celso Lagar (1891-1966), José Benito Bikandi (1894-1958), Juan José Landa (1898-1941), José María Ucelay (1903-1979), Nicolás Martínez Ortiz (1907-1990), José Antonio de Ormaolea (1912-1984), Roberto Rodet (1915-1989), Agustín Ibarrola (1930), Ricardo Toja (1932-2012), Mari Puri Herrero (1942), Gabriele Basilico (1944-2013), José Ramón Morquillas (1947), Daniel Tamayo (1951), Patxi Cobo (1953) eta Jesus Mari Lazkano (1960).

Artearen Ibilbidea BBK

2018az geroztik, Artearen Ibilbidea BBK programak Arte Ederren Bilboko Museoaren bilduma bertako aretoetatik harago zabaltzen du, kultura artistikoa herritarrei hurbiltzea sustatzeko, eta, aldi berean, bere ondare-aberastasuna erakusten du. Lehen bi edizioetan bildumako lan aipagarriak izan ziren jendaurrean ikusgai, eta, joan den edizioan, emakume artistek egindako lanen eta emakumeen irudia jasotzen duten artelanen sorta bat. Laugarren denboraldi honetan, Bizkaiak artean duen irudia bihurtu da protagonista.

Horretarako —BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker—, Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak jarriko ditu gune publikoetan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) programa iritsiko den Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango du; horietako bakoitzak astebetez hartuko dute ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.


mar-de-dios

Mar de Dios

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 14 Avril 2026
Au 21 Juin 2026

xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 23 Octobre 2026
Au 07 Février 2027

muskoko

Muskoko

Leyre Arraiza

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Avril 2026
Au 28 Juin 2026

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).