artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Liturgia berriak

Maria Jimenez. 'Meditazioak' | Non: Nafarroako Museoan. | Noiz arte: 2024ko martxoaren 17ra arte.

liturgia-berriak
Maria Jimenez artistaren Meditazioak erakusketako hainbat lan, Nafarroako Museoaren kaperan. À‚© NAFARROAKO MUSEOA

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 31 Mai 2023

Ehungintza abiapuntu duten bost piezaren bidez, Maria Jimenezek zentzumenak kitzikatzen dizkigun espazioa sortu du Nafarroako Museoaren kaperan, Meditazioak titulupean. Naturaren sakralizazioa erakusten da espazioan. Izan ere, artistaren helburua da naturaren ahalmen sortzailea aldarrikatzea, eta, aldarri horrekin batera, hari aitortza egitea. Hala, espazioaren izaera liturgikoa mantentzen da, baina, oraingoan, beste bat da liturgiaren hartzailea. Geuk ere horren parte aktibo izateko aukera dugu espazioan ikusten dugunaren aurrean, fedeari erreferentzia egiten dion kuxinarekin topo egiten dugun momentuan.

Egurra eta harria integratzen dituen espazio tradizional horretan, ehungintzak bestelako irakurketa bat sortzen du; horretan, arrosa-leihotik sartzen den argia laguntzaile erabakigarria du. Egurraren eta harriaren gogortasuna desegiten dute piezen eta argiaren arteko sinbiosiak, eta, elkarrekin, ehunez, kolorez eta forma organikoez osatutako atmosfera oniriko bat sortzen da.

Kakorratzez ehundutako zuhaitzen instalazioa da espazioaren mugikortasuna baldintzatzen duena. Eta, era berean, instalazioak kapera baso bihurtzen du; artistak asmatutako zuhaitzez ehundutako baso koloretsu.

Gure gorputza biltzen duen espazio horren ondoan, beste pieza bat dugu. Misterioak lanarekin elkartzean, ehunez brodatutako lau pieza aurkezten zaizkigu; koloreak eta loreak uztartzen dira bertan, kordel baten bidez elkarri lotuta daudenak. Kordela nolabaiteko erritmoa ematen dioten korapiloz osatzen da, zeintzuek erreferentzia egiten dieten katolikoen arrosarioaren misterioei. Naturaren itzulpen estetikoak diren piezak badira ere, estetika kristauaren hainbat ezaugarri bereganatu ditu artistak.

Horren eztanda bideratzen du Germen izeneko piezak. Izan ere, kaperaren erretauletako batean, sagrarioak egon beharko lukeen tokian, Jimenezen pieza bigun hori dago. Artistak artelan barrokoan esku hartzen du, eta beste zerbait sortzen du horren bitartez. Pieza bigunak hazi baten forma du, eta haren barnean hedatzen hasiak diren sustraiak sumatzen dira. Parean, hazitako sustrai horren fruituei erreferentzia egiten dion instalazioa dugu, puntuz ehundutako sei leka dituena: horia, laranja, gorria, morea, urdina eta urdin argia. Lurrera isurtzen dira, eta azpian dauden sei ontzietara erortzeko nahia adierazten dute nolabait.

Era berean, fruituen ernaltzearen adierazle da aldare nagusian zintzilikaturik dagoen oihala. Koloreen, loreen eta formen eztandaren aldarria da, eta erretaularekin lotura tematikoa bideratu nahi du, artistak lorez osatutako mandorla bat sortu baitu. Kontrastean oinarritutako erlazio kromatikoak sortzen dira, artistak erabilitako tonuak distiratsuak izanik, espazioa biltzen duten erretaulena bigarren plano batera pasatzen baitira. Bada, bigarren planoan geratu diren horietan proiektatzen dira basoaren koloreak, eta itzalak haien oihartzun kromatiko bihurtzen dira.

Hori urratuz, Alfredo Sada eskultorearen lana dugu erdian, moduren batean espazioan sortutako atmosfera onirikoa desegiten duena. Pieza txiki, mardul, irmo eta grisa da; forma organikoak mantentzen baditu ere, espazioaren osagai zurrunekin integratzen da, harrizkoa baita. Lotura zuzena du espazioaren sarreran aurkezten zaigun kuxinarekin, eta harekiko aurkaritza adierazten duela esan genezake: kolorea, azalera, materiala...

Meditazioak mostrak bestelako liturgia bateko kide izatera gonbidatzen gaitu espazioa zeharkatzen dugunean. Halatan, lorez lore, kolorez kolore eta ehunez ehun, aurreko gurtzekiko erreferentziak berrantolatzen ditu, estetikoki erakargarria den agertoki bat sortuz. Zenbaitetan espazioaren eta piezen arteko loturak lausotzen dira, eta beste batzuetan, berriz, estutzen. Honela, zaharraren eta berriaren arteko mugak malgutzen ditu artistak, gorputza eta zentzumenak abiapuntu izanik, barne hausnarketarako bidea zehaztuz.

meditazioak

Meditazioak

María Jiménez Moreno

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Mai 2023
Au 17 Mars 2024


hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).