artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Urdaibaiko Guggenheim proiektua bertan behera uzteko eskatu dute

Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduko kideek salatu dute informazio falta dagoela, eta sinadurak biltzen hasi dira egitasmoa eteteko.

urdaibaiko-guggenheim-proiektua-bertan-behera-uzteko-eskatu-dute
Guggenheim Urdaibai Stop mugimenduaren agerraldia. Arg/ Endika Portillo - Foku

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 15 Juin 2023

Elixabete Etxanobe EAJren Bizkaiko ahaldungai nagusiaren arabera, "bai ala bai" egingo da Guggenheim museoa Urdaibain. "Busturialdearen birika" izango dela adierazi zuen duela aste batzuk Gernika-Lumon (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, eta jakinarazi zuen uda ostean hasiko direla eraikin zaharrak eraisten, museoa eraikitzeko aukeraturiko orubean. Egoera salatzeko agerraldia egin du gaur arratsaldean Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduak, Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, eta hainbat taldetako ordezkariek azpimarratu dute proiektuak ez duela onurarik ekarriko.

Informazio falta agerikoa dela adierazi du Aitor Etxebarriazarraga bertsolariak, Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduaren adierazpena irakurtzerakoan: "Herritarrok ez dugu egitasmo honi buruzko informazio zehatzik, eta badugu horretarako eskubidea". Era berean, herritarren iritzia aintzat hartzeko ere eskatu dute: "Proiektua sakon aztertu eta horri buruzko ikuspegia adierazi nahi dugu".

Oraingoz, egitasmoaren "zati batzuk" baino ez dituzte ezagutzen plataformako kideek, eta administrazioa "ilun" jokatzen ari dela nabarmendu dute: "Plan partzial horiek ez dute legea betetzen, eta herritarrei bizkarra emanda zehaztu dira".

Egitasmoa "bertan behera" uzteko eskatu dute, zorrotz: "Museo bat egin nahi badute, edo bi, edo hiru, badira horretarako toki aproposak, ingurumenari lotutako legeak eta bestelakoak urratzea eskatzen ez dutenak". Dagoeneko hasi dira proiektua eteteko sinadura bilketa egiten, eta zenbait hitzaldi ere eman dituzte: "Herritarren zalantzak eta kezkak entzun eta erantzuten ditugu, ahal dugun neurrian".

Ekintza horiek martxan jartzeaz gainera, proiektuaren jatorrira ere jo dute, eta gutun bat bidali dute New Yorkeko Guggenheim fundaziora. Egitasmoaren gainean duten "ardura eta ezinegona" helarazi diete idatziaren bitartez, eta proiektuari uko egiteko eskatu. Oraingoz, baina, ez dute erantzunik jaso. "Ezta espero ere", gaineratu du mugimenduak adierazpenean.

Hainbat dira Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduarekin bat egin duten taldeak eta ordezkariak. Horietako asko bertaratu dira gaurko agerraldira, eta denek gaitzetsi dute proiektua. Edorta Jimenez Zain Dezagun Urdaibai eta Urdaibaietz taldeko kideak, kasurako, proiektua turismora bideratzen ari direla adierazi du: "Behin ere ez da aipatu kultura hitza egitasmoaren inguruan hitz egin denean". Iratxe Arriola Busturialdeko Ur Partzuergoko lehendakari izandakoak, berriz, xahutuko den ura izan du hizpide: "Zentzuzko politikak egiteko garaia da: nahitaez jarri behar dira erdigunean pertsonak eta ama lurra". Era berean, Ana Urrutia kazetariak Euskal Herri osoari egin dio herri mugimenduarekin bat egiteko deia: "Beharrezkoa da herritar guztien babesa".

Aspaldiko proiektua

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusi izandakoak 2008. urtean proposatu zuen lehendabiziko aldiz Bilboko Guggenheim museoaren beste egoitza bat zabaltzeko proiektua. Hasieran, museo berria Sukarrietan zabaltzea zen asmoa, Ricardo Bastida arkitektoaren 1925eko eraikin bat zegoen lekuan. Alabaina, Eusko Jaurlaritzak ez zuen proiektu horren aldeko jarrera argirik agertu.

Haren ondotik, 2018an ekarri zuten gaia hizpidera berriro: 2020ra bitarteko museoaren plan estrategikoaren barruan sartu zuten. Museoaren bi egoitza jartzea da orain asmoa: bata, Muruetako ontziolan (Bizkaia); eta bestea, Gernika-Lumoko Dalia lantegiko orubean. Horrez gain, bi eraikinak lotuko dituen bide berde bat egin nahi dute, bost kilometro inguru izango dituena.


ahotsak

Ahotsak

Exposition collective

La Central (Donostia, Gipuzkoa)

Du 04 Septembre 2026
Au 02 Octobre 2026

ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).