artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Geruza hutsen soinuak

Xabier Erkiziak eta Maialen Lujanbiok 'aHUTSAK HARTUa' proiektua aurkeztu dute. Pandemian Bilboko Arte Ederren Museoan izandako isiltasuna erregistratu dute

geruza-hutsen-soinuak
Xabier Erkizia eta Maialen Lujanbio, atzo, Bilboko Arte Ederren Museoan, aHUTSAK HARTUa proiektua aurkezten. Arg/ Oskar Matxin Edesa / FOKU

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 29 Juin 2023

Pandemia garaian, duela hiru urte, bisitarik gabe, ateak itxita eta erabat isilik geratu zen Bilboko Arte Ederren Museoa, Euskal Herri osoan ezarritako itxialdiaren ondorioz. Egoera hori abiapuntu gisa hartuta, aHUTSAK HARTUa proiektua lantzen hasi ziren Maialen Lujanbio bertsolaria eta Xabier Erkizia soinu artista. Atzo aurkeztu zuten, eta lau elementuko soinu ekosistema bat da emaitza: liburu bat, soinu instalazio bat, performance bat eta webgune bat. BBK-k lagundu du egitasmoa.

2020ko ekainean hasi ziren proiektua lantzen bi artistak, museoa itxita egon zen bitartean, eta orain arte aritu dira lanean. Egoitzaren soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak biltzea izan da asmoa. Azken batean, "induskatzaile lana" egitea, Lujanbioren hitzetan: "Hutsik zegoenaren hauts-hondarren artean bila hasi ginen. Hautsa entzuten saiatu ginen: hauts sonikoa eta hauts fisikoa".

Izenburuak iradokitzen duen bezala, hutsaren eta hautsaren arteko hitz joko bat izan zen abiapuntua. "Itxialdi hark eta geldialdi soziokultural orokor hark zenbait gogoeta piztu zituzten gugan: zer diren artelanak inork begiratzen ez dienean; zer entzuten den museoaren hormen artean inor ez dagoenean... Jakin-min horretatik sortu da. Bilboko Arte Ederren Museoaren hatsa derrigortutako isiltasuneko une hartan harrapatzeko saiakera gisa ekin genion lanari", adierazi dute hitzaurrean.

Lujanbioren arabera, geruza terminoa izan da, besteak beste, proiektuaren hitz gakoetako bat: "Museoko geruza guztietan barneratzen ahalegindu gara". Era berean, museoaren egunerokoan ezkutuan geratzen diren horiei ere eman nahi izan diete ahotsa: "Ageriko lanak distira egin dezan, atzeko lan guztia ere izan daiteke hautsa".

Gaurtik aurrera bisitatu ahal izango da, Bilboko museoan. Gainera, Miguel Zugaza zuzendariak jakinarazi duenez, martxan dago jada udako ordutegia: 10:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da astelehenetik larunbatera, eta igandeetan, berriz, 10:00etatik 15:00etara.

Lau elementu

30 ordu baino gehiagoko audio grabazio bat lortu dute, orotara, Erkiziak eta Lujanbiok, eta hitzen, soinuen eta irudien bilduma bat da emaitza.

Berez, liburua da proposamenaren ardatz nagusia. Formatu hibridoa du, eta testuen, soinuen eta irudien "katalogo poetiko" bezala aurkeztu du Cesar Otxoa Hezkuntza saileko teknikariak: "USB memoria duen paperezko liburu bat da". 168 orrialde ditu guztira, 33 kapitulutan banatuta, eta poetikak, aforismoak, entseguak eta bestelako idazki batzuk bildu dituzte. Horrez gainera, bi ordu inguru irauten duen 33 piezako bilduma jasotzen ditu USBak.

Nahita aukeratu dute 33 zenbakia. Otxoak azaldu du zergatia: "33 gela ditu museoak orotara, eta horri egin nahi izan diogu keinua". Hitzaurrean Michael Marder Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazioko irakaslearen testu bat dago: Hautsa: gauzen erbestea. Baita Erkiziaren eta Lujanbioren beste hitzaurre bat ere, proiektuaren nondik norakoak azaltzeko. Frantziska diseinu grafiko eta komunikazioko estudioak diseinatu du liburua, eta ehun ale publikatu dituzte.

Museoko 21. aretoan kokatu dute soinu instalazioa: espazio huts bat da, zuria eta minimalista. Teknologia ultrasonikoa duten noranzko bakarreko zenbait bozgorailu daude hormetan, eta bisitariak, aretoa gurutzatzen duen bitartean, askotariko esperientzia sentsorialak biziko ditu.

Bi horiez gain, atari bat jarri dute ikusgai museoko webgunean. Sei ataletan banatu dituzte edukiak: sarrera, argitalpena, instalazioa, performancea, audioak eta irudi galeria.

Amaitzeko, ekintza performatibo bat egingo dute bi artistek. Bien arteko ekintza gisa planteatu dute: "Bi artistak museoko espazioetan barrena mugituko dira, museoaren ahots akustikoaren berraktibazioa transmititzeko asmoz", azaldu du Otxoak.

Museoaren eskaera

Koronabirusak eragindako bi hilabeteko itxiera abiapuntu hartuta, pieza bat egiteko eskatu zien hainbat artistari Bilboko Arte Ederren Museoak. Kukai dantza taldea izan zen lehenengoa: Jon Maiak koreografia bat sortu zuen ABC erakusketan barrena. Haren ondotik, Maider Lopez artistak Arnasa argi instalazioa sortu zuen.


forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 09 Juillet 2026
Au 03 Octobre 2026

kliskada-bat

Kliskada bat

Ivan Gomez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 10 Juillet 2026
Au 20 Septembre 2026

gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 25 Juin 2026
Au 26 Octobre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).