artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Urdaibaiko Guggenheim, atzera bueltarik gabeko puntuan

Espainiako Gobernuak uztailean iragarri zuen 40 milioi euroko diru laguntza emango duela Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikitzeko. 60.000 metro koadro izango ditu, eta bi egoitza: bata, Gernika-Lumon eta bestea, Muruetan. Uda ostean hasiko dira eraikin zaharrak eraisten.

urdaibaiko-guggenheim-atzera-bueltarik-gabeko-puntuan
Arg/ Hodei Torres

4 Septembre 2023 | Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]

Uda honetako albisteek aurreratu duten moduan, Urdaibaiko Guggenheim eraikitzeko proiektua martxa hartzen ari da pixkanaka. 60.000 metro koadroko eremua izango da, bi eraikinetan banatuta: Gernika-Lumon (Bizkaia) egongo da bata, eta Muruetan (Bizkaia) bestea. New Yorkeko Cooper Robertson arkitektura estudioak egitasmoaren zirriborroa aurkeztu zuen orain dela aste batzuk, eta, haren arabera, prest dago nolabaiteko eskema.

Ikusi gehiago: Eider Gotxi, Guggenheim Urdaibai Stop plataformako kidea: "Itzulezinak dira proiektuak sortuko dituen kalteak"

Beste kontu batzuen artean, lekua bera da herritarren kezka nagusietako bat: Urdaibaiko biosfera erreserban eraiki nahi dute museoa. Euskal Autonomia Erkidegoko biosferaren erreserba bakarra da gune hori, baita euskal itsasbazterreko espazio babesturik baliotsuenetako bat ere. Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak, ordea, ez du kalterik aurreikusten: "Ez genuke Urdaibaiko Guggenheim museoa eraikiko ingurunea hondatuko duela uste izango bagenu".

Hasiera-hasieratik sortu zuen harrabotsa erabakiak, baina zertan da proiektua orain? Jarraian, errepasoa.

KRONOLOGIA

Zehazki, 2008. urtean iragarri zuen lehendabiziko aldiz Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko garai hartako ahaldun nagusiak Urdaibai inguruan beste Guggenheim museo bat eraikitzeko ideia zutela.

Hasieran, museo berria Sukarrietan (Bizkaia) zabaltzea proposatu zuten, Ricardo Bastida arkitektoaren 1925eko eraikina zegoen lekuan; BBK udalekuak egiten ziren lekuan, hain zuzen. Alabaina, Eusko Jaurlaritzak ez zuen agertu proiektuaren aldeko jarrera argirik.

2009an, PSE-EE alderdiko Patxi Lopez izendatu zuten lehendakari, eta hura esplizituki agertu zen proiektuaren aurka. Ondorioz, baztertu egin zuten egitasmoa.

Haren ondotik, 2018an ekarri zuten gaia berriro hizpidera: 2020ra bitarteko museoaren plan estrategikoaren barruan sartu zuten. 2020ko abenduan, berriz, Europako funtsak jasotzeko Jaurlaritzak eginiko proiektuen zerrendan ageri zen Guggenheim Gernika, Bilboko Guggenheim museoaren zabalkuntza berdea plana.

Momentu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura 2028 Plan Estrategikoaren barruan dago proiektua. Plan horrek hurrengo sei urteetarako kultur politikaren lehentasunen markoa finkatzen du, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kultura politika publikoei dagokienean. Helburu horiek lortzeko neurrien artean egongo litzateke, besteak beste, Guggenheim Urdaibai proiektuaren oinarriak finkatzea.

PROIEKTUA

Cooper Robertson arkitektura estudioaren zirriborroaren arabera, 60.000 metro koadro beteko ditu Urdaibaiko Guggenheim museoak guztira. Hasieran erakundeek iragarritakoa baino 5.000 metro koadro gehiago dira. Bi egoitza izango ditu: Gernika-Lumoko Dalia lantegiko orubean bata, eta Muruetako ontziolan bestea.

Gernikakoa izango da museoaren lehen eraikina: 20.000 metro koadro beteko ditu. Erakusketa areto bat izango du, eta, horrekin batera, baita bulegoak, biltegiak, hitzaldietarako areto bat eta jatetxe bat ere, besteak beste. Aparkaleku bat ere eraikiko dute eraikinaren ondoan. Etxanobek jakinarazi zuenez, uda ostean hasiko dira eraikin zaharra eraisten, museoa eraikitzen hasteko.

Muruetako ontziola, berriz, erakusketetarako lekua izango da nagusiki. 40.000 metro koadro hartuko ditu denera. Erakusketez gainera, baina, heziketa programak bultzatzeko lekuak, artistek lan egiteko tokiren bat eta artelanen kontserbaziorako tailerrak ere kokatuko dituzte bertan, beste kontu batzuen artean; baita jatetxe bat eta denda bat ere.

Bi eraikinak lotzeko, bide berde bat egingo dute. 6,5 kilometroko tartea dago bi horien artean, eta haren bueltan artelanak jartzeko aukera legokeela aurreratzen du planak. Zirriborroaren arabera, bi modu egongo dira horietara joateko: oinez, edo jasangarria den garraiobideren batean —trena, autobusa eta bizikleta aipatzen ditu, aukera moduan—.

INBERTSIOA

Bizkaiko Foru Aldundiak bere aurrekontuko 40 milioi euro gordeak ditu jada Urdaibaiko Guggenheimenen proiekturako, eta, joan den astean, Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen beste 40 milioi euroko diru laguntza emango duela, "garapen iraunkorreko jarduera bereziak bultzatzeko" ekintzetarako. Ekintza horien artean dago biosfera erreserba horretan Guggenheim museoaren beste egoitza bat egiteko proiektua.

Eusko Jaurlaritzak proiekturako beste diru sail bat onartzea faltako da orain. Diru kopuru bat Europako Batasuneko Next Generation funtsekin ordaintzea espero dute. Jaurlaritzak sartua du egitasmoa EBko diru laguntzak jasotzeko zerrendan, baina oraindik ez dute eman horren inguruko berririk.

Zirriborroaren arabera, 130 milioi euro inguruko aurrekontua izango luke Bilboko Guggenheim Urdaibaira hedatzeko prozesuak. Bost urte iraungo lukete lanek, eta urtean 140.000 bisitari jasotzea espero dute. Horrez gainera, Aitor Esteban Espainiako Kongresuko EAJko eledunak jakinarazi du zazpiehun bat lanpostu sortzeko aukera egongo litzatekeela.


vaste-monde-3

Vaste Monde #3

Juan Aizpitarte, Anne-Laure Garicoix, Olivier Masmonteil

Beatrix Enea (Angelu, Lapurdi)

Du 13 Décembre 2025
Au 18 Avril 2026

lizarrara-bidaia

Lizarrara Bidaia

Pedro Salaberri

Gustavo de Maeztu (Lizarra, Nafarroa)

Du 10 Mars 2026
Au 07 Juin 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

memoria-lausoei-begira

Memoria lausoei begira

16 Avr. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Juana cima. BEGIRADA DISIDENTE BAT | Non: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: Abuztuaren 30era arte.

ondarearen-zaintzaileak

Ondarearen zaintzaileak

15 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Reina Sofia museoko teknikarien txostenak Picassoren Gernika ez mugitzeko gomendioa eman omen du; ez dakiguna da zein baldintzatan ez litzatekeen bete behar ez mugitzeko gomendio hori. Hau da, lana kalterik gabe mugitzeko aukera egongo balitz, iritzi bera mantenduko lukete?

iragan-kolonialak-bistaratuz

Iragan kolonialak bistaratuz

13 Avr. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Standing here Wondering Which Way to Go | Noiz arte: 2026ko ekainaren 14ra arte. | Non: Tabakaleran, Donostian.

arte-laborategiak

Arte laborategiak

04 Avr. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Gasteizko Zas kultur erakundeak eta Artium museoak Arabako artista gazteentzat egonaldi artistikoak egiteko deialdia egin dute. Parte hartu nahi duten artista hasiberriek hilabeteko soldata jasoko dute, produkzio gastuetarako dirua, eta museoaren azpiegitura erabiltzeko aukera izango dute.

zeri-begiratzen-dioten-artelanei-begiratzen-dietenek

Zeri begiratzen dioten artelanei begiratzen dietenek

04 Avr. | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Publikoak bildumako zortzi artelanen aurrean eginiko gogoetak biltzen dituzten zortzi bideo osatu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Tamara Garcia Iglesias zinemagileak egin ditu, eta horiekin eman du amaitutzat 2021ean hasitako Ikuspuntuak proiektua.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).