artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artozkin galdutako obrei buruzko azalpenak eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari

Itoizko 'solidarioek' jendaurrean aurkeztu dituzte hogei urtez galdutzat jo ziren 31 artelanetatik hamalau. Iruñeko Geltokin egonen dira ikusgai urriaren 10 arte, eta Agoitzen urriaren 20tik aurrera.

artozkin-galdutako-obrei-buruzko-azalpenak-eskatu-dizkiote-nafarroako-gobernuari
'Solidarioen' eta sortzaileen agerraldia Iruñeko Geltokin Arg/ Berria egunkaria

3 Octobre 2023 | BERRIA egunkaria

"Artelan horien kontrolean halako zabarkeriaz eta utzikeriaz jokatu izana onartezina da. Hamalau obra berreskuratu ditugu; erdiak, gutxi gorabehera. Baina non daude gainerakoak? Zer gertatu da haiekin? Zein ziren obra horien zaintza katearen arduradunak? Erantzunak exijitzen ditugu, eta falta diren obrak itzultzeko ere bai". Interpelazio hori egin diote Itoizko solidarioek Nafarroako Gobernuari gaur goizean, Artozkin duela hogei urte egindako erakusketako artelan batzuk berreskuratu dituzten honetan. Zehazki, 2003ko irailean Artozkiko elizan ikusgai jarritako 31 obretatik hamalau agertu dira, eta besteen arrastorik ez dago.

Justu gaur duela hogei urte bukatu zituzten hondeamakinek Artozkiko herria botatzeko lanak, Itoizko urtegia urez betetzen hasi ahal izateko. Bi aste iraun zuen herria defenditzeko erresistentziak, eta 2003ko irailaren 30ean sartu ziren poliziak herrira; solidarioak atera, eta etxeak bota zituzten. Artozki babesteko herrian bertan antolatu zituzten ekitaldien artean, arte erakusketa bat ere atondu zuten; artista ugarik eman zituzten beren obrak, bertan suntsitu edo urpean gera zitezen. Baina poliziek eraman egin zituzten, eta hogei urtez "bulego ofizialetan" egon direla azaldu du Lorena Beroiz urtegiak kaltetutakoen plataformako kideak. Orain agertu dira artelan horietako batzuk, BERRIAk atzo aurreratu zuenez.

Orain agertu diren hamalau obra horiek Itoizko solidarioen esku utzi dituzte, "anonimoki". Iruñeko Geltokin jarri dituzte ikusgai, erakusketan, eta gaurtik urriaren 10 arte bertan egongo dira, nahi duten guztiek ikus ditzaten, 17:00etatik 21:00etara. Urriaren 20tik aurrera, berriz, Agoizko kultur etxean jarriko dituzte ikusgai. Tartean dira Jose Luis Zumetaren, Juan Gorritiren, Jose Ramon Andaren, Txiki Agirre Keixeta-ren eta Anton Mendizabalen artelan batzuk. Itoizko solidarioek eta urtegiak kalte egindako herritarren batzarrak agerraldia egin dute gaur goizean, Geltokin bertan; artelan horien ibileren berri eman dute, eta zenbait salaketa egin dituzte.

Haiekin batera agertu dira zenbait artista eta sortzaile. Gari Berasaluze idazleak agiri bat prestatu du, Artozkira ez da gutunik heltzen; oroimena eta duintasuna, eta agiri hori ere aurkeztu dute gaurko ekitaldian. 41 artista eta eragileren atxikimendua izan du agiri horrek.

Ekitaldiak Agoitzen

Urria baliatu nahi dute solidarioek, urteurrenaren aitzakian zenbait ekitaldi eginez borroka hura gogoratzeko. Artozkiko artelanak Geltokin ikusgai jartzeaz aparte, urriaren 10ean mahai inguru bat egingo dute, 19:00etan: Itoitz: atzo eta gaur. Gero Agoizko kultur etxera eramango dute erakusketa; urriaren 20an inauguratuko dute, 18:00etan; azaroaren 4 arte egongo dira bertan, eta 18:00etatik 20:00etara ikusi ahalko dira. Erakusketaren abaroan, urriaren 21ean zenbait ekitaldi egingo dituzte Agoitzen bertan, Lurra Defenditzeko Eguna izendatuta. 11:00etatik aurrera ekitaldiak, musika, herri bazkaria eta abar izango dira.

Jaso dituzten obrekin, eta falta direnak agertuko balira horiekin guztiekin, museo bat sortzeko asmoa agertu dute solidarioek. Artearen, Memoriaren eta Lurraren Defentsaren Museoa deitu diote, eta "Itoizko urtegiak suntsitutako ibar eta herrien memoria gordetzeko" funtzioa edukiko luke.

Ekintza sorta horrekin, gogora ekarri nahi dute "bizilagunek nolako duintasuna izan zuten beren herriak defendatzen, eta nola ekintzaileen erresistentzia tinkoa izan zen, beren bizitzak arriskuan jartzeaz gainera dozenaka atxilotu baitzituzten, eta tratu txarrak jasan baitzituzten". Nabarmendu dute "egungo krisi ekosozialaren erdian" ezinbestekoak direla urtegiak azpian hartutakoen gisako bailarak. "Urteurren honek balio beza oroimenerako, baina baita etorkizunerako dei gisa ere, lurra defenditzen jarraitzeko". Alde horretatik, Nafarroako ubidearen bigarren fasea eta Esako urtegia handitzeko lanak bertan behera uzteko eskatu dute.

Memoria ariketa bat ere egin dute agerraldian. Hogei urte bete baitira, justu, urtegiaren aurkako erresistentzia borroka hura bukatu zenetik: gogora ekarri dute "ehunka lagunek" parte hartu zutela borroka hartan, eta poliziek "bortizkeria" handia erabili zutela herriak husteko. Artozki defenditzeko ekina berezia izan zen, besteak beste sortzaileen laguntza izan zutelako. Arte erakusketaz aparte, kontzertuak, mural pintaketak eta kultur ekintzak ere antolatu zituzten. "2003ko irailaren 30eko goizaldean, tragikoki suntsitua izan zen hori guztia", adierazi du Beroizek.

Foruzainak, guardia zibilak eta hondeamakinak sartu ziren herrira egun hartan, eta bi egun behar izan zituzten etxeetan eta teilatuetan gotortu ziren solidarioak handik ateratzeko. Haiek atera ahala, etxeak birrindu zituzten. 2003ko urriaren 2ko goizean bukatu zuten etxeak botatzen. "Horren aurretik, poliziek artelanak atera zituzten elizatik, eta haietako batzuk, behintzat, eraikuntza ofizial batean egon dira urteetan", gaur Beroizek azaldu dutenez.

Artezki. Izen hori eman zioten Artozkiko arte erakusketari. Solidarioek uste dute Artezki-ko artelan horiek "Iratiko eta Urrobiko herritarrek eta Itoizko urtegiaren azpiegituraren kontrako oposizioak jasandako inposizioaren, gutxiespenaren, umiliazioaren eta lapurretaren metafora bat" direla, ikusita nola tratatuak izan diren obrak. Bestalde, gogorarazi dute ez zizkietela itzuli Artozki eta Itoitz herriak hustu zituztenean poliziek ekintzaileei "ostutako" hainbat material eta ondasun.

Artozkiko artelanen aurkezpena [BERRIAtb]


ipar-hegora

Ipar-Hegora

Leo Burge

Uribitarte40 (Bilbo, Bizkaia)

Du 20 Février 2026
Au 06 Avril 2026

zirrikituak-uretan

Zirrikituak uretan

Aitor Renteria

Desio Artspace (Bilbo, Bizkaia)

Du 16 Janvier 2026 | 19:00
Au 27 Février 2026

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 Fév. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 Janv. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 Janv. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 Janv. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 Janv. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).