artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Kiribil batean bueltaka

Nadia Hotaitek 'Unseasonal Autumn' proiektua ondu du Multiverso bekari esker. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai, Arte Ederren Museoan

kiribil-batean-bueltaka
Nadia Hotait artista, Bilboko Arte Ederren Museoan. Arg/ ARITZ LOIOLA / FOKU

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 13 Octobre 2023

Gaur egun benetako filosofoak fisikariak direla esan zuen Stephen Hawking fisikari eta astronomoak. Haren arabera, natura zer den argitzea zen filosofo greziarren kezka nagusia, eta horretan dabiltza gaurko fisikariak ere. Nadia Hotait artistak bi diziplina horiek uztartu ditu Unseasonal Autumn (Udazken amaigabea) ikus-entzunezkoan: filosofia eta fisika. Orain arte Multiverso bekari esker egin den "ikus-entzunezkorik zinematografikoena" dela esan du Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak. Azaroaren 12ra bitarte bisitatu ahal izango da, Museoko 4. aretoan.

Tusculum hirian abiatzen da ikus-entzunezkoa, K.a. I. mendean. Izan ere, Julio Zesar boterera iritsi zenean, hiri horretara erbesteratu zuen Marko Tulio Zizeron filosofoa. "Gizakiaren bilaketa existentzialari buruzko alegoria bat da hasierako zati hori", aurreratu du artistak. Zizeronen aisialdiko etxean dago kokatuta, eta askotariko hausnarketak mahaigaineratuko ditu bertan.

Gaur egun, Frascati du izena Tusculum hiriak, eta Fisika Nuklearreko Institutu Nazionala dago bertan. "Munduaren jatorria aztertzen arituko da zientzialari talde bat, materiarena, espazioarena eta denborarena", kontatu du artistak. Bi ikuspuntu horien artean garatuko da ikus-entzunezkoa, iraganaren eta orainaren artean: "Historiako gertaera garrantzitsu batekin eta oinordeko izango den batekin elkarrizketa bat izateko gonbita egiten da".

Gutxi gorabehera, bi mila urteko aldea dago garai horietako batetik bestera, baina finean gizakiaren kezkak berberak direla uste du Hotaitek: "Egia da, nolabait, denbora historikoa kiribil batean bezala biratzen ari dela oraindik, eta, behin eta berriz, guk gauza beretan huts egiten dugula oraindik, akats berberetan estropezu egiten jarraitzen dugula; baina horrek ez du esan nahi kiribil horrek irteerarik ez duenik".

2020an hasi zen artista proiektua lantzen, eta Frascatin (Italia) egin du filmaketa osoa. Zortzi aktorek parte hartu dute, eta triptiko bat da emaitza: koreografiatutako emanaldiak eta elkarrizketa zatiak tartekatzen dira. Hamar minutu irauten ditu.

Artistak azaldu duenez, Stefan Zweig idazlearen Decisive Moments in History liburuan oinarritu zen ikus-entzunezkoa sortzeko: "Liburu horri esker jakin nuen bi hiri horiek enklabe berean zeudela, eta, ikus-entzunezkoaren bitartez, bi hiri horien arteko loturak aurkitzen saiatu naiz". Grabazioek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluak dituzte.

Bideoa abiapuntu

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi zuen Hotaitek, Madrilen. Bideoa, film zatien collageak eta argazkigintza baliatzen ditu historia garaikideko pasarteak irudikatzeko, eta, egun, bideoen arteari eta ekoizpenari buruzko ikastaroak ere ematen ditu. Laila Hotait ahizparekin batera, Ficcionar plataforma kudeatzen du, film laburrak eta dokumentalak ekoizten dituen plataforma bat.

Multiverso bekarekin ondu du Unseasonal Autumn proiektua artistak. BBVA fundazioak eta museoak elkarlanean sortutako egitasmoa da, eta bideoen artea eta arte digitala sustatzea du xede. 2018an, deialdi ireki bat antolatu zuten beka horietarako, baina pandemiak proiektuak geldiaraztea eragin zuen.

Antoni Abaden Belarri gorrak izan zen museoan aurkeztu zuten lehenengo proiektua, joan den martxoan. Haren ondotik, Toni Serra artistaren Asemanastan. Zeruetako lurra eta Mabel Palacinen Ibilbidea eta The Track bideo instalazioak jarri zituzten ikusgai. Urtea amaitu baino lehen erakutsiko dituzte falta diren bi lanak: Manu Arregiren Zahartzaro-harmoniak eta Pedro G. Romeroren Flamenkoak.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

generation-volta

Generation Volta

Sanlé Sory

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 01 Aout 2026
Au 01 Octobre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 Septembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Septembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 Septembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 Septembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).