artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Inmersiones gasteizko kultur elkarteak 'sua eginen' du XVI. topaketa kari

Topaketak praktika artistiko kolektiboak bultzatu nahi ditu. Gasteizko ZAS aretoan antolatu dute eta hogeita bat artistek parte hartuko dute "Sua Egin" izena duen edizio honetan.

inmersiones-gasteizko-kultur-elkarteak-sua-eginen-du-xvi-topaketa-kari

| 23 Novembre 2023

Inmersiones artista berrien biltzarra, era honetako bakarra Euskal Herrian, XVI. aldiz egingo da, azaroaren 25ean, larunbata, nahiz eta bezperan ere jarduera paralelo batzuk izango diren. Topaketa honen helburu nagusia artistei eta haien proposamenei ikusgarritasuna ematea da, baita ezagutza trukatzea ere.

XVI. Inmersiones honetan, Ane Rodrìguez arituko da komisario lanetan. Artistak "Sua egin" gaia ekintza kolektiborako dei gisa planteatu du. "Inmersionesen, sutara joko dugu berriro, baina oraingoan, praktika artistiko kolektibo eta kolaboratiboetan murgiltzeko gogoz", adierazi du komisarioak.

Aurtengo edizioa hilaren 24an, ostirala, hasiko da, Gasteizko San Anton plazako ZAS gunean. 18:00etatik aurrera, Iñigo Basaguren-Duarte idazleak "Su sekretua. Suteak, garrak eta argi printzak erreakzio kontserbadorearen atakan". Ondoren, Julia Ramìrez Blanco ikertzailearen "Utopiak gorpuztu. Mundu hobe baten autoeszenifikazioak, denbora luzeko historia batetik abiatuak".

Dj Reimy musikari autodidakta eta kultur dinamizatzaileak amaituko du biltzarreko lehendabiziko jardunaldia. Dj Reimyk Educacciones izeneko lanean gauzatu duen praktika azalduko du, arte garaikidea ikasleei hurbiltzen dien jarduera paraleloa. Bizi Tuning-ek hainbat sormen-prozesu eta esperimentazioak egingo ditu bizikletarekin eta musikarekin, gizartea eraldatzeko eta komunitateari laguntzeko tresna gisa.

Biltzarra

Larunbat osoan, hitzaldiak eta ekintzak egingo dira, eta konbinatuko dira Euskal Herriko artistengandik jaso eta hautatutako proposamenak eta edizio honetarako berariaz gonbidatutako artistenak. Guztira, kolektiboen parte diren edo taldean lan egiten duten hogei bat artistak eskainiko dituzte beren arte modu desberdinak, sua egiteko modu desberdinak daudelakoan.

Inmersionesen XVI. edizioaren amaierarako, larunbat arratsaldean, Ane Rodrìguez komisarioak bi ekintza zulatzaile planteatu ditu Herética (s) eta HA! Ballroom. Victoria Ascaso artista transdiziplinarraren MYOF. Lankidetzaz bizirauteko kit bat proiektu parte- hartzaileak amaiera emango dio Inmersiones lanaren edizio horri.

Jarduera guztiak eta biltzarreko hitzaldiak Gasteizko San Anton plazako ZAS gunean egingo dira. Sarrera librea da. Goizeko saioak (10: 00etatik 14: 30era) streaming bidez emango dira, Youtubeko Inmersiones kanalaren bidez.

Parte-hartzaileen informazioa

Raira Rosenkjar, Antzerkian graduatua da ESACHn (2018), eta Ikerketa eta Sormena Artean Masterra du UPV/EHUn (2022). Ikusle emantzipatua, performance antzerkiko esperientzien bidez hedatua.

Javi Martínez eta Annat Vallés. Erabili ohi ditugun espazioak eta elkarrizketak hainbat antzekotasun izaten hasi dira, direla kasualitatez direla kausalak, eta horiek biok aberasten gaituzte. Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai

Julia de Luis López.,Arte Ederretan lizentziatua da UPV/EHUn. Izurritea: La Comunidaden proiektu bat.

Julia Martos, artista eta ikertzailea da. Cuento de Mediodía kontakizun esperimental bat da, Julia Martos artistak eta Ojo Pértico kolektiboak taldean egina.

Oihane Sánchez Duro, Arte Ederren Fakultateko irakaslea da (UPV/EHU), eta Doktorego Sari Bereziduna. Magia, berritsukeria eta praktika kolektiboei buruzko sineskeriak.

Brillo Editorial. Brillo askotariko kokapenak dituen argitaratze proiektu bat da, Bilbo eta Valentziaren artean mugitzen dena, eta sorkuntzaren, bitartekaritzaren eta komisariotzaren arteko ekintzan dabil. Beldurrik ez etorkizunari

Alex Hernández. Bilbora lekualdatu zen bertan Arte Ederrak ikasteko. Bertan finkatu zen, eta magiari eta okultismoari buruz interesatzen hasi, eta hori bere praktika artistikora eraman zuen Underground magikoa, errealitateari eraso

AMIXR. AMiXR Peruko kolektibo bat da, eta kultura digitalari, errealitate hedatuei, adimen artifizialari eta hacktibismoari lotutako proiektuak ikertu, egin eta kudeatzen ditu, arte eszenikoen, plastikoen eta ikusizkoen bitartez. Esna amesteko kultura digitaleko praktika kolektiboak

HA! Ballroom. Lau artista dira, eta Bilboko Ballroom entrenamendu taldea osatzen dute. HA! Dou you know this language?

Herética(s) taldea Imanol Abadek, Leyre Arraizak, Ane Berganzak, Nesi Carok, Idoia Leachek, Javier Ozcoidik, Esti Zaratek, Jara Rosetek eta Candela Santiagok sortu zuten 2023an. Herética(s)-ek espazioa alde kolektibotik eraldatzera gonbidatzen du. Etilikoki primeran bazaude.

Leire San Martín. Feministaldia, Kultura Feminista Jaialdiaren programazioa eta koordinazioaren ardura daramat Txiskero bat eta gasolina

ELLAS Proiektua. Ainhoa Resano ikusizko artista da, bere proiektuen ardatza identitatea auzitan jartzea da, genero ikuspegi batetik. ELLAS: Album kolektibo bat Sarean kultura komunitario eta parte-hartzailerako espazio independente bat da, esperimentala, eta Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan kokatzen da.. Lankidetzan aritzeko, bat egin. Suari piztuta eutsi. Sua zaindu.

Victoria Ascaso, transdiziplinako artista. MYOF. Lankidetzaz bizirauteko kit bat.


Sareen lehiaketan, Hoguera proposamena izan da irabazle, UPV/EHUko Arte Ederretako fakultateko bost ikasle protagonista dituen bideoan jasotako performancea, non "etxea" eta "sua" kontzeptuen arteko harremana erakusten den.

sua-egin

Sua Egin

XVI. Inmersiones

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Du 24 Novembre 2023
Au 25 Novembre 2023


portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

donostiako-paisaiak

Donostiako Paisaiak

Tomás Hernández

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Du 10 Septembre 2026
Au 07 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).