artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mangaren txanda

Komikiek izan duten gorakada aintzat hartuta, sektore gisa aitortu eta toki berean bateratu dituzte aurten. Manga liburuak euskarara ekarrita, gazteen azken urteetako eskaera bati eman zaio erantzuna.

mangaren-txanda

Garbiñe Ubeda [BERRIA.eus]
| 8 Décembre 2023

Liburu ilustratuek eta bereziki albumek bazuten nolabaiteko aitortzarik. Aldiz, komikiek oro har eta, zehazki, eleberri grafikoek azken boladan hartu dute indarra, eta, plazaratu diren liburu ugariek akuilatuta, lan ilustratuak sektore moduan batu eta elkarren alboan jarri dituzte aurtengo honetan. Hortaz, Harriet, Astiberri, Mezulari, Denonartean, Ikastolen Elkartea/Xabiroi eta gainontzeko argitaletxeak errenkada berean aurkituko ditu zaleak. Hain zuzen, Goienkalen, erdialdean.

Azoka zabaldu orduko batu zaie publikoa, eta bada zuzen-zuzen hara jo duenik ere. Erakusmahaietan ez ezik, erakusmahaien bestaldean ere bada amurik, eta jakina da marrazkilariek zer-nolako lanak hartzen dituzten izenpe eske heltzen zaien bezero bakoitzarekin. Asisko Urmeneta izan da lanean jartzen lehenengoetakoa. Gora Euskal herrientsak eskuetan hartu, orrialde zuritik zabaldu, eta, luma itxurako errotuladorea eskuan duela, di-da batean emakumezko bat marraztu dio lehen bezeroari, kamera batek eszena grabatzen zuen bitartean. Jarraian, "Gora euskal errepublika. Gora gu" idatzi du gorriz. Alboan zituen Unai Iturriaga eta Sanvi, azken hori ere marrazketan, haur-gurasoez inguratuta.

Martin Etxeberria idazle eta gidoilariak irakurlearekin harremana izatea du helburu azoketan. Pasatu berri ditu Getxokoa (Bizkaia) eta Hernanikoa (Gipuzkoa), baina "indarrez eta gogotsu" heldu da Durangora ere, Artxipelagoa sustatzera. Jakin-minez heltzen zaizkio jarraitzaileak, bereziki podcasta entzuna dutenak, batetik besterako egokitzapenean gauza asko aldatu eta beste hainbat sortu baitira.

Harriet argitaletxeko Gregorio Murok ere "feedback hori aberatsa" dela dio. Haren eskutik argitaratu diren komikien artean, Anker da ikusgarriena, eta era berean arrakastatsuena, salmentari dagokionez. Badu bestelako lan estimaturik ere. Aurten, Iker eta Ixone bildumako Orrazi magikoa, Gaizkiñe eta Zahagi-urrea plazaratu ditu liburu bakarrean. Duela 45 urte argitaratu ziren estreinakoz, eta kasik "enkarguz" berrargitaratu dituela azaldu du egileak, heltzen zitzaion eskaera kopurua kontuan hartuta. Iker eta Ixone Muroren lehen laneko pertsonaiak dira, eta, beharbada horregatik, aitortu du "lotsa" ematen ziola, gaur egun egiten dituen lanak "askoz ere konplexuagoak" baitira. Halere, ezin uka estimazioa, jende askok seinalatzen baitu, harrituta, "txikitan irakurri" izana ozen aldarrikatuz.

Manga euskaraz

Baina aurtengo sorpresarik handiena japoniar moldeak hartu duen garrantzia izan da. "Manga euskaraz", dio urrundik ere ikusgarria den afixak. Harriet argitaletxeko txoko batean, dagoeneko mardultxoa dirudien bilduma bat ageri da. Mikel Muro da haren sustatzaile, editore eta saltzaile nagusia. "Espektatiba handiz" heldu dela azaldu du, manga argitaratzeko Eusko Jaurlaritzarekin lortu duten hitzarmena dela eta. Jende gaztea aise erakartzen dutela begi bistakoa da, eta heldurik agertzen denean normalki "seme-alabentzat erostera datozenak" izaten direla esan du.

Urte luzetan genero gutxietsia izan da manga, baita komikizaleen artean ere. Belaunaldi berriak etorri arte, ordea. Halere, "helduek ere ontzat ematen hasiak" direla azaldu du editoreak, "batez ere euskarazkoak direnean". Hain zuzen, bi mundu uztartzen direlako berorietan: "Batetik, gazteak erakarri eta irakurtzera bultzatzen dituen genero bat delako, eta, bestetik, hizkuntzari lotzen dituelako".

Muroren ustez, manga eskaera ez da gaurkoa, "bereziki Durangon". Hortik piztu zitzaien gaiari heltzeko grina. Une jakin batean, gogoa baino gehiago "beharra" izan dela nabarmendu du: "Euskaraz alerik ez izatea larria iruditzen zitzaigun, ez saltzaile gisa soilik, baita kulturazale gisa ere", eta ETBk Dragoi-bola ematen zuen garaiak gogoratu ditu. Haren aburuz, "euskarak mundu horren beharra ere badu".

Manga euskaratzea ez da prozesu erraza izan. Muro: "Japoniarrak aski zurrunak dira elkarrizketan hasteko eta negozioak abian jartzeko". Alde horretatik, Iker Alvarez itzultzailearekin erdietsitako "zortea" azpimarratu du: "Iruinsemea da, baina Japonian bizi da, eta, hizkuntza ongi menderatzen duenez, bere gain hartu zituen hango argitaletxeekikoak". Harriet argitaletxeak orain arte argitaratutako manga guztiak Alvarezek ekarri ditu euskarara.

Ale bakoitza 10 euroan dago salgai. Tirada handiko erdarazko aleak baino apur bat garestixeago izanagatik ere, "aldea txikia eta onargarria" dela iritzi dio Murok.


ever-is-over-all

Ever is Over All

Pipilotti Rist

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 01 Octobre 2026
Au 17 Janvier 2027

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).