artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak ateak irekiko ditu topaketa eta sormenezko asteburua ospatzeko

Zentroak asteburu batean murgiltzera gonbidatzen ditu herritarrak, Tabakalera sorkuntza sustatzeko zentroa dela ezagutarazteko

tabakalerak-ateak-irekiko-ditu-topaketa-eta-sormenezko-asteburua-ospatzeko

| 12 Décembre 2023

Abenduaren 15ean eta 16an, Tabakalerak ateak irekiko ditu bere jardueraren alderdi ezezagunena erakusteko: sorkuntzari ematen dion babesa. Bi egunetan zehar, interesa duen edonork kultura garaikidearen zentroko txokoak arakatu, Artisten Gunea ezagutu eta diseinatutako jarduera ugaritan murgildu ahal izango du.

Erakusketak, sormen tailerrak, tokiko eta nazioarteko artistekin solasaldiak, zuzeneko ikuskizunak eta askoz gehiago. Ate irekiko asteburu honetan Tabakalera definitzen duen arte eta kultura munduaren panorama osoa eskainiko da.

Asteburuko egitaraua

Abenduaren 15ean eta 16an, Tabakalerako 3. solairua artea maite dutenak, moda jasangarriaren sortzaileak eta zaleak erakarriko dituen ekitaldien epizentroa izango da.

Lehenengo jardunaldia Artisten Gunean hasiko da, Tabakalerako egoiliarrak urte osoan zehar hartzen dituen gunea. Bi egunez zabalik egongo da jendearentzat, Marc Vives, Marta van Tartwijk, Inés Cámara Leret, Susana San José, Sequoia Barnes eta Ane Zelaia, estudioetara bisitak egin ahal izateko.

Abenduaren 16an, Tabakalerako ikus-entzunezkoen laborategiak sustatutako Noka eta Ikusmira Berriak ikus-entzunezko programen bi parte-hartzailek eta EQZEko ikasle ohiek, Marina Palaciok eta Maria Inês Gonçalvesek, beren lanen muntatzaile Gerard Borrásekin batera, euren sormen prozesuetako materiala erakutsiko dute eta harreman zuzena izango dute bertaratzen diren guztiekin.

Hirugarren solairuko beste gune batean, Eginzaleak herritarren sorkuntzarako topaketa egingo da. Bertan, Medialaben urtean zehar egindako lana ezagutu ahal izango da, bai eta jasangarritasunaren eta berrerabileraren inguruan jarduten diren sortzaile gonbidatu gehiagorena ere, arteari eta ehungintzari arreta berezia eskainiz. Egunean zehar, jendearentzako jarduera-programa bat eskainiko da, jantzien eta ehunen konponketa, berrerabilera, estanpazioa, estilismoak eta osagarriak sortzea eta kustomizazioa ardatz hartuta. Artista gonbidatuak hauek izango dira: Sandra Linio, Clara Virgili, Jaione Anzola - Anti Anzola, Aritz de la Hera, Puntada Bastarda, Ane Baztarrika, Valeria Irisarri, Urtzi Urkixo (Voltaire Lab), Kika Merino, Julene Gregorio eta Markel Gonzalez.

Era berean, 16:00etan, Ane Arana sortzaileak tailerra eskainiko du, kirol kamisetekin kortseak egiteko. Kamiseta horiek berrerabiliz, sormena eta iraunkortasuna sustatu nahi dira jantzien diseinuan, teknika sinpleak eta oinarrizko materialak erabiliz. Arratsaldean, Alex Hug izango da "Topak denontzat" tailerraren buru. Bertan, jantziak ekoiztean botatzen diren oihalezko txatalak berrerabiliko dira. Zati horiek modako makineriarako txikiegiak dira, eta zabortegietara ez joateko bigarren aukera bat eskaintzen diegu. Bi tailerretan parte hartzeko, Tabakaleraren webgunean izena eman beharko da.

Jardunaldia itxi aurretik, Betile Crocanti Medialabeko taldeak, modu kolektiboan joskintzaren bidez lan egiten duenak eta hondakinarekiko zein gainerakoekiko alternatibak bilatzen dituenak, ikus-entzunezko esperientzia paregabea eskainiko du.

Musika lagun izango dugu bi egunetan. Dj Gela arduratuko da Artisten Gunea girotzeaz, eta larunbatean, hilak 16, Silitia eta DJ MaKedaren kontzertuekin itxiko da ekitaldia Tabakalerako Prisman.

Ate irekiko asteburu honek bertaratzen diren guztientzat esperientzia aberasgarria izango da, sorkuntzaren mundu liluragarrian murgilduz Tabakaleraren bihotzean.

ate-irekiak

Ate irekiak

Tabakalera

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 15 Décembre 2023
Au 16 Décembre 2023


uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

circus

Circus

Alejandra Ikaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027

lucy-beech

Lucy Beech

Galerie Champ Lacombe (Biarritz, Lapurdi)

Du 14 Novembre 2026
Au 14 Janvier 2027

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 Novembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 Novembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).