artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Eskultura izango da Tabakalerako erakusketen ardatza 2024an zehar

Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxearen mendeurrenean, Nazioarteko Zentroak eskultura jorratuko du euskal eskulturgile garaikideen artelanen bidez. Horretaz gain, erakusketa areto 2-an nazioarteko artista ezagunen obrak jasoko dituzten hiru erakusketa izango dira.

eskultura-izango-da-tabakalerako-erakusketen-ardatza-2024an-zehar
Core, June Crespo (Larruak eta izurrak)

| 23 Janvier 2024

2024ko Tabakalerako erakusketa-programak eskulturari erreparatuko dio, hainbat korronte eta joera arakatuz, bai euskal testuinguruan, bai nazioartean. Ikuspegi hori bat etorriko da Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxea eskultoreen mendeurrenekin. Programazio zabal baten bidez, Tabakalerak arte eskultoriko garaikidearen aberastasuna ospatzeaz gain, arte-adierazpen hori balioesteko ikuspegi eta testuinguru berriak eskaini nahi ditu. Erakusketa-areto nagusiak hiru mostra hartuko ditu urtean zehar, gaur egungo arte eskultorikoaren alderdi paregabeak aztertuko dituztenak.

Larruak eta izurrak erakusketa, Laura Vallés Vílchez komisario duena, euskal eskultura garaikidean barneratuko da, artista belaunaldi berrien nazioarteko nagusitasuna nabarmenduz. Materikoa dena, espazioa, gorputza eta mugimendua arakatuz, obrak performancera eta koreografiara hurbiltzen dira. Erakusketak Sahatsa Jauregi, June Crespo, Kimia Kamvari eta Yael Davids artisten ekoizpen berriak eta Nora Aurrekoetxea, Iman Issa eta Lúcia Kochen lanak hartuko ditu barne. Ekoizpen berriko lanak, performance eta dantza garaikideko artistek eta kolektiboek aktibatuko dituzte, Tripak kolektiboak edo Beatriz Setienek, esaterako. Erakusketa otsailaren 24tik ekainaren 2ra egongo da zabalik.

Topalekuak erakusketak, Soledad Gutierrezek komisariatua eta ekainerako programatua, Eduardo Chillidak testuinguru garaikidean utzitako ondare artistikoa aztertuko du. Mostrak Chillidaren beraren eta Euskal Herriko eta nazioarteko artisten lanak barne hartuko ditu. Azken horietako batzuek ekoizpen berriak sortuko dituzte Chillida Lekurekin eta haren artxiboekin harreman estuan. Erakusketa Chillidak arteari buruz duen ikuspegi holistikoan oinarritzen da, naturarekin lotuta, eta intuizioaren alde egiten du lan-metodo gisa. Parte hartuko duten artisten artean Elena Aitzkoa, Josu Bilbao, Christian Salablanca, JUF Project, Laia Estruch, Marianna Simnett eta Sheroanawe Hakihiiwe daude.

Zentroaren areto nagusiaren erakusketa-programazioa Gabriel Chaile artista argentinarrari eskainitako bakarkako erakusketa batekin amaituko da, Veneziako Biurtekoaren azken edizioan izandako parte hartzearekin mundu mailako ospea bereganatu zuen artista. 1985ean San Miguel de Tucumanen jaioa, adobez egindako formatu handiko eskultura zirraragarriengatik da ezaguna Chaile, kolonaurreko zeramikaren forma eta erabilerak, etxekoak zein erritualak, gogora ekartzen dituztenak. Erakusketa hau Chailek Estatuan lehen aldiz egingo duen bakarkako lehen aurkezpena izango da eta Tabakalerarako propio sortutako ekoizpen berriak eskainiko ditu 2024ko urritik 2025eko otsailera bitartean.

Erakusketa-aretoa 2-ko programa

2024an, Tabakalerako bigarren erakusketa-aretoak bere urteroko programa eskainiko du, proposamen artistiko sorta eklektiko bat publikoari hainbat adierazpide eta ikuspegi sortzaile arakatzeko aukera eskainiko diona.

Urteko lehen erakusketaren helburua publiko zabala tokiko sortzaileen lanean murgiltzea izango da. You want it to be art and I want it to be magazine. Hilary Lloyd eta Many of Them-en arteko elkarrizketa (Zuk artea izatea nahi duzu eta nik aldizkaria izatea nahi dut). Hilary Lloyd bideoan, soinuan, eskulturan, pinturan eta instalazioetan esperientzia duen artista ingelesaren eta Many of Them aldizkariaren sortzaile diren Antonio Macarroren eta Pedro Canicobaren arteko elkarrizketa izango da. Urtarrilaren 27tik aurrera egongo da zabalik.

Apirilaren 26tik abuztuaren 25era arte, Situ-akzioak ekimenaren laugarren edizioa hartuko du areto berak, batez ere familiei eskainiko egitasmoa. María Jerez artista, koreografiaren, zinemaren eta ikusizko arteen artean mugitzen denak, hartuko du parte ekimenaren edizio honetan, bisitari gazteenei esperientzia bat eskainiz. Irailean, Donostia Zinemaldiarekin batera, ikus-entzunezkoen arloko sortzaileen lana erakutsiko du aretoak.

Erakusketa guztiek jarduera programa zabala izango dute: hitzaldiak, bisita-solasaldiak, familientzako arte-lantegiak eta Arte-makina, arte garaikidearen hurbilketa ikastaroa.

2024ko erakusketa-programa

  • You want it to be art and I want it to be magazine. Hilary Lloyd eta Many of Them-en arteko elkarrizketa. | Datak: Urtarrilak 27-apirilak 7 | Lekua: Erakusketa-aretoa 2
  • Larruak eta izurrak | Datak: Otsailak 24-ekainak 2 | Lekua: Erakusketa-areto nagusia
  • Situ-akzioak | Datak: Apirilak 26-abuztuak 25 | Lekua: Erakusketa-aretoa 2
  • Topalekuak | Datak: Ekainak 20-urriak 6 | Lekua: Erakusketa-areto nagusia
  • Gabriel Chaile |Datak: urriak 25-2025eko otsailak 25 | Lekua: Erakusketa-areto nagusia



uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

Du 11 Septembre 2026
Au 16 Octobre 2026

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 11 Septembre 2026
Au 01 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).