artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Isabel Azkarate, arteari barrutik begira

'Isabel Azkarate. Arte eta parte' erakusketa zabalduko du larunbatean Donostiako San Telmo museoak. Argazkilariaren hiru serie bildu dituzte, artearen esparruarekin lotutako irudienak hirurak ere.

isabel-azkarate-arteari-barrutik-begira
Isabel Azkarate argazkilaria, Donostiako San Telmo museoan ikusgai jarri dituen argazki batzuen ondoan. Arg/ GORKA RUBIO / FOKU

Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]
| 28 Janvier 2024

Argazkilaria ez ezik, artezale "amorratua" da Isabel Azkarate (Donostia, 1950). Fotokazetari gisa lan egindako lau hamarkadetan, hamaika ekitaldi jaso ditu bere kamerarekin, baita artearen esparrukoak ere. Barrutik ezagutu eta behatu du mundu hori, eta hurbileko harremana izan du artista ugarirekin. Argazkilariaren alderdi hori agerian jartzeko asmoz, Isabel Azkarate. Arte eta parte erakusketa atondu du Donostiako San Telmo museoak; tamainaz txikia, baina "perlatxo bat" dela nabarmendu dute arduradunek. Larunbatean irekiko dute, eta maiatzaren 5era bitarte izango da ikusgai.

Silvia Omedes Photographic Social Vision Fundazioko zuzendaria izan da erakusketaren komisarioa. Haren hitzetan, Azkarateren fotokazetari ibilbidea ezagunagoa den arren, artearekin duen harremana "ezinbesteko ezaugarria" da harengan. "Bera arte kontsumitzaile aseezina da, bidaiatzean museo guztietara sartzen da artea ikustera, eta artisten komunitate horretan beste bat gehiago da. Zentzu horretan, argazkilariak artearekin duen lotura intimoa azaldu nahi du erakusketa honek".

Azkarateren hiru argazki serie bildu dituzte museoaren goiko solairuan, Laborategia deritzon aretoan. Bertan sartu eta berehala ikus liteke lehena, zeinetan hamabost euskal margolari, eskultore, idazle, musikari nahiz zinemagileren zuri-beltzeko erretratuak bildu dituzten. Fotokazetari bezala, askotariko aurkezpen ekitaldietako irudiak ere hartu izan zituen Azkaratek bere ibilbidean, baina lehen seriea osatzen duten hamabost horiek ez dira molde horretakoak; sortzaileak beren tailer eta estudioetan erretratatu zituen gehienetan argazkilariak, sortzeko beren espazioetan. Omedes: "Artista horien laguna den eta haien mundua barrutik eta sakon ezagutzen duen norbaiten intimitatearekin eta konplizitatearekin baino ezingo lirateke halako erretratuak egin".

Irudiotan ageri dira, besteak beste, Juan Luis Goenaga, Jorge Oteiza, Ana Busto, Andres Nagel, Bernardo Atxaga, Rafa Berrio, Bixente Ameztoi, Daniel Calparsoro eta Jose Miguel Barandiaran.

Begiratzen duenari begira

Erretratuen pareko horman kokatu dituzte bigarren seriea osatzen duten hamazazpi argazkietako lehenak. Mundu osoko galeria eta museoetan atera zituen argazkiok Azkaratek, eta, artelanetan baino gehiago, ikusleengan jarri zuen fokua haietan. "Isabelek, museo eta galerietara joatean, jendea behatzen du haiek artea behatzen duten bitartean", azaldu du komisarioak. "Haren bi dohain elkartzen dira irudiotan: kaleko argazkilari azkarrarena, kliska bakarrean pertsona horien bat-bateko keinua harrapatzeko gai dena; eta pertsona horiek egiten ari direnaz berak egiten duen gogoeta".

New Yorkeko museoak bisitatzen dituzten adineko andre dotoreak dira protagonista lehen irudietan, artelanei begira edo atseden hartzen daudela erretratatuak. Hurrengo hormetan, berriz, emakumeen gorputz biluzien irudikapenen aurrean ikusleek agertzen dituzten jarrerak dira gai nagusia. Ispilujoko moduko bat osatzen da horrela erakusketan: behatzen ari den eta aldi berean behatua izaten ari den jendea ikusiko du bisitariak.

Hirugarren eta azken saila, berriz, hormek osatzen duten erdiguneko gelaxkan kokatu dute, eta inoiz erakutsi gabea da. Biltegian gordeak izenburupean, 1980ko hamarkadan New Yorken, American Museum of Natural History zentroaren biltegian Azkaratek atera zituen dozena bat argazki bildu dituzte. Soto hartan, amerindiarren eta afro-amerikarren bustoen bilduma bat aurkitu zuen argazkilariak, bazter utzitakoak. Omedes: "Pertsona horiek aparte utzita, biltegiratuta, ahaztuta zer egiten ote zuten; horren inpaktua jaso zuen argazkilariak, eta, ohi duen moduan, enpatia handiz erretratatu zituen".

Atzera begirako zabala, Artegunean

Erakusketa zabalago baten osagarri modura aurkeztu dute San Telmo museoko bilduma antolatzaileek. Izan ere, Tabakaleran, Kutxa-Artegunea espazioan, atzera begirako zabalago bat eskaini diote Azkarateren obrari. "Haren fotokazetari alderdia agertzen da Artegunean, eta argazkilari artistarena San Telmon. Isabelen kasuan, bi alderdi horiek hasieratik doaz lotuta", azaldu du Omedesek. Arteguneko bilduma otsailaren 25era arte egongo da zabalik.

Halaber, bi erakusketetan azaldutakoa bildu eta zabaltzeko asmoz, katalogo bat ere argitaratu dute Blume argitaletxeak, Photographic Fundazioak eta Kutxa Fundazioak, San Telmo museoarekin elkarlanean. Azkarateren 200 argazki inguru jaso dituzte liburuan.


arte-eta-parte

Arte eta parte

Isabel Azkarate

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Janvier 2024
Au 07 Avril 2024


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 12 Octobre 2026

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).