artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Reina Sofia museoak tabakalerako "larruak eta izurrak" erakusketan parte hartzen duten artisten lanak erosi ditu

Espainiako Kultura Ministerioak eta Madrilgo Reina Sofia museoak Sahatsa Jauregi eta Nora Aurrekoetxea artisten lan garrantzitsu bana erosi dituztela iragarri dute, bi erakunde horiek arte garaikidea sustatzeko eta aintzatesteko, batez ere emakume sortzaileena, daukaten konpromiso irmoaren baitan.

reina-sofia-museoak-tabakalerako-larruak-eta-izurrak-erakusketan-parte-hartzen-duten-artisten-lanak-erosi-ditu
Sahatsa Jauregi, ezkerretik bigarrena, Tripak konpainiako kidekin, 'Azpitik doaz' obraren aurrean. Arg/ Tabakalera

| 13 Mars 2024

Erosketa ARCOren, arte garaikidearen azokaren esparruan egin da. Bertan, Kultura Ministerioak eta Reina Sofía museoak 22 artistaren 30 lan eskuratu dituzte guztira, eta horietatik 17 emakumeak direla nabarmendu dute, 553.000 eurotik gorako balio bateratuarekin. Aukeratutako lanen artean, Nora Aurrekoetxea eta Sahatsa Jauregiren lanak daude, otsailaren 24an Tabakaleran inauguratu zen Larruak eta izurrak erakusketan parte hartzen duten artistetako bi. Laura Vallés Vílchez da erakusketaren komisarioa eta euskal eskultoreen belaunaldi berri bat du ardatz. Aipatu artisten lanez gain, June Cresporen (2019tik MNCARSen bildumaren parte den artista) lanak ere ikusgai daude bertan. Gainera, Kimia Kamvari, Yael Davids, Iman Issa eta Lúcia Koch sortzaileek parte hartu dute erakusketan.

Kurba, Nora Aurrekoetxea

Larruak eta izurrak erakusketan, Nora Aurrekoetxea (Bilbo, 1989) artistak maitasunaren eta zaurgarritasunaren arteko harremana aztertzen duten bi eskultura-pieza aurkezten ditu, KAIA eta Erdibitu. Hormigoizko olanarekin eta eskuoihalekin, interdependentzia emozionalari eta minaren aurreko babesari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Aurrekoetxeak maitasunaren izaerari eta ezbeharren aurreko erresistentziari buruzko zalantzak pizten ditu bere obran.

Kurba, Reina Sofía museoak erositako lana, indarkeria, maitasuna eta beldurra bezalako sentimenduak uztartzen dituen ikerketa bat da, bolumenetan eta espazioarekin elkarrekintzetan islatuta. Aurrekoetxeak gorputz-hizkuntzaren eta hitzezko hizkuntzaren arteko harremanari buruz gogoeta egitera gonbidatzen du ikuslea, egunerokotasunaren eta intimotasunaren testuinguruan.

Izarrak, Sahatsa Jauregi

Tabakalerako erakusketan, Sahatsa Jauregik (Itaparica, Brasil, 1984) Azpitik doaz aurkeztu du, Tripak arte eszenikoen konpainiako kideekin partekatutako esperientzia islatzen duen altzairuzko lana. Gaur egun Andrea Berboisek, Maite Mugerzak, Marina Suarezek eta Natalia Suarezek osatzen duten kolektibo horrekin batera, Jauregik tresna, berun, protesi, arma eta gerren irudiak gogora ekartzen dituen dramaturgia bat sortzen du. Emakume horien arteko lankidetzak konfiantza eta narratiba bisual paregabea sortzen ditu, hirutan ikusiko dena erakusketa zabalik dagoen artean.

Reina Sofía museoak erosi duen Izarrak obra Sahatsa Jauregiren lan seriatu baten parte da, bere originaltasun eta sakontasun kontzeptualagatik nabarmentzen dena. Artistak objektuen mihiztadurak sortzen ditu, batzuk aurkituak eta beste batzuk manufakturatuak, giza gorputzaren atalen siluetak ehunezko elementuekin fusionatzen dituztenak. Tentsioz eta eraldatzeko aukeraz betetako konposizioak sortzen dituzte. Jauregiren lanek behin-behinekotasun espezifiko bat duakate, izaera performatiboa dute, eta gaur egungo gorputzetan eta identitateetan barneratutako teknologiari buruzko hausnarketa sustatzen dute.

Jarduera-programa

Larruak eta izurrak erakusketa soila izatetik haratago doa, eta publikoa esperientzia artistikoan aktiboki parte hartzera gonbidatzen du, zuzeneko esku-hartzeen eta programatutako jardueren bitartez.

Erakusketa-aretoan astero egiten diren feldenkrais saioez gain, Arte-makina arte garaikideari buruzko ikastaroa martxoaren 21ean hasiko da, Isabel de Naverán artean doktorearekin. Jardueren egitarauari jarraipena emateko, Tripak konpainiak Sahatsa Jauregiren piezan parte hartuko du, eta Beatriz Setienek, Antonio Menchenek eta Maia Villotek June Cresporenean, eskultura-piezak aktibatzeko eta elkarrizketa berriak sortzeko.


amaia-molinet

Amaia Molinet

Barriek zikloa

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 23 Juin 2026
Au 06 Septembre 2026

bizi-min-bizi

Bizi-min-bizi

Miren Gonzalez Goikoetxea

Arteztu (Donostia, Gipuzkoa)

Du 29 Mai 2026
Au 18 Juillet 2026

arte-ederrak-2026

Arte Ederrak 2026

Exposition collective

Sanz Enea (Zarautz, Gipuzkoa)

Du 04 Juin 2026
Au 05 Juillet 2026

mar-de-dios

Mar de Dios

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 14 Avril 2026
Au 21 Juin 2026

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 11 Juin 2026

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 10 Juin 2026

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 9 Juin 2026

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 8 Juin 2026

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 4 Juin 2026

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).