artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Tabakalerak sorkuntzari ematen dion babesa indartuko du nazioarteko aliantzen bidez

Suitzako gobernuaren dirulaguntza jaso du Tabakalerak artea, zientzia, teknologia eta gizartea arloko egonaldien hiru deialdi bultzatzeko. Horrez gain zentroak artistei eta sortzaileei laguntzeko bere eskaintza zabaldu du 2024an: hogeita hamar bat ekimen, tartean egonaldi-programak, prestakuntza-jarduerak eta sorkuntza-baliabideak.

tabakalerak-sorkuntzari-ematen-dion-babesa-indartuko-du-nazioarteko-aliantzen-bidez
Tabakalerako artisten gunea. Arg/ Tabakalera

| 25 Mars 2024

Sorkuntza babesteko zentro gisa duen misioaren ildotik, eta nazioartean erreferente kultural eta artistiko gisa duen posizioa zabaltzeko asmoz, Tabakalerak sortzaileei baliabideak eta espazioak ematera bideratuko ditu bere ahaleginak 2024an, kulturaren arloko profesionalei zuzendutako 30 programa baino gehiago abiarazita.

Euskal testuinguru artistikotik harantz ꟷbertan sorkuntza babesteko erreferentziazko gunea da Tabakaleraꟷ azken hiru urteetan garatzen ari den lan-ildoan, hau da, artea, zientzia, teknologia eta gizartea arloan Europan duen posizioa egonkortu du zentroak. Alemaniako gobernuak iaz emandako laguntzaren ondoren, Tabakalerak, Basileako (Suitza) Hek Museoarekin eta Bangaloreko (India) MAP Museoarekin batera, 120.000 euroko dirulaguntza jaso du aurten Suitzako Gobernuaren aldetik, XRri (errealitate areagotua) buruzko proiektu bat egiteko. Proiektuak bi urteko iraupena izango du eta hiru erakunde kulturalen artean egonaldi artistikoen hiru deialdi bultzatzeko balioko du; 2024an zehar hainbat prototipo garatuko dira egonaldi horietan, eta 2025ean aurkeztuko dira.

Deialdiak: Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea (AZTG)

Artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen arteko elkargunearekin Tabakalerak hartua duen konpromisoa egonaldi-programetan gauzatzen da. Hala, artearen eta aurrerapen teknologikoen arteko loturak aztertuko dituzten diziplina arteko proiektuak babestea da lan-ildo honen helburua. EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Unibertsitate Masterrarekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 2024an bost proiektu artistiko, komisariotzakoak edo ikerketakoak hautatu dira; proiektuen sortzaileek sei asteko egonaldia egingo dute Tabakaleran, apirila eta maiatza bitartean, eta horiek gauzatzeko behar den ezagutza teknikoa ere izango dute, enpresa zientifiko edo teknologikoen eskutik.

Bestalde, maiatzean, laugarren Immaterial deialdia irekiko da. Proiektu honen helburua da pieza artistiko digitalen garapena eta arlo digitalean eduki eta formatu berriak sortzen dihardutenen lana bultzatzea, haiei babesa eskaintzeko 3D sorkuntzan, arte digitalean, arte birtualean, eta errealitate birtual eta areagotuan, baita beste formatu hibrido batzuei leku egitea ere (esperientzia murgiltzaileak, aplikazioak, bideojoko kritikoak, artistikoak, interakzioa...) betiere helburu artistiko batekin. Hiru proiektuen egonaldia urrunetik egingo da, eta lau eta zortzi aste bitartean iraungo du.

Bestetik, apiriletik aurrera, ikerketa artistiko gurutzatua egiteko Racor egonaldiak, Hangarrekin eta CCCBrekin (Bartzelona) lankidetzan, sorkuntzaren diziplina guztietako artistak bilatuko ditu testuinguru teknologikoarekin eta zientifikoarekin elkarrizketak ezartzen dituzten proiektuetarako. Egonaldiak bi hilabete eta erdi iraungo du, Bartzelona eta Donostia artean, eta mundu osoko artistentzat egongo da zabalik.

Egonaldi artistikoak eta komisariotzakoak

Komunitate artistikoarekin hartua duen konpromisoaren barruan, Tabakalerak bi deialdi bultzatuko ditu 2024ko neguan eta udan, proiektu artistikoak garatzeko egonaldietarako. Hamaika asteko egonaldi horiek hainbat diziplinatan proiektu artistikoak garatzeko behar duten espazioa eskainiko diete artistei eta sortzaileei. Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren artistak edo eragileak aurkez daitezke deialdira, baita estatukoak eta nazioartekoak ere. Aldi berean, Tabakalerak komisariotza-proiektuetarako deialdi espezifiko bat egin du, 2024ko apirila eta maiatza bitartean hilabeteko egonaldi bat programatuta izango duena. Egonaldiak aukera emango dio proiektu hautatuaren egileari 2025ean, Tabakalerako 2 erakusketa aretoan, erakusketa baten komisario izateko.

Bitartekaritza kulturalaren esparruan, tokiko testuinguruan lan egiten duten pertsonei eta/edo kolektiboei zuzendutako deialdi berri bat irekiko da. Bi modalitate izango ditu: bata, Tabakaleraren testuinguru hurbileko komunitate edo kolektibo espezifiko batekin lotutako bitartekaritza kulturaleko prozesu bat garatzeko, eta, bestea, bitartekaritzaren beraren inguruan ikertzeko.

Bestalde, Tabakalerak prestakuntza artistikoa sustatzen du JAI Jardun Artistikoentzako Institutua udan irekita, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoarekin batera. Bosgarren urtez jarraian, institutu honen Itziar Okariz eta Ibon Aranberri tutoreek bertako batzordean parte hartuko dute; aurten Alejandro Cesarco eta Olatz Otalora gehitu dira batzordera, nazioarteko irakasle talde baten babesarekin.

Gainera, Lekuona Fabrikarekin eta Dantzagunearekin lankidetzan, Tabakalerak Arte Performatiboen Programa (PAP) sustatzen du, praktika performatiboan sakondu nahi dutenei zuzendutako prestakuntza-ekimen bat, Bea Setién artistak koordinatua.

Beste deialdi batzuk, nazioartekoak eta elkarlanean

Nazioartean, Tabakalerak bigarren urtez irekiko du Morpho deialdia 2024, eta Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko artistentzako egonaldiak eskainiko ditu Anberesen, 2024ko urritik abendura bitartean.

Era berean, Hospitalfield, CCA Glasgow eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean, deialdi bat irekiko da apirilean, Eskozian elkartrukerako egonaldi artistiko bat egiteko, zortzi astez. Egonaldiak bi zati izango ditu: artista hautatuak Hospitalfielden igaroko du iraila eta CCA Glasgown urria.

Bestetik, Tabakalerak eta Chillida Lekuk bigarren urtez jarraian 8 asteko egonaldi bat eskainiko dute, 2024ko urria eta abendua bitartean, espazioa, testuingurua eta denbora eskainita artearekin eta paisaiarekin lotutako proiektu artistikoen garapenean laguntzeko; egonaldia Chillida Lekuren eta Tabakaleraren instalazioetan egingo da.

Zinea eta ikus-entzunezkoak bultzatzea

Tabakalerak berebiziko garrantzia du zinearen eta ikus-entzunezkoen arloko sorkuntza gune gisa. Hala, 2024an, lau egonaldi-programa bultzatu ditu. Ikusmira Berriak programaz gain, lehenengo proiektu zinematografikoen sorkuntza sustatzeko garatzen dena, Donostia Zinemaldiarekin, Elias Querejeta Zine Eskolarekin eta Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan Noka Mentoring seigarren edizioa egonkortu du, Euskadin eta Nafarroan jaio eta bizi diren emakume zuzendari berrien film luzeen proiektuak babesteko. Hala, proiektu honen adibide nabarmenetako bat da Estibaliz Urresolaren "20.000 especies de abejas" filmaren arrakasta: 2020an NOKAtik igaro eta 2022ko Berlinaleko koprodukzio-merkatuan hautatua izan ondoren, hainbat sari jaso ditu, horien artean 3 Goya. Deialdian hiru proiektu zinematografiko hautatuko dira.

2deo serieak programaren laugarren edizioa serie-sortzaileen proiektuei laguntzeko plataforma integral gisa aurkezten da eta prestakuntza espezifikoa, banakako aholkularitza zein garapenerako laguntza ekonomikoa eskaintzen ditu. Deialdiaren bidez hiru proiektu aukeratuko dira, horietako bat gutxienez euskaraz, eta hautatutako pertsonek, aholkularien laguntzarekin, dosier sendo bat eta serieen gidoia garatuko dituzte. Ondoren, ekoizle, banatzaile edo inbertitzaile posibleekin partekatu eta, batez ere, telebista-plataforma eta -kanaletan, eta hainbat produkzio-deialditara aurkezteko.

Aurtengo beste berritasun bat Audiogile berriak deialdia abian jartzea da, EITBrekin elkarlanean helburu duena euskarazko soinu-fikzioa bultzatzea. Hautatutako hiru proiektuek prestakuntza eta egonaldiak izango dituzte Tabakaleran, baita 2.000 euroko dirulaguntza ere proiektuak garatzeko. Bestetik, epaimahaiak hiru proiektuetako onena hautatuko du, EITBk ekoitzi eta hedatzeko, eta 30.000 euro jasoko ditu produkziorako.

Gainera, nabarmentzekoa da prestakuntza-programen eskaintza ikus-entzunezko produkzioarekin lotutako alderdietan: dosierra egiteko tailerra, Eusko Jaurlaritzarekin eta Europa Creativa Mediarekin lankidetzan, Silvia Anorok, Manuel Galarragak eta Ainhoa Gonzálezek emana; gidoigintzako tailerra, Blanca Escoda gidoilari eta gidoi-analistarekin; koprodukzioko nazioarteko tailerra, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan; eta proiektu zinematografikoak hedabideei aurkezteko tailerra, María Guerra kazetari eta serie-kritikariak eta eduki digitaletan aditua eta hezitzailea den Mariaje Gonzalez Florrek emana.


urdinaren-formak

Urdinaren formak

Joël Dagès

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 21 Mars 2026
Au 31 Mai 2026

rabelais-kanta

Rabelais Kanta

Eugenio Ortiz Miguel

Hondarribia Kultur Etxea (Hondarribia, Gipuzkoa)

Du 21 Février 2026
Au 29 Mars 2026

ekoiztu-2025-i

Ekoiztu 2025.I

Elvira Ongil Escribano, Ada Garrués Paularena eta Acid loverz rock

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

Du 22 Janvier 2026
Au 27 Mars 2026

katalogo-arrazoinatuak-aro-digitalean

Katalogo arrazoinatuak aro digitalean

| 21 Mars 2026

Katalogo arrazoinatua artista batek sortutako obra ezagutu guztien bilduma da. Urte gutxitan, horien digitalizazio masiboak nabarmen hobetu du haien erabilera. Hala ere, digitalizazioak erronka berriak ere ekarri ditu.

burdina-eta-azal

Burdina eta azal

12 Mars | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Silver Ships | Artista: Karlos Martinez Bordoy. | Non: Montehermoso kulturgunean, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 6ra arte.

klientelismoa

Klientelismoa

12 Mars | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Otsailaren 12an Eusko Legebiltzarrean kulturgileen egoera eztabaidatu zuen jardunaz aritu zen Ismael Manterola aurreko astean. Luze jotzen ari da bilkura horren oihartzuna, eta ez da harritzekoa: astero bada Garikoitz Mendizabalek esan zituenak ezbaian jartzen dituen beste adibide bat.

euskal-eskulturak-ez-dezan-gizon-izena-bakarrik-izan

Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan

06 Mars | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkartea osatzen duten hemeretzi artisten lanak bildu dituzte 'Eskultoreak hemen orain' erakusketan. Bizkaiako Batzar Nagusietan dago bilduma ikusgai, Bilbon.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).