artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Situ-akzioak erakusketaren edizio berria aurkeztu dute María Jerez artistaren eskutik

Erakusketak arte garaikidera hurbilketa proposatzen du eta, gehien bat, hiru urtetik gorako umeei zuzenduta dago.

situ-akzioak-erakusketaren-edizio-berria-aurkeztu-dute-maria-jerez-artistaren-eskutik
Maria Jerez. Arg/ Tabakalera

| 29 Avril 2024

Tabakalerak gaur inauguratuko du Situ-akzioak proiektuaren erakusketa berria María Jerez artistaren eskutik. Erakuketa, Herri bat behar da mendi bat altxatzeko deiturikoa, IPI Karmengo Ama eta Herrera Ikastetxea eskolekin elkarlanean egin da, baita sorkuntza prozesuarekin konprometitutako familia talde batekin ere.

Situ-akzioak jolaserako, zentzumenen aktibaziorako, ikasketarako eta esperimentazio artistikorako eremuak sortzea bultzatzen duen proiektua da, batez ere hiru urtetik gorako umeentzat pentsatua, baina edozein adinetako publikoari irekia. Oraingo honetan, erakusketak etengabeko eraldaketan dagoen paisaia batean barneratzera gonbidatzen gaitu, non ematen dugun urrats bakoitzak eta egiten dugun keinu bakoitzak, gure ingurua aldatzeko eta moldatzeko gaitasuna duen.

Herri bat behar da mendi bat altxatzeko erakusketak unibertso batean murgiltzen gaitu, eta bertan paisaia ez da bakarrik begiratzeko, parte hartzeko ere bada. Gora igo, mugitu, biratu, putz egin edo laztantzetik, soilik begiratzera, paisaia horrekiko interakzioak aukera ematen digu inguratzen gaituena ulertu eta harekin lotzeko modu berriak aztertzeko.

Erakusketak esploratzera eta irudimenera bultzatzen gaituzten askotariko elementuak aurkezten ditu: hazten diren mendiak, biraka dabilen eguzki erraldoi bat, lurpeko munduetara garamatzaten oihalak… María Jerezen proposamena ez da soilik erakusketa bat, familiek parte hartzeko eremu eta elkargune bat ere bada.

Jardueren egitaraua

Erakusketa gaur arratsaldean inauguratuko da, 18:00etan, eta bihartik abuztuaren 25era arte bisitatu ahal izango da bigarren erakusketa-aretoan, Tabakalerako lehen solairuan.

Astebururo eguerdiko 12:00etan dinamizatutako saioak eskainiko dira, larunbat nahiz igandetan. Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik tabakalera.eus webgunean izena ematea.

Gainera, maiatzetik uztailerako goizetan, eta publikoari irekita ez dagoen orduetan, eskoletako taldeei eta beste talde batzuei zuzendutako jarduerak egingo dira.

Maiatzaren 30ean, María Jerez artistaren "María va a la escuela" dokumentala proiektatuko da Tabakalerako zineman, eta ondoren solasaldia egongo da. Filman Belgikako V-tex eskolan umeek rol tradizionalei nola aurre egiten dieten ikus daiteke artistari nederlandera irakatsiz. Dokumentalak hartu-eman horretan sortutako hauskortasuna eta aurkikuntzak aztertzen ditu; elkarlana eta ezezagunarekiko harremana nabarmentzen dira bertan.

Ekainaren 1ean, larunbata, 17:00etan, María Jerezek "Blob" pieza performatiboa aurkeztuko du Tabakaleran. Lan honetan, Jerezek bi pertsonen arteko elkartzearen misterioa aztertzen du eta eremu bat sortzen du, non etengabe mugitzen ari den forma batek publikoaren zentzumenak desafiatzen dituen, adi egotera eta etengabeko aldaketei irekita egotera bultzatuz.

Biografia

Maria Jerez-ek (Madril, 1978) koreografia, zinema eta arte bisualak uztartzen ditu bere lanean. Lehen obretatik, aurka egiten die antzerkiko eta zinemagintzako arauei, eta azken lanetan ezagunaren eta ezezagunaren, organikoaren eta artifizialaren arteko harremana zalantzan jarriz, aukeradun eremuak irekitzea bilatzen du. Haren arteak gizakion ohiko logikari aurka egiten dio eta giza-jakinduriak beste ekosistema enigmatikoen aurrean duen hauskortasuna aztertzen du. Haren ekoizpen artistikoaz gain, proiektu pedagogikoetan, kontserbazioari lotutakoetan eta argitalpenetan kolaboratzen du.

Informazio praktikoa

  • Apirilaren 25etik abuztuaren 25era.
  • Erakusketa-aretoa 2 (1. solairua)
  • Ordutegia: asteartetik igandera, 12:00-14:00 eta 16:00-20:00



the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 11 Septembre 2026
Au 25 Octobre 2026

macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Du 17 Juillet 2026
Au 18 Octobre 2026

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).