artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Utopiatik estilora

Irratian esaten ari dira jarri berri duten musika klasikoko piezak avantgarde (sic.) estiloa daukala. Nire barrurako pentsatu dut, noiztik da abangoardia estilo bat? Hala bada, noiz bihurtu zen abangoardia estiloa?

utopiatik-estilora
Breuer aulkia.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 13 Juin 2024

XX. mendearen hasieran arte mugimendu iraultzaileei deitu genien abangoardia. Modernitatearen beste ahalegin askok bezala, arte akademiekin puskatu nahi zuten, baina era iraultzaile baten bitartez, hau da, guztia irauli, eta hankaz gora jarri nahi zuten jasotako tradizioa. Beraz, mugimendu iraultzaileak zirenez, askatasuna jarri nahi zuten artearen sormenaren oinarrian, nahiz eta horrek ez duen esan nahi mugimendu horietako parte hartzaile guztiek askatasun pertsonala edo askatasun mota guztiak defendatzen zituztenik. Pentsa dezagun futuristengan, adibidez, artearen iraultzaileak ziren museoak erretzea eskatzeraino, baina haietako askok faxismo italiarrean militatzen bukatu zuten. Edo Picasso bera, kubismoaren sortzaileetako bat izan arren, inguruan izan zituen emakumeen dominatzaile, xurgatzaile eta, sarritan, abusatzaile ere izan zen.

Hala ere, abangoardiek askatasun kolektiboaren gaineko kezkak izan zituzten, eta arte ismo askok harremanak izan zituzten XX. mendearen hasierako mugimendu sozial emantzipatzaileekin. Pentsa dezagun Bauhausen, adibidez: gizartearen bizi baldintzak hobetu nahi zituen eraikuntzarako eskolaren bidez. Edo gogoratu suprematismoak edo konstruktibismoak Errusiar iraultzan izan zuten protagonismoa.

Baina, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, abangoardista askok Estatu Batuetara ihes egin zuten, eta bertako egoerak behartu zuen abangoardia eduki sozialak alde batera uztera eta forma hutsa bilakatzera. Europatik ihes egindako abangoardista horiek Estatu Batuetako etorkizuneko arkitektoak, artistak eta diseinatzaileak trebatu zituzten. Konpara ditzagun Bauhaus eskolatik 30eko hamarkadan irtendako altzari diseinuak, adibidez Marcel Breuerren aulkiak (ik. irudia), Eames senar-emazteak 50eko hamarkadan diseinatutako bulegorako aulkiarekin. Lehendabizikoak etxeetan jartzeko aulkiak ziren, era industrialean altzairuzko tutuz eta saretaz merke eta azkar egiteko aproposak. Bigarrenak enpresarien bulegoetan behar ziren altzairuz eta larruz osatutako altzari moderno eta funtzionalak ziren. Lehenbizikoek karga sinboliko gutxi zuten; bigarrenak, aldiz, nazioarteko enpresa handiek behar zituzten tronuen antzekoak ziren.

Material berberekin gauza ezberdinak egin daitezke. Altzairuz, beiraz eta plastikoz egindako formalismo funtzional hotzak garbitasuna, argitasuna eta modu industrialean produzitzeko aukera eman eta gizartearen egoera hobetu dezake, baina forma hutsa bihurtuta kapitalismo irabazle berriaren sinbolo ere bihur daiteke. Horrela pasatu zen abangoardia estilo hutsa izatera. Ez ote da gauza bera gertatzen ari ideologiekin?


foragers

Foragers

Jumana Manna

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 17 Septembre 2026
Au 15 Novembre 2026

hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 24 Janvier 2027

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).