artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

"That time. Artearen aroak" erakusketa Tabakalera eta arte ederren Bilboko museoaren eskutik

Tabakalerak Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumako artelanen aukeraketa bat erakutsiko du, museoaren handitze-lanek irauten duten bitartean. Erakusketak 60 pieza baino gehiago eta ekoizpen berriak izango ditu, Museoaren bildumari begirada berri bat emateko.

that-time-artearen-aroak-erakusketa-tabakalera-eta-arte-ederren-bilboko-museoaren-eskutik
Izenik gabe (Melena). MariÀŒÂa Luisa FernaÀŒÂndez

| 1 Décembre 2022

Zentroa ireki zenetik Tabakaleran egin den erakusketarik handiena izango da, 1.500 m2-ko erakusketa-eremuarekin, ibilbide zirkularra osatuz.

Beste batzuen artean, Francisco de Goyaren Los disparates, Fernand Legerren La creación del mundo eta June Cresporen Régimen Diurno (Brigitte) lanek eta Tabakalerako ekoizpen berriek osatuko dute erakusketa.

Tabakalerak eta Arte Ederren Bilboko Museoak That Time. Artearen aroak. Tabakalera-Bilbao Museoa erakusketa aurkeztu dute. Bi erakundeek erakusketa-proiektu batean parte hartzen duten lehen aldia da. Lankidetza horri esker sortu da proiektu hau, Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumaren zati garrantzitsu batekin, eta egitasmo honetarako bereziki sortutako eta Tabakalerak ekoitzitako artelan berriekin osatuko dena.

Erakusketa 2023ko ekainean inauguratuko da, eta urte horretako abendura arte egongo da ikusgai, Arte Ederren Bilboko Museoaren handitze-lanek irauten duten bitartean. 60 obra baina gehiago egongo dira ikusgai bertan, eta horien artean maisulantzat jotzen diren hainbat pieza. Artelanak Bilbotik Donostiara etorriko dira, museo bateko bildumatik sorkuntza garaikideko zentro batera, ohiko ibilbidearen alderantzizko bidaia batean.

2015ean inauguratu zenetik Tabakalerak hartuko duen erakusketarik handiena da. 1.500 m2-ko erakusketa-gunea izango du, erakusketa-eremua 500 m2 baino gehiago handituko baita, horrela, ibilbide zirkularra sortuz lehen solairuan zehar.

That Time. Artearen aroak. Tabakalera-Bilbao Museoa erakusketak Samuel Beckett eleberrigile eta antzerkigileak 1974ko ekainaren 8tik 1975eko abuztura ingelesez idatzi zuen That Time obra du abiapuntu. Gaztelaniaz "Aquella vez" izenburupean argitaratu zen lan hori. Obrak hiru ahots ditu, eta horiek, aldi berean, hiru denboratara garamatzate. Ahots horiek ikuslea denboraren hiru alderdiren aurrean jartzeko bertutea izango lukete, orainaren ideiarekin erraz uztar daitezkeenak: iraganaren oraina, orainaren oraina eta etorkizunaren oraina.

Becketten denbora ziklikoaren ideia positibismoaren denbora linealari egindako kritikarekin bat dator, hein handi batean artearen historiografiak bere bertsio ospetsu eta bermasterizatu garaikideetan bere gain hartzen baitu. Alde horretatik, That Time erakusketak proposatzen du bisitariak hainbat obraz gozatu ahal izatea, aldi baterako jauziak, etenak eta gurutzatzeak hobeto ulertzen laguntzen dutenak, behin-behinekotasunaren esparruan gertatzen direnak, eta inola ere ezin dira norabide bakarreko aurrerapen gisa deskribatu. Ildo beretik, erakusketak hartuko duen espazioak denboraren zirkulartasunaren ideia indartuko du erakusketa bisitatzeko esperientziatik bertatik hasita.

Erakusketaren komisarioak bi erakundeetako lantaldeetako kideak dira: Miriam Alzuri, Arte Ederren Bilboko Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen Kontserbatzailea, eta Oier Etxeberria, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Programa Publikoaren arduraduna.

Irekiera 2023ko ekainean izango da, eta erakusketa sei hilabetez bisitatu ahal izango da. Jarduera-programa zabala izango du, bisitak eta hitzaldiak barne, eta denboraren ideian eta artearen historian jarriko da arreta.

galerie d'images

burtzenaoeafako-zubia-aurelio-arteta
aurpegi-santua-francisco-de-zurbaraaoea-n
munduaren-sorrera-fernand-leaoea-ger

mundu-baten-aukera

Mundu Baten Aukera

Naturaren ikuspegiak BBVA Bilduman

BBVA San Nikolas (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Juillet 2026
Au 12 Octobre 2026

ura-besterik-ez

Ura besterik ez

Roberto Chartam

Cristina Enea fundazioa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Juin 2026
Au 13 Septembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).