artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

‘Harria eta Poltsa', anitz desplazamendu bakar batean

Film batek eta pantaila batek osatzen duten instalazioa jarri du ikusgai Maddi Barberrek Donostiako San Telmo museoan. Museo Bikoitza programarekin ondu du, eta, besteak beste, arkeologian eta museologian gertatzen diren lekualdatzeak arakatu ditu.

harria-eta-poltsa-anitz-desplazamendu-bakar-batean
Maddi Barber, 'Harria eta poltsa' instalazioaren aurrean, Donostiako San Telmo museoan. IÑIGO URIZ / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 18 Novembre 2024

Hinrich Sachs artistaren eskutik jaso zuen Maddi Barberrek Museo Bikoitza programan parte hartzeko gonbidapena —Donostiako San Telmo museoko egitasmo bat da, urtebetez museoari lotutako proiektu bat garatzeko artista gonbidatu bat hartzen duena—. "Erabat irekita" iritsi zen zinemagilea, aurretiazko ideiarik gabe, kontzeptu baten inguruan hasi zitzaizkion arte lehen ideiak hazten: desplazamendua. Sei hilabete eman zituen ikertzen, proposamen bat aurkeztu zuen eta hura ontzen eman ditu ondorengo hilabeteak. Emaitza Harria eta poltsa izeneko instalazioa da, pelikula batek eta pantaila batek osatzen dutena, eta urtebetez egongo da orain ikusgai museoan —museoko elizan, zehazki—.

Lan egitera ohituta dagoen eremutik kanpo kokatu beharrak ekarri zion desplazamenduaren lehen ideia Barberri (Artzibar, Nafarroa, 1988), bere filmak sorterri inguruan kokatu izan baititu orain arte (Paraiso, Gorria, Urpean Lurra, 592 metroz goiti). Museoko disko formako harrien artean, Orontzeko (Nafarroa) bat topatu zuen gero —hangoak ditu aitaren aldeko senideak—, eta hura ere "lekuz aldatuta" zegoela sentitu zuen. "Pentsarazi zidan nola museo orok dakarren, azkenean, objektuen desplazamendua. Neure buruari galdetu nion: zer esan nahi du hau hemen egoteak eta ez bere sorlekuan?".

Hortik abiatu zuen ikerketa, eta, modu paraleloan, arkeologiako argazki batzuk topatu zituen, XX. mende hasierakoak, museoan eginak. Orduan jabetu zen, halaber, San Telmo lehendabizi arkeologia museo bat izan zela, eta Pedro Manuel de Soraluze lehen zuzendariak Euskal Herrian egindako lehen indusketak sustatu zituela, Aizpitarte haitzuloko indusketak, tartean. Eta horra berriz lekualdatzearen ideia: "Ohartu nintzen arkeologiak ere objektuen desplazamendua ekartzen duela".

Ikerketarekin aurrera, Susana Soto museoko zuzendariak haitzuloetan aurkitutako labar pinturen kalkoak erakutsi zizkion Barberri, eta beste geruza bat irabazi zuen horrekin proiektuak. "Oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan, ze hor ez dago objektuaren desplazamendua: ezin duzu labar artea desplazatu. Kopia bat egiten da. Eta zer da irudi bat egitea hori ez bada?Ez al da erreala den hori desplazatzeko modu bat? Zer mugitzen da nik irudiak egiten ditudanean, zinemagile modura? Zer motatako desplazamendua sortzen dut?".

Pantaila filmetik bereizten

Adarkatuz joandako galdera horiek izan ziren proiektuaren abiapuntua Barberrentzat, baina une batetik aurrera, pantaila filmetik bereizten hasi zen. "Konturatu ginen pantailarik gabe ez dagoela irudirik, eta galdera aldatu egin zen: ja ez zen zer desplazatzen den, baizik eta nola den posible irudi bat desplazatzea". Hortik aurrera, filma eta pantaila, pieza eta tresna aldi berean joan zen lantzen, eta hortik datorkio izena instalazioari ere. "Elkarren menpekoak diren elementuak dira; uste dut harreman hori proposatzen duela proiektuak".

Horra iristeko beste elementu garrantzitsu bat Ursula K. Le Guinen Fikzioaren garraio poltsaren teoria (1986) testua izan zela ere kontatu du zinemagileak. "Museoa bera ere edukiontzi bat dela pentsatzea ahalbidetu zidan, eta filma ere hala pentsatu dut, ontzi moduan, non elementu ezberdinak sartu, eta elkarbizitza bat izan dezaketen".

Filma, bada, askotariko irudiekin osatzen dute. Udan bi aste egin zituen Aranzadi elkartekoekin San Adriango indusketetan lanean eta filmatzen, eta, besteak beste, orduko irudiak zein Euskadiko Filmategiko artxiboetan topatutakoak elkartu ditu.

Irudietan, eskua da nabarmentzen den elementuetako bat. "Arkeologoekin lanean konturatu nintzen askotan eskuekin nabaritzen zirela ñabardurak, ez begiekin. Filma muntatzerakoan faltan izan nuen hori, nola aukeratu irudiak ukimenaren zera sentsorial hori gabe".

Barberren oharrak ere eskura

Bai filma egiteko eta bai hura oraingoz hartuko duen pantaila diseinatu eta eraikitzeko ere, hainbat lagunekin aritu da lanean Barber azken urtean; horien artean, Jonander Agirre, Fran Fraca, Mirari Etxebarri, Maite Redondo, Gerard Ortin, Xabier Erkizia, Ione Atenea, Armando Llanos Ortiz de Landaluze eta Maite Zabaleta. Zinemagileak aurreratu duenez, bisitariak oraingoz lotuta ikusiko ditu pantaila eta filma, baina, udaberritik aurrera, pantaila beste proiekzio batzuetarako ere erabiltzea da asmoa, baita filma beste leku batzuetan erakustea ere.

Instalazioaren bi elementu horiez gain, Barberren sormen prozesuaren berri ematen duen zabalgarri bat ere prestatu dute, irudiak, oharrak eta egilearen gogoetak biltzen dituena.

Museo Bikoitza programan parte hartu duen seigarren artista izan da Barber, Asier Mendizabal artistaren ekimenez martxan jarri zenetik 2018an. Ibon Aranberri, Erlea Maneros, Jose Mari Zabala, Iratxe Jaio & Klaas Van Gorkum eta Hinrich Sachs izan dira aurrez parte hartu duten artistak, eta Barberren lekukoa jaso dute berriki Ainara Elgoibar eta Usue Arrieta artistek.

harria-eta-poltsa

Harria eta Poltsa

Maddi Barber

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 16 Novembre 2024
Au 16 Novembre 2025


essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).