artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

25.000 kilometroko bidaia 135 argazkitan

Jose Manuel Juan Soto argazkilariak 'Landa arrazionalismoa' erakusketa aurkeztu du Donostiako San Telmo museoan. Frankismo garaian sortutako 200 herritako arkitektura bildu du, eta ikusgai egongo da gaurtik azaroaren 23ra bitarte.

25-000-kilometroko-bidaia-135-argazkitan
Jose Manuel Juan Soto argazkilaria, 'Landa arrazionalismoa' erakusketako argazkien aurrean. ANDONI CANELLADA / FOKU

14 Octobre 2025 | Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]

Argazki kamera eskuan hartuta, Jose Manuel Juan Soto argazkilari madrildarrak 25.000 kilometro baino gehiagoko bidaia egin du frankismoak 1945etik 1970era sortu zituen 200 herritako eraikinak dokumentatzeko.Landa arrazionalismoa izeneko erakusketan bildu ditu argazki guztiak orain. Donostiako San Telmo museoan jarri dute bilduma, eta azaroaren 23ra bitarte egongo da ikusgai, Laborategia aretoan. Sarrera doakoa da.

Nekazaritzarako baliagarri ziren lurretara jendea eraman nahi zuen gobernu frankistak, eta kolonizazio programakabiatu zituen horretarako 1950eko hamarkadan. 300 herritik gora eraiki zituzten —baita Euskal Herrian ere—, eta 55.000 familia mugitu zituzten herri berri horietara. Etxebizitzak, udalak, eskolak eta plazak eraiki zituzten, eta oraindik ere bizirik daude herri horietako asko. Jose Luis Fernandez del Amo izan zen herri horiek eraiki zituztenarkitektoetako bat, eta, beste lankide batzuekin batera, ildo arrazionalista hautatu zuen.

Soto 2018an hasi zeneraikinak dokumentatzen. "Madrilgoa naiz; beraz, gertuen nituen herrietara joan nintzen lehendabizi, eta pixkanaka urrunduz joan nintzen", adierazi du.200 argazkitik gora atera ditu oraingoz, eta herri gehiago bisitatzen jarraitu nahi duela aitortu du, "hasitakoa bukatzeko". Euskal Herrira ere gerturatu nahi izan du argazkilariak, kolonizatutako herri horien erretraturik "nabarmenenak" biltzeko. Nafarroan bost herri topatu dituela azaldu du, esaterako; gainontzeko probintzietan bat ere ez.

"Tximeleta bila zelaira doan zientzialaria bezala, Soto eraikinen aurrean kokatu zen, eta argazkietan zer irudikatu nahi zuen pentsatu zuen". Halaxe deskribatu du argazkilariaren lana Iñaki Bergara komisarioak. Sotoren bidelagun izan da proiektu osoan, etaesker hitzak izan dituargazkilariarentzat: "Eskertzen dut nigan pentsatu izana. Uste dut gai zoragarria dela eta arreta berezia eskatzen duela".

Aurrez ere baziren herri horiei ateratako argazkiak, eta, Bergarak adierazi duenez, horiek ere izan dituzte gogoan erakusketarako argazkiak egiteko. Herriak sortu ziren garaian bertan aterata zeuzkaten irudi haiek,eta, komisarioaren hitzetan, nolabait ere frankismoaren modernitatearen "ikonografia" osatu zuten.Arkitekturaren eta haren irudiaren arteko harremana "polita" dela ere esan du: "Bata eraikuntza materiala eta fisikoa da, eta bestea, berriz, eraikuntza bisuala".

Zuri-beltzean

Sotok azaldu du hasieran erretratuak ere egiten hasi zela: "200 herri inguru bisitatu nituen; beraz, alderdi gizatiarra erakutsi behar zela iruditu zitzaidan". Hala eta guztiz ere, segituan jabetu zen bietako bat hautatu behar zuela: erretratuak edo arkitektura.

135 argazkik osatzen dute erakusketa, azkenean, eta gehienak zuri-beltzean daude. Soto: "Garai hartan atera zituzten argazkiak zuri-beltzean ziren; beraz, horri erreferentzia egiteko, Bergarak eta biok hala erabakita, horrela jarri nahi izan ditugu". Hala ere, badaude erakusketa koloreztatzen dutenargazki batzuk ere.Elizetako beirateak: "Hasieran ez nintzen elizetara sartu, baina esan zidaten agian interesgarria izango litzatekeela arte hori erakustea".

Aretoko txoko batean, Eduardo de la Cruz zinemagileak egindako dokumental bat ere badago; herri haien kolonizazioaz hitz egiten duten batzuen testigantzak bildu dituzte lanean. Aretoko beste gune batean, berriz, kolonizazio garaiko bibliografia biltzen duten hainbat liburu daude, argazkiak ikusi baino lehen testuinguruaren berri izateko.

Erakusketaren harira, azaroaren 15ean solasaldi bat emango dute Soto argazkilariak eta Susana Lorenzo diseinatzaileak. Racionalismo de campo proiektuaz eta argazki liburuaz hitz egingo dute, Encuadre racional izenburupean. Gaztelaniaz izango da, 12:00etan, San Telmo museoan. Sarrera doakoa da, aretoa bete arte.


situ-akzioak

Situ-akzioak

Andrea Canepa

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 26 Mars 2026
Au 19 Juillet 2026

ukitu

Ukitu

Maider López

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Du 24 Octobre 2025
Au 07 Février 2026

maria-muriedas

Maria Muriedas

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 16 Décembre 2025
Au 08 Février 2026

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

02 Fév. | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

29 Janv. | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

29 Janv. | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

22 Janv. | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

22 Janv. | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).