artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bananari begira

Zinta itsaskorraz hormara pegatutako banana bat sei milioi dolarrean baino gehiagoan saldu da New Yorkeko enkante batean. Artelana ote den zalantza egin du telebistako berriemaileak txantxa giroan. Pantailako aurkezlea iruzkinak egitera animatu da, nahiz eta beste testuinguru batean ez litzatekeen ausartuko.

bananari-begira
Mauricio Cattelan, A perfect Day, 1999

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 18 Décembre 2024

Arteari buruz hitz egitean ez dago tentu handiz ibiltzeko beharrik, zer esanik ez artelana banana bat bada. Ulertzeko moduko gertakaria, telebistako berri emankizun nagusia ez balitz.

Zein da zehazki eman nahi den berria? Nola litekeen norbaitek halako dirutza ordaintzea horrelako artelan baten truke? Beste mota bateko artelana balitz, adibidez, Picassoren koadro bat edo Michelangeloren eskultura bat ez litzateke hain barregarria izango?

Artearen gaineko sentsazionalismoaren azpian gauza asko ezkutatzen direla iruditzen zait. Sarritan komunikabideak azalean geratzen direla ematen du. New Yorkeko enkanteak eragiten duen benetako zalaparta zein da? Artelan horrek ez duela hainbeste diru balio edo nola egon daitekeen haren truke edozer ordaintzeko prest dagoen norbait? Niretzat eskandalua eragin beharko lukeena ez litzateke hormari itsatsitako banana artea ote den edo ez izan beharko, edo sei milioi dolar ordaindu ote daitezkeen usteltzen den artelan baten truke. Niretzat benetako eskandalua da norbaitek lasai asko sei milioi dolar ordaintzea eskaintzen zaion zerbaitengatik, artelana izan edo beste edozein gauza izan. Badirudi erraz asko onartzen dugula jendeak inoiz gastatuko ez duen dirutza izatea, nahiz eta aberastasunaren iturri horiek zuzenak ez izan. Bizi garen gizartean dirua pilatu daiteke nahiz eta aldamenean jendeak behar izugarriak dituen, planetaren erdiak bizitzeko zailtasunak dituen edo itsasoan hil behar duen beste lurralde batzuetara joateko aukera baten bila.

Baina nahiago dugu barre eta burla egin artelan baten bizkarrera. Ilargiaren eta hatzaren esaera hura gogorarazten dit. Gehienok bananari buruz hitz egiten jarraituko dugu igandeko bermutaren orduan edo arratsaldeko poteoan. Sarritan Maurizio Cattelanen artelanek agerian jartzen dituzte gure gizarteko kontraesanak era umoretsu batean, hain zuzen bananaren lanak Comediante izenburua darama. Hala ere, niri gehien gustatzen zaidanazinta itsaskorrez hormara lotuta duen gizonarena da, A perfect day izenburua duena.


begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Du 23 Octobre 2026
Au 29 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).