artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

2022. urtean zehar jasotako 14 artelanen erakusketa Bilboko Arte Ederren Museoan

Arte Ederren Bilboko Museoak, urte osoan jasotako dohaintza eta legatuen multzo garrantzitsuaren aukeraketa bat aurkeztuz emango dio 2022ko erakusketa-programari amaiera. Gainera, ikusgai jarriko du azken urteotan nabarmen areagotu den jendarte zibilaren eta museoaren arteko lotura filantropiko aparta.

2022-urtean-zehar-jasotako-14-artelanen-erakusketa-bilboko-arte-ederren-museoan

| 20 Décembre 2022

Ignacio Zuloaga, Anselmo Guinea eta Benito Barruetaren hiru margolanen dohaintzaren berri onarekin hasi zen urtea, eta, orain, museorako 14 artelan berriren aukeraketa batekin amaituko da.

Sorreratik eta, oraintsuago, 2001ean Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioa eratu zenetik, bilduman dohaintzen eta legatuen bidez sartu diren obren kopurua nabarmen handiagoa da erosketena baino, hain zuzen, %76 ingurukoa. Eta horixe da, izan, ehun urtetik gorako bere historian museoak izan duen bereizgarrietako bat.

Prozedura horren bidez bilduma aberasten eskuzabaltasunez lagundu duten gizonÀ‚­emakumeei eskerrak emateko xede nagusiarekin, azken urtean emandako eta utzitako lanen sorta bat dago ikusgai orain eraikin zaharreko 17. aretoan.

Multzoa hainbat obra, teknika eta egileren emaitza da, eta bildumaren beraren izaera irekiari eta kronologia zabalari erantzuten dio. Antzinako arteari dagokionez, Oscar Alzaga bildumagilearen hiru lanen dohaintza berria nabarmendu behar dugu, iaz jasotakoekin bat egin, eta bildumako esparru italiarra indartzen duena. Kasu honetan, batetik, Jesus Herodesen aurrean taula manierista ederra dago, Giovanni Battista Toscanorekin lotura duena eta orain ikusgai dagoena, eta, bestetik, Arpinoko Zaldunaren eta Corrado Giaquinto napolitarraren lanaren bi adibide. Bestalde, Jacob von Sandrart alemaniarraren XVII. mendeko grabatuaren edizio bakar bat dago, Johann Golling merkataria erretratatzen duen Martîn Amigo bilbotarraren margolan baten kopia dena, eta atzean Bilboko paisaia agerian duena, zeinak balio gehiago ematen dien museoaren Bilboko irudikapen historikoei.

Bi hamarkadako tartea baizik ez dago Eduardo Zamacois eta Anselmo Guinea bilbotarrek egindako emakumeen bi pinturen artean, eta margolariek bere-berezkoa zuten estilokoak dira. Lehenengoak, barrualde historizista batek, Zamacoisen fintze-lan preziosista laburbiltzen du; eta bigarrena, berriz, Guinearen kostunbrismorik onenaren adierazgarri da. Margolariaren ibilbidean nabarmendutako lana da, Antonio Plasenciaren bilduma historikoaren parte izan zen, eta haren emazteari eskaini zion Guineak berak mihisea. ltsas mundua, euskal pinturaren ikonografia paradigmatikoetako bat, islatzen da Ramon de Zubiaurreren Abiada lanaren zirriborro adierazkorrean. Margolariaren konposizio kostunbrista handienetako bat da, eta Buenos Airesko Arte Ederren Museo Nazionalean dago kontserbatuta.

XX. mendeko artea hainbat praktika biltzen duen obra-multzo nabarmen batek ordezkatzen du. Fisher senar-emazteek Lee Miller argazkilari estatubatuarraren Man Rayren erretratu bat eman dute, izaera surrealistako beste argazki anonimo batekin batera. Bonifacio Alfonso, Mark Tobey, José Guerrero eta Lucio Murioz margolarien lanak ere badira, Javier Mugarza galeristaren ondaretik eskuzabaltasunez etorriak. Horiekin batera, Albert Oehlen eta Vicente Ameztoyren lanak aurkezten dira -zeinak Dietlind Kubeinek emandako obra-multzo handi baten parte diren-, baita Luis Alberto Garciak emandako Juan Carlos Eguillorren jatorrizko 37 marrazkien hautaketa adierazgarri bat ere.

Aukeratutako lanak partikularren dohaintzak dira guztiak, eta ez dute loturarik artisten dohaintzekin eta museoaren diseinuko eta karteletako bilduma espezifikoak aberastu dituzten beste askorekin; horiek pixkanaka emango dira ezagutzera etorkizuneko aurkezpenetan.

____________________________________________

Obra: lzenbururik gabea

  • Bonifacio Alfonso (Donostia, 1933-2011), 1974
  • Olioa mihisean
  • Javier Mugarza Zubikarai jaunaren legatua 2021ean

Arte-hizkuntza oso pertsonala baten sortzaile, Bonifacio Alfonso donostiarra XX. mendearen bigarren erdian Espainiako pintura figuraziotik urrun zeuden proposamenen bidez berritu zuen artista-belaunaldi batekoa da. Lan honek lotura formai a du haren beste mihise handi batekin: mihise horrek -Jostailuak, 1975- antzeko kronologia du, eta museoaren bilduman dago. Hondo zuriaren kontrako forma globulutsu eta oroitarazleekin, espresionismo abstraktuaren lehen eraginak erakusten ditu, nahiz eta, ondorengo ekoizpenean ez bezala, aberastasun kromatiko handikoa, koloreak tonu neutrotan garatzen diren hemen. Erritmoak eta lerroak erakusten dute autorearen sentsibilitate handia eta marrazkian duen maisutza.


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

koloreztatutako-barne-bulkadak

Koloreztatutako barne bulkadak

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 Juillet 2026

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

san-telmo-gaua-frescoren-esku-hartze-artistiko-batekin-dator-aurten

San Telmo Gaua Frescoren esku-hartze artistiko batekin dator aurten

STM
| 13 Juillet 2026

San Telmo Museoaren udako irekiera berezia uztailak 18an izango da, doako sarrerarekin, 20:30 eta 24:00 artean. Xabier Zirikiainek, Ander Perez de Arenazak eta Mario Azurzak berariaz okasio honetan sortuko duten proposamen artistikoa izango da aurtengo berrikuntza

mundu-osoko-mitologien-elkarrizketak-bonnat-helleun

Mundu osoko mitologien elkarrizketak Bonnat Helleun

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 8 Juillet 2026

‘Mitologiak' erakusketa ireki dute Baionako Bonnat Helleu museoan. Euskal Herriko, Mediterraneoko, Ekialde Hurbileko, Afrikako eta Mexikoko mitologiak elkarrizketan ezarri dituzte, Parisko Louvre eta Quai Branly-Jacques Chirac museoekin lankidetzan.

graciela-iturbideren-hizkuntza-bisuala-san-telmo-museoko-laborategian-ikusgai-jarri-dute

Graciela Iturbideren hizkuntza bisuala, San Telmo Museoko Laborategian ikusgai jarri dute

| 6 Juillet 2026

María Millánek egin ditu komisario lanak eta nagusiki 60ko eta 80ko hamarkaden artean sortutako garaiko kopiak biltzen ditu erakusketak. Erakusketak Graciela Iturbidek han-hemengo kulturetan errespetuz murgiltzeko ahalegina eta Mexikoko eta beste herrialde batzuetako herri autoktonoen nortasuna erretratatzean izan duen ikuspegi eraldatzailea nabarmentzen ditu.

gerra-irudikatzeko-bi-modu-beltzetik-abiatuta

Gerra irudikatzeko bi modu, beltzetik abiatuta

Garazi Izagirre Aiestaran [BERRIA.eus]
| 5 Juillet 2026

'Goya beltza, Motherwell beltza. Laurogei hondamendi eta amildegi bat' izena daraman erakusketa ikusgai jarri du Donostiako San Telmo museoak. Francisco de Goyaren laurogei estanpak eta Robert Motherwellen koadro batek osatzen dute.

hasi-da-jai-jardun-artistikoen-institutuaren-ikasketa-programaren-zazpigarren-edizioa

Hasi da JAI, jardun artistikoen institutuaren ikasketa-programaren zazpigarren edizioa

| 2 Juillet 2026

Tabakalerak eta Artium Museoak —Oteiza Museoarekin elkarlanean— antolatuta, programak arte garaikidearen arloan ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea du helburu. JAIk ezagutzaren, ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen artean hartu-emanerako gune bat sortuz.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).