artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Garazi Navasen akordeoiak soinu-esperientzia bihurtuko du Tabakalerako eskailera nagusia

Scala proiektuaren proposamen berria apirilaren 3tik abuztuaren 17ra arte entzun ahal izango da.

garazi-navasen-akordeoiak-soinu-esperientzia-bihurtuko-du-tabakalerako-eskailera-nagusia

| 3 Avril 2025

Garazi Navas akordeoilariak Pasabide bertikala: heriotzaren heriotza soinu-instalazioa aurkeztuko du, Tabakalerako Scala proiektuaren barruan. John Donneren (1572-1631) Death be not proud olerkian oinarritutako instalazio honek bere akordeoiaren soinu-hedadura bihurtzen du Tabakalerako eskailera nagusia. Soinuek gora eta behera egiten dute bisitarien pausoekin, zentzumen-esperientzia berri bati bide emateko.

Eskailera −igarobidea arkitekturan− kontenplaziorako gune bihurtzen da. Horretarako, Navasek entzumena zorroztu eta nola begiratu aukeratzera gonbidatzen du publikoa: begirada artearen alderdi transzendentalera goratzera edo eguneroko bizitzaren iragankortasunera zuzentzera. Begiradaren eraldaketa-prozesuan gelditu eta prozesua bizitzeko gonbita da. Pertzepzioa aldatu egiten da unea bakoitzean, eta errealitatea berrinterpretatzeko aukera ematen du, ohikotik apartekora eta alderantziz. Esanahien joko horretan, Navasen arabera, "Itzulgarria ez den aldaketa bakarra bezala agertzen da heriotza, baina begiradak desafio egiten dio haren transzendentziari, heriotza bera hilko delako".

Soinu-instalazioaz gain, proposamenak eskailera ondoan ikusgai dauden faksimileak, partiturak eta liburuak biltzen ditu, proiektuan zeharreko nabigazioa eta ulermena areagotu eta errazteko. Obra eraikinaren ordutegian aktibatuko da, eta aurtengo apirilaren 3tik abuztuaren 17ra arte entzun ahal izango da Tabakalerako eskailera nagusian. Grabazioa, nahasketa eta masterizazioa Juanan Rosek egin ditu.

2021etik, Scala proiektuak, besteak beste, Niño de Elche, Maialen Lujanbio eta Carlos Casas artisten proposamenak jaso ditu, soinuaren eta arkitekturaren arteko interakzioak ikertu dituztenak. Garazi Navasen instalazioa proiektu honetako hamabigarrena da.

Garazi Navas

Garazi Navas (Usansolo, 1995) Musikenen lizentziatutako akordeoilaria da. Bere lanean musika garaikidearen eta musika tradizionalaren arteko lotura ikertzen du, akordeoia bien arteko zubi gisa hartuta. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta beste arlo batzuetako artistekin elkarlanean aritua da, besteak beste, poesia, antzerkia, dantza edotainstalazio artistikoak lantzen dituztenekin.

Navasek Tabakaleran izan duen ibilbidean hainbat proiektu biltzen dira. 2020an, Musika dena eta ez dena programan parte hartu zuen, Carlos Taroncher eta Maite Larbururekin batera, tradizioaren eta abangoardiaren arteko tentsioa esploratzen zuen kontzertua eskainita. 2021ean, Zinema belarrietara zikloan parte hartu zuen; proposamen horrek Tabakalerako zinema-aretoaren barruko soinu-esperientzia kolektiboan jarri zuen fokua. Berriki, 2024an, kontzertu bat eskaini zuen Topalekuak erakusketan; Manu Gaignerekin batera, hausnarketa baten parte izan zen bere musika, topalekuei eta memoriaren eta lurraldearen soinu-eraldaketari buruzkoan.


begiradaren-paisaiak

Begiradaren paisaiak

Iker Valle

Rotonda (Donibane Lohizune, Lapurdi)

Du 23 Octobre 2026
Au 29 Novembre 2026

sinbiotika

Sinbiotika

Txaro Marañon

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

Du 25 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).